Von der Leyenek Errusiako gasaren prezioari muga bat jartzea proposatu du
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Errusiako gasaren prezioari muga bat ezartzea eskatu du, argindarraren salneurria kontrolpean izateko helburuarekin, merkatu elektrikoaren premiazko esku-hartze neurri gisa. Gainera, epe ertainean gasaren prezioa elektrizitatearenetik bereizi nahi du.
"Europara esportatutako gas errusiarraren prezioari muga bat ezartzeko garaia dela uste dut", azpimarratu du EBko Exekutiboko buruak, CDU bere alderdiak Alemanian egin duen ekitaldi batean.
Argiaren prezioen igoera geldiarazteko tresnen artean, merkatu elektrikoaren diseinua aipatu du, eta adibide gisa jarri du "gasaren prezioa elektrizitatearen kostutik bereizteko" aukera, energia berriztagarrietan "inbertsio masiboak" egiteaz gain.
Von der Leyenek energiaren eskaria murrizteko beharra azpimarratu du, nazioarteko merkatuen eskasia dela eta. "Energia aurreztu behar da, modu adimentsuan, bereziki eskari handieneko uneetan, gas horren beharrik ez izateko", adierazi du.
Era berean, politikari alemaniarrak elektrizitatea ekoizten duten enpresen gehiegizko etekinak aipatu ditu, eta ziurtatu du bermatu behar dela funts horiek "diru-sarrera txikiak dituzten pertsonei eta elektrizitate garestiagatik ahulak diren negozioei" laguntzeko balioko dutela.
Neurri horiek guztiak Europako Energia ministroek irailaren 9an egingo duten premiazko bileran eztabaidatuko dituzte. Prezioen gorakada geldiarazteko merkatuan esku hartzeko moduak izango dituzte mahaigainean.
Errusiak hornidura etengo duela erantzun du
Von der Leyenen hitzen ondoren, Errusiak ohartarazi du gas hornidura etengo duela EBk bere prezioa mugatzea erabakitzen badu. "Petrolioarekin bezala izango da. Europan ez da gas errusiarrik egongo", ziurtatu du Dimitri Medvedev Errusiako Segurtasun Kontseiluko buruak.
Egun berean, G7ak akordioa lortu du Errusiatik datorren petrolioaren prezioa eta produktu eratorriena mugatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbila Estatu Batuentzako "infernu" bihurtzeko mehatxua egin du Iranek
Irango Armadak Ormuzko itsasartea "erabat" itxi duela iragarri du, baina AEBk ukatu egin du itxiera hori. Gainera, Irango Guardia Iraultzaileak eraso egin die AEBko base militarrak dituzten Ekialde Hurbileko zenbait herrialderi, tartean, Bahrein, Kuwait eta Jordaniari.
Istilu larriak Belfasten, Sudango gizon batek beste bat labanaz zauritu ondoren
Naomi Long Ipar Irlandako Justizia ministroak indarkeria giroa hauspotzea leporatu dio eskuin muturrari. Pasa den astelehenean Sudango 30 urteko migratzaile batek gizon bat labanaz larri zauritu ondoren istiluak lehertu dira Belfasten. Ipar Irlandako alderdi nagusietako agintariek lasaitasunerako deia egin dute.
Trumpek ere jokatuko du Munduko Kopa, "America is Back" kontakizuna zabaltzeko
AEBko presidenteak Munduko Txapelketarik "handiena, seguruena eta zoragarriena" agindu du, eta hitzordua probestuko du bere burua proiektatzeko, kontraesanak agerian gera daitezkeen arren.
AEBk Irani eraso dio, persiar herrialdeak atzo Washingtonen helikoptero baten kontra egindakoari erantzunez
Ameriketako Estatu Batuek aireko defentsa sistemak, lurreko kontrol estazioak eta Irango radarrak jo dituzte, Ormuzko itsasartetik gertu.
Sanchezek ia 40.000 botoko aldea atera dio Fujimoriri, Perun botoen % 96,6 zenbatu dituztela
Peruko Hauteskundeen Epaimahai Nazionalak (JNE) adierazi duenez, herrialdeko presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzuliko emaitza ofizialak 30 eguneko epean jakinaraziko dituzte.
Trumpek esan du Ormuzkoa istripua barik "eraistea" izan dela, eta agindu du Iranen "erasoari" erantzun egingo diola
Bi pilotuak onik erreskatatu dituzte. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, ordea, ez du gertatutakoaren zergatiei buruzko xehetasunik eman.
Txistukada ozena jaso du Donald Trumpek New Yorken NBAko finalean
Bart, Madison Square Garden estadioan, New York Knicks eta San Antonio Spursen arteko NBAko finaletako hirugarren partidan, txistukada gorgarria jaso du Donald Trump AEBko presidenteak pantailetan agertu denean. Karguan den presidente bat final horietara joaten den lehen aldia izan da.
Lyhanna neskatoaren bortxaketa eta hilketak haserrea piztu du Frantzian
Justiziak "akatsak" egin dituela onartu du Frantziako Gobernuak. Izan ere, hilketaren susmagarri nagusiak 5 salaketa zituen gutxienez, adin txikikoak bortxatu eta sexu-erasoak egiteagatik. Salaketa horietako batzuk artxibatu egin ziren eta inoiz ez zen neurririk hartu.
AEBk petrolio-ontzi bati tiro egin dio Omanen, Irani ezarritako blokeoa urratzeagatik
Eraso honekin, dagoeneko zazpi dira AEBk "geldiarazitako" ontziak, Donald Trump AEBko presidenteak Irani itsas blokeoa ezarri zionetik.
Grossik (IAEA) elkarrizketarako deia egin dio Irani, tentsioak gora egin ostean
Teheranek "partzialtasun deliberatua" leporatu dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeari, gatazkari errotik ez heltzeagatik: AEBk eta Israelek Irango instalazio nuklearren aurka egindako erasoak.