Galdakao
2022/03/27 - 23:02
Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea: "Kontuan hartu beharreko datuak izango dira"
Usansolok Galdakaotik bereizi nahi duen ala ez erabakitzeko herri galdeketa egin du gaur. Parte-hartzea % 63koa izan da, eta Galdakaoko alkatearen ustez zenbakiek agerian utzi dute “zeinen garrantzitsua zen galdeketa hau egitea”.
2022/03/27 - 18:46
16 urtetik gorako 3.771 usansolotar daude deituta udalerri independente izan nahi duten erabakitzeko
Galdakaoko udalak 4 hautestontzi jarri ditu Usansolon bertako herritarrek Galdakaotik banandu eta udalerria eratu nahi duten erabakitzeko. Erabakia ez da loteslea. Galdakaoko udalak emaitza Foru Aldundiari bidaliko dio segregazioa ekonomikoki etasozialki bideragarria dela dioen memoriarekin.
2022/03/25 - 15:53
EAEra datozen errefuxiatuek Poloniako monastegi batean hartzen dute atseden
Katowiceko monastegian bizi diren 65 fraileen errutina haur talde baten joan-etorriek, jolasek eta zaratek hautsi dute. Hamabost egun dira monastegiko fraileak Ukrainako iheslariekin elkarbizitzan ari direla.
2022/03/13 - 18:31
Irpinetik ihes egitea lortu eta Galdakaora iritsi da Scarlet Kmamad, txikitako harrera familia
Scarlet Kmamad 21 urteko emakumea da. Irpinetik alde egitea lortu eta duela astebete iritsi zen Galdakaora, txikitan harreran hartzen zuen familiaren etxera. Telebistan eta egunkarietan ikusten duena sinistu ezinda, laguntzea besterik ez du buruan, eta batez ere bere familia Ukrainatik ateratzea.
2022/03/13 - 17:30
'Eutsi Ukrania' taldeko euskal boluntarioak lehen lerroraino sartu dira Kieven, jendea handik ateratzeko
Miguel eta Diego Euskal Herriarekin erlazio zuzena duten pertsonak Kievetik ateratzen saiatzen ari dira. Alinarekin izan dira, laster, Kievetik kotxez atera eta Gasteizera eramateko.
2022/03/07 - 18:58
Usansolok Galdakaotik bereizteko herri galdeketa ez loteslea egingo du martxoaren 27an
Kontsultan, 16 urtez gorako Usansoloko bizilagunek hurrengo galderari erantzun beharko diote: "Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?".
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/22 - 15:50
Goizez eta arratsaldez, ebakuntza guztiei berrekin diete Galdakao-Usansolo Ospitalean
Covid gaixo askoz gutxiago heltzen dira egunotan Galdakao-Usansolo ospitalera eta horrek normaltasunetik gertuago gaudela erakusten du.
2022/02/21 - 15:29
Galdakaoko bizilagunak pozik daude metroaren iritsierarekin
Urteak daramatzate galdakoztarrek metroa eskatzen, batez ere ospitalera joateko. Galdakaoko ospitalea da metro geltokirik ez duen Bizkaiko erietxe bakarra.
2022/02/21 - 12:58
Metro Bilbaoren 5. linea egiteko lanak urrian hasiko dira
Lanek 360 milioi euroko kostua izango dute, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdi bana ordainduko dituzte. Aurreikusitako epeak betez gero, metroa 2027an iritsiko da Galdakaora, eta bi urte geroago, ospitalera.
2022/02/18 - 07:45
Emakume bat atxilotu dute Galdakaon, Maxam enpresako langileen protestan ertzainen aurka egitea leporatuta
Asteazkenean hasi zuten greba mugagabea Maxameko langileek, zuzendaritzak Galdakaoko lantegia ixteko hartutako erabakiaren aurka. 70 langileren etorkizuna jokoan dago.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/15 - 15:53
Zer gertatuko da hemendik aurrera aparkalekuetan jarri ziren terrazekin?
Pandemia garaian ezarritako terrazak mantentzearen alde egingo du Gasteizko udalak. Donostian eta Bilbon, berriz, kendu egingo dituzte, baina ez dago data zehatzik.
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/27 - 21:28
Usansoloren desanexioari buruz herri-galdeketa bat antolatzea onartu du Galdakaoko Udalak
Ekimenak Udal Gobernuaren babesa izan du, PSE-EEk kontra bozkatu du eta EAJ abstenitu egin da. Edonola ere, galdeketa antolatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren oniritzia beharko dute orain.