1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak gogoan, beste urte batez, Gasteizen
Euskal gizartearen, eta, bereziki, gasteiztarren memorian gorriz markatutako eguna da martxoaren 3a. Duela 49 urte, 1976an, bost langile erail zituen tiroz Poliziak, Gasteizko San Frantsizko elizaren atarian, greba orokor baten harira. Biktimak gogoan —Pedro Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda—, ekitaldi sorta dago antolatuta gaurko.
Aurtengo memoria ekintzek garrantzi berezia dute, 50. urtemugaren atarian gaudelako, eta San Frantzisko eliza memoriagune izendatuko duelako Espainiako Gobernuak 2025ean. Gogora ekarri behar da tenplua Martxoak 3 memorial bihurtuko dutela aurki.
Urtero bezala, oroimen ekitaldiak goizean goiz hasiko dira biktimen aldeko lore eskaintzarekin. Elizaren ondoko monolitora hurbilduko dira ordezkari politiko, instituzional eta sozialak, baita biktimen senitartekoak eta Gasteizko norbanakoak ere. Bost lagun hiltzeaz gain, ehunka pertsona zauritu zituen Poliziak.
Arratsaldean, Martxoak 3 elkarteak langileen omenezko eskulturaren parean antolatu ohi duen omenaldia izango da, 18:00etan. Ordu erdi geroago, 18:30ean, ohiko manifestazioa egingo dute, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuekin batera deituta. "Faxismoaren aurrean, antolatu eskubide sozialak borrokatu" lelopean, martxan San Frantzisko elizatik bertatik abiatu eta Maria Sortzez Garbiaren katedralean amaituko da. Han egin baitzen hildako langileen omenez egin zen hileta-elizkizun jendetsua.
Urtero legez, biktimentzat "egia, justizia eta ordaina" eskatzeaz gain, puri-purian dauden lan arloko aldarrikapenak ere eramango dituzte manifestaziora.
Aurtengo leloak gaur egungo eta orduko borrokak berak direla ekarri nahi du gogora. 1976an, "Gasteizko langileek esplotazio eta errepresio sistema frankistaren aurka borrokatu zuten, soldata eta lan- eta bizi-baldintza duinen alde. Gaur egun, borroka horrek indarrean jarraitzen du esplotazio kapitalistaren, faxismoaren eta autoritarismoaren aurrean, planetaren suntsipena, arrazakeria, heteropatriarkatua eta lan eta gizarte eskubideen murrizketa dakartenak", nabarmendu dute.
Era berean, jarraipena emango diote gutxieneko soldata duinari buruzkoak Euskadin bertan erabakitzeko dinamikari. Gutxieneko pentsio duinak, zaintza arloko aldarrikapenek, eta osasuna, hezkuntza eta zerbitzu publiko guztien gaineko aldarriek ere izango dute tokia manifestazioan.
Antolatzaileek eskatu dute herritar guztiek parte har dezaten, zabal-zabal, manifestazioak ahalik eta aniztasun handiena izan dezan. Era berean, deia egin diote Jaurlaritzako Segurtasun Sailari manifestazio eskubidea berma dezan, iazko istiluak saiheste aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.