Zaramaga auzoa
2025/06/03 - 00:12
Udan hasiko dira San Frantzisko eliza konpontzen, Martxoaren 3ko Memorialaren egoitza har dezan
Hori azaldu du Alberto Alonso Gogora Institutuaren zuzendariak, eta espero du 2026ko martxoan egoitza horretan ekitaldiak egin ahal izatea, sarraskiaren 50. urteurrenean.
2025/03/03 - 06:00
1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak gogoan, beste urte batez, Gasteizen
Goizean, Poliziak eraildako bost langileen omenezko lore-eskaintza egingo dute San Frantzisko elizatik gertu. Hain justu, Zaramagako eliza memoriagune izendatuko dute aurten. Arratsalderako, omenaldia eta manifestazioa daude deituta.
2024/06/26 - 12:42
Tximista batek hainbat sute eragin ditu Gasteizko etxebizitza eraikin batean
Zaramaga auzoko bizilagun batek gaua bere etxebizitzatik kanpo igaro behar izan du garbigailu baten gainkargak eragindako kea tarteko.
2024/06/04 - 14:02
Emakume bat hil da Gasteizen, autoarekin talka eginda Zaramagako tuneletan
Istripua atzo gauean jazo zen, 22:30 aldera, Boulevard merkataritza-gunetik gertu. Emakumea Txagorrituko Ospitalera eraman zuten, larri, eta handik ordu batzuetara hil zen.
2024/03/03 - 23:49
Lau pertsona atxilotu eta hainbat zauritu dituzte, tartean 7 ertzain, martxoaren 3ko istiluetan, Gasteizen
Manifestazioaren deitzaileek "hamarnaka zauritu eragin dituen Ertzaintzaren karga guztiz basatia" salatu dute. Besteak beste, Ertzaintzaren furgoneta bat gazte baten gainetik igaro dela esan dute, eta zaurituetako batek konortea galdu duela.
2024/03/03 - 20:12
Martxoaren 3ko biktimak oroitu dituzte milaka lagunek Gasteizen, sarraskitik 48 urte bete diren egunean
Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 biktimen elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deitutako manifestazioa hasi da, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Istiluak izan dira, Ertzaintza manifestariei oldartu zaie eta hainbat lagun zauritu dira. Lau pertsona atxilotu dituzte.
2024/03/03 - 16:24
1976an Poliziak hildako bost langileak oroitu dituzte Gasteizen
Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Biktimak gogoratzeko erakundeek sortuko duten memoriala txalotu du Martxoak 3 elkarteak.
2024/03/03 - 14:53
Istiluak izan dira Gasteizen martxoaren 3ko biktimen omenez egindako manifestazioan
El Corte Ingles parean izan dira istiluak. Hainbat manifestarik bengalak eta pintura gorria bota dute eraikinera, eta tentsio uneak izan dira. Ertzaintzak kargatu egin du. Lau lagun atxilotu dituzte eta hainbat zauritu izan dira.
2024/03/03 - 13:30
Martxoaren 3ko biktimen omenez egindako lore-eskaintzan parte hartu dute alderdi politikoek
1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako bost langileen aldeko lore-eskaintzan izan dira Pello Otxandiano (EH Bildu), Imanol Pradales (EAJ), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), Alba Garcia (Sumar) eta Ainhoa Domaica (PP).
2024/03/03 - 12:43
Mendia eta Melgosa sailburuek lore-sorta bana eskaini diete biktimei hilketen urteurrenean
1976ko martxoaren 3an Gasteizen eraildako bost langileen aldeko lore-eskaintzan izan dira Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua eta Nerea Melgosa Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburua. Eraildakoen memoria bizirik mantendu behar dela azpimarratu dute.
2024/03/01 - 15:56
Gasteizko San Frantzisko eliza memoria gune izendatzeko eskatu du alkateak
Lehen aldiz hartu du parte Espainiako Gobernuko ministro batek Martxoaren 3ko biktimen aldeko lore eskaintzan. Angel Victor Torres ministroak 600.000 euroko dirulaguntza iragarri du Martxoak 3 fundaziorako.
2024/02/13 - 14:06
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa ostegunean eratuko dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzak
Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Gogora institutuaren eta Martxoak 3 Elkartearen arteko hitzarmenari. Zehazki, asteazkenean sinatuko dute, fundazioa eratu bezperan.
2024/01/31 - 15:52
31 milioi euroko inbertsioa egingo dute Zaramagan, etxebizitzak birgaitzeko eta ingurunea biziberritzeko
24 bizilagun-komunitate atxiki zaizkio planari, eta Europako funtsetatik jasotako laguntzak baliatuko dituzte beren etxebizitzak birgaitzeko. Obra guztiak 2025eko abendurako amaitu beharko dira.