Garoña
2017/01/31 - 12:36
CSNko presidentea kargutik kentzeko eskatu dute Arabako 17 udalerrik
Fernando Marti Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidentea 'partziala' dela salatu dute udalek, Garoña berriz zabaltzearen alde egin duelako.
2017/01/26 - 17:48
Garoña behin betiko ixtea eskatu dute Bilbon eta Gasteizen
Jaurlaritzari eskatu diote zentralaren itxieraren auzia Madrilgo Gobernuarekin dituen negoziaketetako 'gai nagusi eta utziezina' izan dadila.
2017/01/24 - 13:55
CSN, Garoña berriz zabaltzearen alde
Asteazkenean ekingo dio Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak txosten teknikoa aztertzeari, baina zenbait hedabidek aurreratu dute zabaltzearen aldekoa izango dela.
2016/12/28 - 21:13
PPrekin negoziatzekotan Garoñaren itxiera adostea eskatu dute
Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko orduan Garoñaren behin betiko itxiera mahai gainean jartzea eskatu die ‘Araba Garoñarik Gabe’ plataformak Euskal Herriko alderdiei.
2016/10/06 - 21:38
Auzitegi Nazionalak atzera bota du Nuclenorren helegitea
Garoñako zentral nuklearra behar baino lehen ixteagatik Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak (CNMC) 18,4 milioi euroko zigorra ezarri zion Nuclenorri.
2016/06/12 - 00:41
Garoña behin betiko ixteko ekintzak eskatu dituzte Gasteizen
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak aurtengo bigarren seihilekoan igorri behar dio Industria Ministerioari bere txostena.
2016/06/11 - 22:56
Garoñako zentral nuklearra behin betikoz ixteko eskatu dute Gasteizen
Milaka lagun bildu dira hiriburuan, 'Berriro irekitzeri ez. Itxi betiko' lelopean, Araba sin Garoña plataformak deituta.
2016/04/26 - 09:08
Txernobyl, 30 urte historiako istripu nuklear larriena gertatu zenetik
Urtemugaren atarian “likidatzaileek” protesta egin dute Kieven, Gobernuari diru-laguntzak itzultzea eskatzeko.
2016/04/12 - 14:58
Ramiro Gonzalezek 'zuhurtzia' eskatu du Garoñaren inguruan
Ahaldun nagusiak berretsi du Aldundiak zentrala "lehenbailehen" behin betiko ixtea nahi duela.
2016/04/11 - 22:10
Iberdrola konpainia Garoña ixtearen aldekoa omen da
ELA eta CCOO sindikatuek adierazi dute hala jakinarazi ziela sindikatuei Iberdrolaren presidenteak berak, joan den astean, Iberdrolaren akziodunen batzarraren aurretik.
2016/04/11 - 17:56
Nuclenorrek ez du Garoña ixteko eskatu, Industria ministroaren arabera
Bestalde, ELA sindikatuak baieztatu du Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak zentrala arrazoi ekonomikoengatik ixteko asmoa agertu ziela.
2016/03/19 - 15:54
Erakundeek eta hainbat gizarte-kolektibok Garoña ixtea eskatu dute
Eguerdian Gasteizen izandako ekitaldian ehundaka lagun bildu dira, Garoñako zentral nuklearra ixtearen alde daudela adierazteko.
2016/03/19 - 15:18
Garoñako zentrala, 40 urteko jarduera
Garoñaren jabeak zentrala beste 25 urtez nahiko luke zabalik. Azken erabakia, baina, Espainiako Gobernuak dauka.
2016/02/17 - 13:18
Garoña zabaltzearen kontrako protesta egin du Madrilen Greenpeacek
Segurtasun Nazionaleko Batzordearen egoitzaren aurrealdean bi pankarta erraldoi jarri dituzte talde ekologistako aktibistek, 'Stop Garoña' eta 'Stop nuklearrak' leloekin.
2016/02/17 - 11:38
Garoña zabaltzearen kontrako protesta egin du Madrilen Greenpeacek
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren egoitzaren aurrean bi pankarta erraldoi jarri dituzte talde ekologistako aktibistek, 'Stop Garoña' eta 'Stop nuklearrak' leloekin.
2016/02/04 - 07:55
Garoña berriro zabaldu ahal izateko lanei oniritzia eman die CSNk
Txostena urteko bigarren seihilekoan igorriko dio CSNk Industria Ministerioari. Negatiboa bada, itxi egingo dute; positiboa bada, berriz, Gobernuak izango du azken erabakia.
2016/01/20 - 16:32
CSNk atzeratu egin du Garoñako zentralaren irekierari buruzko erabakia
Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak zentralarekin eta hondakin erradioaktiboen biltegiarekin lotutako erabakiak atzeratzea adostu du.
2016/01/20 - 15:13
Garoña zabaltzeko txosten teknikoa aztertzen ari dira
Segurtasun nuklearreko batzordearen iritzia ez da loteslea eta ez da erabakigarria izango. Zabaltzearen erabakia politikoa izango da eta.
2016/01/20 - 07:49
CSNk Garoña berriz zabaltzeko baldintzak aztertuko ditu gaur
Nuclenorri eskatutako baldintza teknikoak betetzen diren aztertuko du Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak, zentral nuklearrari 2031ra arte zabaltzeko baimena eman ala ez erabakitzeko.
2015/12/16 - 16:21
Araba Garoña Gabe plataformak ez du martxaren debekua errekurrituko
'PPren jokoan ez sartzeagatik' erabaki dute debekuaren aurkako helegiterik ez jartzea. Horren ordez, Araba Garoñaren aurkako pegatinaz josiko dutela iragarri dute plataformako ordezkariek.