Gertakariak oroitu eta familiak omentzeko ekitaldi handi batekin gogoratuko dute aurten Martxoaren 3a Gasteizen
Udalak eta Martxoak 3 elkarteak jarduera programa bat antolatu dute, elkarlanean; tartean, zinema ziklo bat eta literatur lehiaketa. Otsailaren 28an Europa Jauregian egingo da oroimen ekitaldi handia, nahi duen orori irekia.
Martxoaren 3ra begirako ekitaldien aurkezpena, astearte honetan. EFE.
Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, jarduera-programa zabalarekin oroituko dute gasteiztarrek hiriko historiako kapitulurik lazgarrienetakoa dena. Programa horren barruan, biktimak oroitzeko eta familiak omentzeko ekitaldi handi bat egingo da, Europa Jauregian, otsailaren 28an.
2026ko martxoaren 3an 50 urte beteko dira 1976ko martxoaren 3an Polizia Armatuak gogor egin zuenetik Zaramagako San Frantzisko Asiskoa elizan deitutako langileen batzarraren aurka. Egun hartan ehun bat lagun zauritu eta bost langile hil zituzten beharginak elizatik ateraratzen ari zirela: Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda.
Gertaera horien urteurrena gogora ekartzeko, Gasteizko Udalak jarduera-programa zabala antolatu du Martxoak 3 Elkartearekin lankidetzan, eta 75.000 euro bideratuko dira urteurreneko ekitaldietara, gobernu-taldearen eta EH Bilduren arteko aurrekontu-akordioari esker.
Programazioa aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu dute Pascual Borja Gasteizko Udaleko Elkarbizitzaren eta Aniztasunaren zinegotziak, Rocío Vitero Gasteizko Udaleko EH Bilduren bozeramaileak, Amaiur Arbe Martxoak 3 Elkartearen urteurreneko ekitaldien koordinatzaileak eta Nerea Martínez Martxoak 3 Elkartearen bozeramaileak.
Otsailaren 28ko ekitaldiaz gain, zinema-ziklo bat antolatuko da, lan-eremuan giza eskubideen urraketaz hausnartzeko, sentsibilizatzeko eta eztabaidatzeko, bai eta martxoaren 3ko gertakariei buruzko literatura-lehiaketa bat ere.
Hilketen 50. urteurrenean, gainera, beste ekitaldi batzuk ere izango dira, hala nola munduko hainbat txokotatik iritsitako memoria-euskarriei buruzko erakusketa eta 1976an prentsak nahiz agintari ofizialek gertatutakoa nola kontatu zuten erakutsiko duten jardunaldiak.
Martxoak 3 Elkarteak, gainera, sarraskiaren inguruko film labur berri bat estreinatuko duela aurreratu du. Gainera, San Frantzisko Asiskoa eliza barrura bisitak egitea aurreikusi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Metrora sartzeko eskaileretan piztu da sutea, ke handia sortuta. Sarrera hesin inguratu dute, eta suhiltzaileak lanean ari dira. San Mameseko bi geltokiak eta Intermodal autobus geltokirako sarrera itxita daude. Ez da zauriturik izan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.