Garraio publikoa
2024/01/23 - 20:37
Tuvisako langileek otsailaren 10era aurreratu dute greba mugagabea
Hala, Tuvisako beharginek mobilizazioen egutegia aldatzea erabaki dute batzarrean, hilabete honetarako iragarritako lanuzte partzialak bertan behera utzita. Egutegi berriak Gasteizko hiri-autobusetako langileen % 90en babesa izan du.
2024/01/22 - 15:43
Bilboko Udalak esan du ''ez duela deskonturik kendu'' Bilbobusen
Hala ere, Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak adierazi du ez dela itzuliko erabiltzaileek beherapena onartu arte sobera ordaindutakoa, deskontudun abonoak erosteko aukera egon zelako.
2024/01/22 - 14:05
Tren modelo berri batek Iruñea eta Zaragoza arteko lineako bidaiari kopurua handitzea ahalbidetuko du
Tren modelo berrian 600 pertsona inguruk bidaiatu ahal izango dute, egungo 392 pertsonen aldean. "Abonoen arrakastaren ondorioz, batez ere gazteen artean, gaitasun handiagoko trenak behar ditugu", adierazi du Jose Antonio Santanok.
2024/01/20 - 16:35
Sestao eta Portugalete arteko metro zerbitzua martxan berriro
Pertsona bat harrapatu du metroak Portugaleteko geltokian, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2024/01/16 - 19:37
Bilbobuseko langileek 24 orduko sei greba egingo dituzte otsailean eta martxoan
Guztira, maiatzaren amaierara arte 24 orduko bederatzi greba egun eta 17 lanuzte partzial egingo dituzte. UGT sindikatuaren arabera, enpresak eta Bilboko Udalak lan hitzarmena berritzeko borondaterik ez dutelako erabaki dute mobilizazioak indartzea.
2024/01/15 - 11:43
Patinete elektrikoak debekatuta daude Bilboko metroan eta Euskotrenen gaurtik aurrera
Neurriak ez die eragingo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuei, ezta bizikleta elektrikoei ere.
2024/01/15 - 09:32
Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa, patineteak garraioan eta Itsaso Gorriko gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/11 - 14:56
Bizkaibusek % 50 merkatuko ditu prezioak urtarrilaren 14tik, eta urtebetez
Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi du behin-behineko abonuek (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) % 20ko deskontua dutela, abenduaren 26tik.
2024/01/11 - 14:47
2024an ere garraio publikoaren gaineko deskontuei eutsiko die Nafarroako Gobernuak
Hiri garraioak, Iruñeko billabesak barne, prezio erdian egoten jarraituko du. Bestalde, aldiriko, eskualdeko eta distantzia erdiko tren zerbitzua doakoa izango da.
2024/01/08 - 19:52
Tuvisako lanuzteak % 100eko jarraipena izan du enpresa batzordearen arabera, eta % 73koa Udalaren hitzetan
Tuvisako langileek 05:00etatik 09:00etara arteko lanuzteei berrekin diete astelehen honetan. Arratsaldean eskaintza berria helarazi die Udalak. Lehen begiratuan "eskasa" iruditu zaio batzordeari baina bihar goizean aztertuko dute langileekin, batzarrean.
2024/01/08 - 13:00
Metro Bilbaok aurreratu egin du goizean Etxebarritik Plentziara eta Kabiezesera doazen lehen trenen ordutegia
Urtarrilaren 13tik aurrera, 05:45ean abiatuko da lehendabiziko trena Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera. Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko da lanegunetan, hiru minututik bi minutu eta erdira.
2024/01/07 - 20:48
Tuvisako langileek lanuzteei berrekingo diete astelehen honetan, Udalaren beste eskaintza bat jaso arte
Gasteizko Udalak konpromisoa hartu zuen astelehen arratsalderako beste eskaintza bat aurkezteko, hiriko autobusetako lan-gatazka "bideratzeko". Bitartean, langileek lanuzte partzialak egiten jarraituko dute, 05:00etatik 09:00etara.
2024/01/07 - 11:27
Leixuri Arrizabalagak ukatu du erabiltzaileen protestagatik eutsi izana garraio publikoko deskontuei
Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak azaldu du Aldundiak zuen planaren ostean proposatu zuela Pedro Sanchezek deskontuak luzatzea.
2024/01/04 - 14:25
Nabarmen areagotu da musukoaren erabilera garraio publikoan
Gripearen eta covid-19aren birusaren zirkulazioak gora egin du azken astean Euskadin, eta, horrekin batera, musuko gehiago ikusten dira garraio publikoan. Agintariek leku itxietan erabiltzea gomendatzen dute.
2024/01/04 - 11:57
Bilbobuseko langileek manifestazioak eta lanuzteak deitu dituzte gaurko
Bilbobuseko langileek manifestazioak egingo dituzte gaur, goizean zein arratsaldean, hitzarmen berri bat eskatzeko. Gainera, lau orduko lanuzteak egingo dituzte 08:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 20:30era.
2024/01/03 - 16:53
Lurraldebuseko erabiltzaile guztiek % 50eko deskontua izango dute 2024an
Gipuzkoarrek 2023ko baldintza beretan erabili ahal izango dute zerbitzua eta hobariak Mugi sistemaren berezko abantailei gehituko zaizkie.
2024/01/03 - 15:09
Barik txartel guztiei % 50eko deskontua aplikatuko zaie, 2024an ere, Bizkaiko garraio publikoan
EITBk jakin ahal izan duenez, % 50eko deskontua aplikatuko da Barik ez pertsonalizatuetan eta baita aldi baterako abonuetan ere.
2024/01/03 - 12:00
''Langile publikoen egoerak berdin jarraitzen badu, greba eta mobilizazio gehiago etorriko dira''
Sektore publikoan iaz deitutako greba deialdiek mugimendu txikiak eragin badituzte ere, langile publikoen egoerak kaskarra izaten jarraitzen duela esan digu Euskadi Irratian Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak, eta litekeena dela greba eta mobilizazio gehiago etortzea.
2024/01/01 - 10:19
Hauek dira inflazioari aurre egiteko indarrean izango diren neurriak
Urte hasieratik aldaketa nabarmenak izango dira inflazioari aurre egiteko neurrien artean. Grrantzitsuenak bildu ditugu albiste honetan.
2023/12/30 - 11:36
San Silvestre lasterketek gorabeherak eragingo dituzte trafikoan eta garraioan hiriburuetan
Lasterketak izango dira goizez eta arratsaldez hiriburuetan, eta horrek kale batzuk ixtea eta garraio publikoan aldaketak izatea eragingo du.