Gas naturala
2022/09/05 - 22:28
Macronen arabera, "gutxiegi" erabiltzen dira Hego Euskal Herritik igarotzen diren gasbideak
Frantziako presidenteak adierazi duenez, ez da gas interkonexio berririk behar Espainiarekin, unekoak saturatzetik oso urrun baitaude.

2022/09/05 - 22:26
Scholzekin hitz egin ondoren, Macronek argi utzi du MidCat gasbidea bukatzearen aurka dagoela
Macronek esan du gasbideak ez lituzkeela Europak dituen horniketa arazoak konponduko, eta etorkizuneko helburuei begira, ez dela jasangarria. Gainera, gogorarazi du badirela honezkero bi gasbide muga zeharkatzen dutenak, Euskal Herrian biak ala biak, eta euren ahalmenaren azpitik ari direla.

2022/09/05 - 17:39
Europako erreferentziazko TTF gas-merkatuan esku hartzea aztertzen ari da EB
Batasuneko dokumentu batek gasa eta elektrizitatea merkatzeko premiazko esku hartzeko formula posibleak jasotzen ditu. Energia ministroen ezohiko kontseiluaren bileran eztabaidatuko dira horiek datorren ostiralean.
2022/09/05 - 17:14
LPEEk eta Errusiak petrolio-horniketa murriztuko dute, egunean 100.000 upel gutxiago eskainiz
Astelehenean adostu dute; izan ere, mundu-mailako ekonomian etenaldia egonez gero, petrolioaren eskaria murriztuko delakoan daude.
2022/09/05 - 14:04
Europaren behar energetikoen zati bat ase dezakeela adierazi du Iranek
Hala ere, Irango Atzerri Ministerioko bozeramaile Naser Kananik argitu du hori posible izango dela baldin eta 2015eko itun nuklearra berrezartzen bada eta AEBk ezarritako zigorrak bertan behera uzten badira.
2022/09/04 - 20:00
65.000 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntza sorta berria onartu du Alemaniak
Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak igande honetan adierazi duenez, Errusia ez da "energia hornitzaile fidagarria". Europar Batzordeko presidentea Qatarreko gas hornitzaile nagusiarekin batzartuko da aste honetan Dohan.
2022/09/04 - 17:25
Errusiak EBren zigorrei egotzi die gas mozketa, eta ohartarazi du prezioek gora egiten jarrai dezaketela
Gas enpresa errusiarrak ostiralean iragarri zuen erabat etengo zuela Alemania bitarteko Europarako gas jarioa, martxan zegoen gas geltoki bakarreko turbina batean aurkitutako olio isuria zela eta. "Aitzakia faltsuak" erabili izana leporatu dio EBk Errusiari.
2022/09/04 - 16:43
Krisi energetikoari irtenbidea atera nahian dabil Europa, Errusiaren hornidura kolokan baitago
Errusiako gasaren txorrotak itxita jarraitzen du Alemaniara doan Nord Stream 1 gasbidean, eta Gazprom enpresak ez du oraindik ezer esan mozketa eragin omen zuen arazo teknikoa konpontzeko lanen inguruan. Energiaren prezioen igoera dela eta, Alemaniako gobernuak beste neurri sorta bat adostu du.
2022/09/03 - 20:03
Zeintzuk dira orain Europan gasa sartzeko aukerak?
Errusiak Nord Stream 1 gasbidea itxi ostean, Europa hornitzen duten beste hiru gasbide nagusien egoera aztertu dugu.
2022/09/03 - 16:54
Bruselak eta Siemensek ez diote sinesgarritasunik eman Errusiak gasa eteteko eman duen azalpenari
Gazpromek ez du erregaiaren jarioa berrabiarazi, ostiralean egindako iragarpena betez, matxura tailer batean baino ezin dela konpondu argudiatuta. Siemensek bertsioa ukatu du, eta Europak "faltsua" dela esan du.

2022/09/03 - 16:18
Nord Stream 1 gasbidea itxita, ze aukera geratzen zaizkio Europari?
Europa hornitzeko beste hiru gasbideei buruzko azalpenak eskaini dizkigu Mikel Ayestaran EITB Mediako berriemaileak.

2022/09/03 - 16:16
Gazprom enpresa errusiarrak Nord Stream gasbideko emaria eten du, olio isuri bategatik
Gazpromen erabakia G7ak Errusiako petrolioaren prezioa mugatzeko jakinarazpenaren ondoren iritsi zen. Siemens Energyk adierazi du matxura mota horrek ez dakarrela nahitaez hornidura guztiz eten beharra.
2022/09/03 - 10:48
"Aitzakia faltsuak" erabiltzea egotzi dio Bruselak Moskuri Nord Stream gasbidean hornidura eteteko
G-7ak gasaren prezioari muga jartzea erabaki eta ia berehala iragarri du Gazpromek etenaldia. Zazpiko taldeak Errusiaren diru-sarrerak eta gerra finantzatzeko ahalmena murrizteko "bereziki diseinatu" du neurria, eta, era berean, energiaren prezioa mugatzea du xede.

2022/09/02 - 21:29
Gazpromek erabat eten du Alemaniarako gas hornidura, olio ihes batengatik
"Ekipoen funtzionamenduaren akatsa konpondu arte, Nord Stream gasbidetik igarotzen den gasa erabat etenda geratuko da", jakinarazi du Errusiako gas enpresak.
2022/09/02 - 20:40
Von der Leyenek Errusiako gasaren prezioari muga bat jartzea proposatu du
Errusiak, bere aldetik, gas hornidura etengo duela ohartarazi du, EBk bere prezioa mugatzea erabakitzen badu.

2022/09/01 - 22:30
Urtebetean, boskoiztu egin da gasaren prezioa
Horrekin batera, gainontzeko produktuen salneurriak ere igo dira. Irailaren hasiera garesti ordaintzen ari gara 2022an.

2022/09/01 - 13:34
Balizko gas mozketetarako prestatzen ari da Frantzia, edonola ere, "ez familientzat", Gobernuaren esanetan
Elisabeth Borne lehen ministroak berretsi du Gazpromek Engieri gasa eten diola, baina "beste hornikuntza-iturriak" badituela honek. Murrizketak edo mozketak ezartzekotan, enpresei eta kontsumitzaile handiei aplikatuko zaizkiela dio, "ez familiei". Hala ere, kontsumoa murrizteko deia egin du.
2022/09/01 - 11:16
Urritik aurrera gasaren BEZa % 21etik % 5era jaistea proposatuko du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak zehaztu du, egitekotan, urritik abenduaren 31ra bitartean egingo dela. Hala ere, egoeraren arabera, datorren urtera luzatzea ikusten du posible Gobernuak.

2022/08/31 - 11:36
Gas biltegiak % 80ra betetzea lortu du Europar Batasunak
Horixe da blokeak ezarri zuen erreferentziazko atalasea, udazkenean eta neguan hornikuntza maila bermatu ahal izateko.
2022/08/31 - 11:01
Gazpromek hiru egunerako eten du Alemaniarako gas hornidura, Nord Stream 1eko "mantentze-lanengatik"
Gas horniduraren mozketak irailaren 3ra arte iraungo du. Errusiak azaldu zuenez, behin lanak amaituta, gas fluxua eguneko 33 milioi metro kubikoko mailara itzuliko da, benetako edukieraren ehuneko 20ra.