GAL
2022/03/09 - 10:45
Sanchez: ''Agintari judizialak eskatuz gero, Mikel Zabalzaren inguruko dokumentuak desklasifikatuko ditugu''
Aitor Estebanek (EAJ) Espainiako Gobernuko presidenteari gogorarazi dio Mikel Zabalzaren kasua argitu gabe itxi zela, Administrazioak dokumentu horiek erakusteari uko egin ziolako.
2022/02/22 - 15:56
Memoria eraikitzeko oinarri partekatuak landuko dituzte 3 biktimak eta 3 historialarik Gogora Institutuan
ETAren bi biktima, Maria jauregi eta Josu Elespe, eta GAL en biktima bat Axun Lasa. Eta haiekin batera hiru historialari, Eider Landaberea, Virginia Lopez eta Unai Belaustegi doktoreak. Eurek definituko dituzte memoria eraikitzeko oinarri partekatuak.
2022/02/22 - 11:08
Ezenarro: "Zintzotasun ariketa egin eta indarkeriaren erabilera gaizki egon dela onartu behar dugu"
Gogora Institutuko zuzendariak argi utzi du asmoa bera ez dela erraza, "ez baita lehenengo saiakera". Dena den, nabarmendu du aurrerapenen batzuk izan direla, eta berriro saiatu beharra zegoela, "eskubideen urraketaren gainean gutxieneko begirada partekatu bat nahitaezkoa delako".
2022/02/21 - 19:00
Memoriaren oinarri partekatuak jasoko dituen lantalde bat osatuko dute
Hiru biktimak (Josu Elespe, Maria Jauregi eta Axun Lasa) eta hiru historialari gaztek osatuko dute eztabaida politikoa gainditzeko eta memoriaren inguruko begirada berri bat sustatzeko helburua duen lantaldea.
2022/01/14 - 15:52
Bakegintzaren bidean, aurten biktimen arteko diskriminazioa gainditu behar dela defendatu du Foro Sozialak
ETAren biktimak babestu dira, baina GALenak edo torturarenak ez dira egin neurri berean, Foro Sozialeko kideen esanetan. Gizartearen "reset" kolektiboa eta Jaurlaritzaren lege epeak zabaltzea eskatu dute.
2022/01/08 - 15:50
Indarkeria desberdinen biktimak elkartu ditu Sarek Euskaldunan
Indarkeria ororen aitortza aldarrikatu dute ETAren, GALen eta segurtasun indarren biktimek, eta politikariei eskatu diete ez dezatela haien samina erabili.
2022/01/08 - 15:28
ETAren biktimek presoen hurbilketa babestu dute, legeak hala baimentzen duelako
Sarek antolatutako mahai-inguruan egin dute, eta indarkeriaren biktima guztientzako "aitortza eta justizia" eskatu dute.
2021/12/30 - 13:55
Bilboko manifestazioaren ordez herriz herri mobilizazioak egingo ditu Sarek urtarrilaren 8an
Pandemiaren egungo bilakaera eta Bilboko urteroko hitzorduan 100.000 pertsona inguru elkartzen direla kontuan izanda hartu du erabakia Sarek.
2021/11/19 - 12:22
Mendiak, GALen biktimez: "Lan handia dago egiteko maila guztietan"
Gainera, oraindik PSE-EEren idazkari nagusi denak uste du alderdia iritzi berekoa dela estatu osoan. Bestalde, azpimarratu du "sekula ere ez" dela egon "mahai gainean" PSE-EEren zuzendaritzan jarraitzea.
2021/11/18 - 10:44
Eusko Legebiltzarrak Santi Brouard gogoratu du, GALek 1984an eraila
Legebiltzarkideek minutu bateko isilunea egin dute osoko bilkura hasi aurretik. HBko parlamentaria GALek hil zuen 1984ko azaroaren 20an, Bilbon.
2021/11/10 - 16:37
Zatiketa politikoak Memoriaren Eguna markatu du berriro
PP+C's eta Vox eskumako bi taldeak kenduta, gainerakoek parte hartu dute Legebiltzarrean egindako lore eskaintzan. Lehendakariak "euskal gizartearen gehiengo zabal baten konpromiso zibikoa" nabarmendu du. Iturgaizek uste du "iruzurra" dela Memoriaren Eguna ospatzea EH Bildu bertan dela.
2021/11/10 - 08:24
Euskal erakundeek terrorismoaren biktimak gogoratuko dituzte gaur, Memoriaren Egunean
Eguneko ekitaldi nagusia Donostian egingo da, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan dela. Eusko Legebiltzarrak, bere aldetik, urteroko lore-eskaintza egingo du 'Gauerdiko Iparrorratza' eskulturaren aurrean.
2021/11/03 - 18:08
Aurtengo Memoriaren Egunak bakearekin konprometitutako pertsonenganako eskertza izango du ardatz
Terrorismoaren eta indarkerien biktimen oroimeneko ekitaldi nagusia azaroaren 10ean Donostian egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, eta bertan izango da Urkullu lehendakaria ere.
2021/10/27 - 15:49
Egiari Zor fundazioak Estatu indarkeriaren biktimei egindako kaltea aitortzeko eskatu du
Estatuaren biktimek azken 10 egun hauetan jasan dituzten "irainek eta umiliazioek" eragin dieten ezinegona salatu dute.
2021/06/08 - 12:53
Jauregi: "Indarkeria mota ezberdinek eragindako bidegabeko mina aitortu behar da"
GALen ekintzak argitzeko dokumentazio, lekukotza eta argazkiak eskatu ditu B-Egiaz plataformak. Helburua da GALen hilketak ikertzea.
2021/06/04 - 19:12
Fiskaltzak ez du Felipe Gonzalez ikertuko, GALekin izan zuen lotura argitzeko
Pili Zabalak B-Egiaz plataforma aurkeztu du Madrilen, Maria Jauregi, Juan Diego Botto eta Maria del Olmorekin batera. GALi buruzko egia osoa jakitea eskatzen dute.
2021/06/04 - 16:37
GALi buruzko egia jakiteko plataforma aurkeztu dute Pili Zabalak eta Maria Jauregik
GALen atzean nor era zer egon zen argitzeko sortu dute plataforma. ETAren zein GALen biktimen babesa dute, baita zenbait esparrutako 100 pertsona ezagunena ere bai.
2021/06/01 - 16:42
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa inauguratu dute Gasteizen
Inaugurazio-ekitaldiaren aurretik, 300 pertsona inguru bildu dira Memoriala "diskriminatzailea" dela eta Poliziaren edo Estatuaren indarkeriaren "milaka biktima" baztertzen dituela salatzeko.
2021/05/31 - 16:42
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa "arduragabea" da, EH Bilduren ustez
Koalizio subiranistaren arabera, azpiegitura horrek ez du "herri honetako biktimen zati handi bat aintzat hartzen".
2021/03/14 - 21:12
Torturen biktimak babesteko "pausoak" txalotu ditu Foro Sozialak
Foro Sozialaren hitzetan, "erakundeek pauso garrantzitsuak" eman dituzte azken egunetan, "errealitate izugarri honen inguruan dagoeneko gizartean nagusi den egia soziala baieztatzeko".