Galizia
2022/11/11 - 15:42
Galiziako arrantzaleek euren ogibidea kolokan ikusi zuten Pretigen tragediarekin
Prestige hondoratu ostean, Galiziako arrantzaleak zortzi hilabete egin zituzten arrantzara atera ezinik eta hilabete zailak bizi izan zituzten.
2022/11/11 - 09:08
Nerea eta Roberto, boluntario Galizian, Prestige ontziaren ezbeharrean: "Bihar bertan bueltatuko ginateke"
Petrolio ontziaren istripuaren eta hondoratzearen 20. urteurrenean, eitb.eus-ek Galiziara joan ziren milaka euskal boluntarioetako bi elkarrizketatu ditu. Kostaldean zegoen galipota kentzen lagundu zuten.
2022/11/10 - 21:57
Prestigeren hondamendiaren berri eman zuten ETBko kazetariak 'zero gunera' itzuli dira
Juan Carlos Etxeberriak Galiziatik bizi izan zuen Prestigeren hondamendia. Orain, hara itzuli da.
2022/11/10 - 15:45
Bi euskal atoiontzik parte hartu zuten Prestigeren erreskatean
Prestigen erreskatea nork ordainduko zuen erabakitzeko negozioazioek luze jo zuten. Erreskate lan horietan bi euskal atoiontzik hartu zuten parte. Lan haietan aritu ziren protagonista batzuekin hitz egin dugu.
2022/11/09 - 15:44
Euskadin krisi mahaia sortu zen Prestigen marea beltza euskal kostaldera iritsi ez zedin
Egunero biltzen ziren, marea beltzaren jarraipena egiteko. Aztiren eta Euskalmeten lana ezinbestekoa izan zen kaltea gutxitzeko. Garai hartako irakasgaiak egun aplikatzen ari dira.
2022/11/08 - 17:29
Nerea eta Roberto, boluntario Galizian, Prestige ontziaren ezbeharraren ostean: nola gogoratzen dute?
Prestige ontziak 2002ko azaroaren 13an izan zuen istripua, eta hurrengo astean hondoratu zen. Galiziako kostaldera marea beltz handia iritsi zen, gerora. Nerea Landajo eta Roberto Gutierrez bertara joan ziren, galipota kentzen laguntzeko asmoz.
2022/11/08 - 15:50
Euskal Herriko milaka lagun joan ziren Galiziara kostaldea garbitzen laguntzera
Gutxi gora-behera 65.000 pertsona hurbildu ziren Galiziako kostaldera, laguntzeko asmoz, 5.000 bat EAEtik. Horietako hirurekin egon gara, bizitakoa gogoratzeko.
2022/11/07 - 15:35
2002ko azaroaren 13an izan genuen Prestigen berri lehen aldiz
Aste honetan beteko dira 20 urte Prestige ontziaren tragedia gertatu zenetik. Asteak egin genituen Galiziako kostaldea eta Kantauri isurialde osoa beltzez zikindu zuen ezbeharrari buruz hizketan.
2022/11/04 - 21:53
Prestige ontziak euskal kostaldean egindako kalteak: 3.200 tona hondakin bildu behar izan zituzten
Duela 20 urte Prestige petrolio-ontziaren hondoratzeak euskal kostaldean izan zuen eragina, minutu erdian laburbilduta.
2022/11/04 - 19:06
''Prestige'': Galizia belztu eta kaleetan iraultza berdea ekarri zuen hondamendia
20 urte dira "Prestige" petrolio-ontzia hondoratu eta aurrekaririk gabeko hondamendi naturala eragin zuenetik. Galiziako herritarrak kalera atera ziren, Espainiako Gobernuaren kudeaketa salatzeko eta "Nunca Mais" oihukatzeko.
2022/10/13 - 14:55
Adifeko Segurtasun zuzendari ohiak makinistari egotzi dio Alviako istripuaren ardura
Andres Cortabitarte bigarren akusatuak epaiketan deklaratu du makinistak abiadura muga errespetatu ez zuelako gertatu zela ezbeharra.
2022/10/06 - 17:09
Alvia treneko gidariak barkamena eskatu du, eta ziurtatu du ez zegoela seinalerik Angroiseko bihurgunean
Makroepaiketaren bigarren egunean, Francisco Garzon tren gidariak adierazi du gaur egungo segurtasun sistemekin ez zela istripurik gertatuko.
2022/10/06 - 16:34
Alvia treneko gidariak barkamena eskatu die biktimei
Negar-zotinka eta biktimei barkamena eskatuz itxi du bere deklarazioa Francisco Jose Garzon tren gidariak. Defentsaren galderei erantzunez, Renfeko langileak deklaratu du egun jarrita dauden seinaleak eta segurtasun naurrekin ez zela 2013an istripurik gertatuko.
2022/10/05 - 17:08
Adifek aurkeztutako bideoa onartu du epaileak Alviako istripuaren epaiketan
Makroepaiketaren lehen egunean, aurretiazko arazoak argitu dituzte. Akusatuen aulkian makinista eta Adifeko segurtasun zuzendari ohia eseriko dira duela bederatzi urte 80 hildako eta 145 zauritu eragin zituen tren ezbeharrarengatik.
2022/09/23 - 16:45
EAE, azken hamarkadan eskumen gehien bereganatu dituen erkidegoa
Espainiar Estatuko 17 autonomia estatutuen garapen mailaren azterketa egin du Radio Euskadik. Ezein erkidegok ez du berea osorik beteta, baina Katalunia da trasferitzeke gehien dituena, 56, hain justu.
2022/08/27 - 16:24
Feijook eztabaida egitea proposatu dio Sanchezi urte politikoaren hasierako ekitaldian
Alderdi Popularrak kurtso politikoa abiatu du igande honetan, Galizian egindako ekitaldian, eta Nuñez Feijook alderdiko presidente izendatu zutenetik lehen hitzaldia eman du. Alderdia plurala dela azpimarratu du, eta alderdi demokratiko batek pentsaera bakarretik aldendu behar duela nabarmendu du.
2022/08/14 - 12:48
1.300 lagunek jarraitzen dute etxetik kanpo Zaragozan, Añon de Moncayon piztutako baso-sute batengatik
Sutea, larunbat goizaldean, Nafarroatik kilometro eta erdira geratu da. Galizian, Ourensen, 2.100 hektarea kiskali dituen sute batek aktibo jarraitzen du.
2022/08/13 - 19:56
Suhiltzaileak hainbat sutetan dabiltza lanean Asturiasen, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Murtzian
Asturiasen, bederatzi baso-sute daude piztuta larunbat arratsaldean; Galizian, Ourensen, sute batek 2.100 bat hektarea ditu kiskalita.
2022/08/11 - 18:02
Arazo handienak Ourensen eta Cuencan dituzte suhiltzaileek
Azken egunotan piztutako suteetatik lau daude oraindik piztuta Galizian, baina Cuencan ere Cañamaresen sute handi eta arriskutsua dago piztuta.
2022/08/06 - 22:30
Suaren kontra borrokatzen jarraitzen dute Galizian
Zazpi foku daude aktibo momento honetan. Astea iluna izan da, 3.500 hektarea baino gehiago erre baitira. Kezka Konpostelako Ponte Caldelas eta Boiroko suteetan dago, azken honen garrak Piñeirotik oso gertu daude eta.