Galdakao
2024/10/07 - 11:48
Ertzaintzak hiru gazte zigortu ditu Galdakaon, ibilgailu-lasterketa batean parte hartzeagatik
Horrez gain, agenteek hamar bat pertsona identifikatu dituzte, legez kanpoko ibilgailu-lehiaketa baterako gazteen arteko "geraldia" izan den tokian.
2024/09/20 - 14:09
Suhiltzaileek gau osoa eman dute Galdakaoko enpresa batean izandako sutean
Bi pertsona ospitaleratu dituzte, kea arnastu baitute. Sua 19:30ean hasi zen, Gumuzio auzoko enpresa batean, oraindik ez dakite zergatik, eta txatarra erre da.
2024/09/20 - 10:31
Bi langile ospitaleratu dituzte, Galdakaoko enpresa batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sutea ostegun arratsaldean piztu zen, 19:30 aldera, eta ostiral goizean erabat itzali gabe zegoen.
2024/07/29 - 14:18
Galdakaoko gune bat eremu tentsionatu izendatzea onartu du bertako Udalak
Galdakaoko Udala osatzen duten alderdi guztiek ahobatez onartu dute neurria. Iñigo Hernando alkateak azaldu duenez, herritar guztiei etxebizitza eskubidea bermatzea da Udalaren helburua eta bide horretan lanean jarraituko dutela agindu du.
2024/06/19 - 19:12
Hizkuntza eskakizunen aurkako epaia salatu dute Galdakaoko Udaleko langileek
"Sektore judizial, politiko eta sindikal batzuek gaztelaniaren erabateko nagusitasuna inposatu nahi dute, eta, azkenaldian ikusten dugun bezala, euskararen aurka egiten dute etengabe", salatu du Galdakaoko Udaleko enpresa batzordeak.
2024/06/14 - 17:57
Beste epai batek atzera bota du Galdakaoko Udaleko lan eta gizarte teknikari lanposturako euskara eskakizuna
LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak "euskal administrazioa euskalduntzearen aurkako eraso berri hau" salatu, eta epaiaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte.
2024/06/05 - 16:40
Hiru pertsona zauritu dira A-8 autobidean, Galdakaon, hiru ibilgailuk talka eginda
Hiru pertsona zauritu dira eta Gurutzetako Ospitalera ereaman dituzte.
2024/06/05 - 09:17
Ilarak sortu dira A-8an, Galdakaon eta noranzko bietan, istripu bat tarteko
Auto batek ezbeharra izan du Donostiarako noranzkoan. Gidaria zaurituta eraman dute Galdakaoko Ospitalera.
2024/05/24 - 10:01
AP-8an izan den istripu batek auto ilarak eragin ditu Galdakaon, goizeko lehen orduan
Auto bat bidetik atera da, eta erdibitzailea jo du. Istripuan ez da inor zauritu.
2024/05/19 - 17:05
1937ko bonbardaketa frankistaren ondorioz Galdakaon hildakoak oroitu dituzte lore-eskaintza batekin
Bizkaiko udalerri horrek ia 30 eraso jasan zituen, Francok aginduta, eta 16 pertsona hil ziren larrienean. Palestinarrak ere gogoratu dituzte omenaldian.
2024/05/03 - 16:39
Usansoloko Kudeaketa Batzordeak eta Galdakaoko Udalak hitzarmena sinatu dute zerbitzuak eskualdatzeko
Zabor-bilketa, olio-bilketa edo lorezaintza bezalako zerbitzuek Galdakaoko Udalaren babespean jarraituko dute indarrean dauden kontratuak iraungi arte.

2024/04/25 - 19:42
Bizkaibusek zaintza zentral bat izango du eta manparak jartzea aztertuko du segurtasuna hobetzeko
Diputatuak azaldu duenez, Bizkaibuseko segurtasuna areagotu egingo da Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ibilbide "gatazkatsuenen" zaintza areagotzeko akordioa lortu ostean.
2024/04/15 - 18:46
Galdakao eta Usansolo batera agertuko dira apirilaren 21eko hauteskundeetako emaitzen zenbaketan
Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak hauteskunde-errolda abenduaren 1ean itxi zuenez, ezin izan du Usansolo Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu. Udalerri hori independentea da abenduaren 22tik.

2024/04/11 - 11:48
Bizkaibusek eta Metro Bilbaok hainbat lineatako zerbitzua indartu dute, Athleticen ospakizuna dela eta
Espero den jendetza dela eta, bi erakundeok erabiltzaileei eskatu diete garraio publikoan egin asmo dituzten joan-etorriak aurrez antolatzeko eta Barik txartela kargatuta eramateko.
2024/02/15 - 12:24
Aske utzi dituzte Galdakaon izandako sexu erasoengatik atxilotutako bi gizonak
Bere aldetik, Galdakaoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du aho batez, erasoak gaitzetsi eta biktimei babesa adierazteko.
2024/02/14 - 23:51
Galdakaoko alkatea: ''Bagenekien operazioa martxan zegoela, baina erabateko diskrezioa beharrezkoa zen''
Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon. Gutxienez sei adingaberi opariak eskaintzen zizkieten sexu-harremanak izatearen truke. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak azpimarratu duenez, Udalak Ertzaintzaren operazioaren berri zuen, baina adingabeak tartean zeudenez "diskrezioa" beharrezkoa zen.
2024/02/14 - 20:33
Bi atxilotu Galdakaon, trukean opariak jasotzen zituzten sei adingaberi sexu-erasoa egitea egotzita
37 eta 21 urteko bi gizon atxilotu dituzte. Batzuetan, ustez, bi inplikatuen arteko sexu-harremanak ikustera behartu zituzten biktimak, edo haiek beste adingabe batzuekin izandako harremanak ikustera, eta sexu-harremanak ere grabatzen zituzten.
2024/02/06 - 16:30
Landare-zorriak aurkitu dituzte EAEko bost ikastetxetako jantokietako menuan
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Galdakaoko Gandasegi eta Urreta eta Andoaingo Ondarreta zentroak daude kaltetuen artean. Bietan Ausolan enpresaren esku dago zerbitzua. Lezo Herri Eskolan eta Mungiako Legarda ikastetxean ere atzeman dira intsektuak.
2024/01/21 - 13:50
Emantzipatzeko zailtasunei irtenbidea emateko ''hitzetatik ekintzera pasatzeko garaia'' dela dio Etxebarrietak
Galdakaoko Udalak familia gurasobakarrei eta mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonei zuzendutako zuzkidura-bizitokien proiektuaren aurkezpenean izan da Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkidea, eta emantzipazio arazoari irtenbide errealak emango dizkien politiken beharra nabarmendu du.
2023/12/24 - 11:21
Guztiz ireki dute N-634 errepidea Galdakaon, eta auto-ilarak desagertu dira
Errepidea itxi egin dute goizeko lehenengo orduan, Donostiara bidean, baina errei bat ireki dute gero, eta 10:10ean erabat ireki dute errepidea.