Gasteizko Aireportua
2020/10/27 - 21:34
Debekatuta dago EAEtik ateratzea aisialdiko bidaiak egiteko
Kantzelazio oldea izan dute bidaia agentzietan. RENFEk txartelen dirua itzuliko die bezeroei.
2020/10/20 - 16:29
Ryanairrek Alacant eta Gasteiz arteko bidea egingo du abenduaren 1etik aurrera
Konexio berriak bi frekuentzia izango ditu astean. Ramiro Gonzalezen arabera, ibilbide berria "oso positiboa" da Arabako aireportuan "konfiantza" erakusten duelako.
2020/08/21 - 21:24
Belgikak Hego Euskal Herrira bidaiatzea debekatu du
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik Belgikara doazen bidaiariei PCR probak egingo dizkiete eta 14 egunez koarentenan egon beharko dira.
2020/05/29 - 16:25
Gasteizek adinekoentzat zortzi parke erreserbatu ditu euren ordutegietan
Neurri berri hau ostiral honetatik aurrera jarriko da indarrean, 70 urtetik gorakoen "ezinegonari" erantzuna emateko asmoz.
2020/04/23 - 22:45
Euskal Herriko airportuetan ez da hegaldi komertzial bat bera ere egon
Denak hutsik egon dira. Bidaiaririk ez eta informazio pantallak itzalita. Inoiz ikusi ez ditugun irudiak utzi dizkigu osasun alarma honek.
2020/04/08 - 22:17
Babes material gehiago iritsi da Euskadira Errusiatik
Errusiako hegazkin batek lur hartu su Forondako aireportuan. Gel hidroalkolikoa, 100.000 litro eta 2 miloi inguru eskularru ekarri ditu, Jaurlaritzak eskatuta.
2020/02/29 - 11:47
Lau hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan, haize ufadak direla eta
Valentziatik zetorren hegazkin batek Iruñean hartu du lur, eta Madrildik eta Bartzelonatik zetozen hiru hegaldi Santanderrera bideratu dituzte.
2020/01/14 - 16:54
Forondako aireportuak Kanariar Uharteekin duen lotura esleitu dio Binteri
Foronda eta Kanariar Uharteak lotuko ditu konpainiak, Ryanairrek Gasteiz-Tenerife hegaldia bertan behera utzi ostean, uhartean duen basea itxita.
2020/01/13 - 15:14
2019an bidaiari kopuruak gora egin du Loiun, Hondarribian, Noainen eta Forondan
Bilboko aireportuak inoizko emaitzarik onena izan du, % 8 hazi baita. Donostiakoa % 10,6 hazi da. Iruñekoa, % 18 eta Gasteizkoa, % 23,5.
2019/12/05 - 19:57
Gizon bat identifikatu dute Forondara zihoazen hegazkinak laser batekin itsutzeagatik
Pilotuek kontrol-dorreari jakinarazi ostean Forondako pistan lurreratzen ari zirela inguru beretik itsutu dituztela, hainbat aldiz jarri dute martxan segurtasun protokoloa.
2019/10/08 - 16:41
Forondak Gasteizetik Malagarako asteroko hiru hegaldi eskainiko ditu 2020tik
Ryanair aire-konpainiak eskainiko du, martxotik. Helmuga berri honek Tenerifeko aireportu batena ordezkatuko du.
2019/08/12 - 20:34
Bilboko Aireportuak hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu du lehen aldiz
Hondarribian (% 9), Iruñean (% 16,3) eta Forondan (% 51) ere igo da bidaiarien kopurua.
2019/08/01 - 14:35
Estatuan gobernurik ez egoteak euskal industrian eragiten du, Tapiaren esanetan
Sailburuak azpimarratu duenez, enpresek lehiakortasun arazoak dituzte eta azpiegituretan egin beharreko lanak atzeratzen eta geldotzen ari dira.
2019/05/13 - 16:06
Gora egin du Hego Euskal Herriko aireportuetako bidaiarien kopuruak lehen lauhilekoan
Iruñekoak izan du gorakadarik handiena, % 11koa izan baita. Bilbokoak % 9 bidaiari gehiago izan ditu, eta Gasteizkoa eta Donostiakoa % 6 eta % 3 hazi dira, hurrenez hurren.
2019/04/25 - 19:19
Forondako aireportua 24 orduz zabalik egongo da berriro, gaurtik aurrera
24 orduko aireportua izanik, zama hegaldiez gain bidaiari hegaldi gehiago eskaintzeko aukera irekiko da.
2019/04/25 - 09:20
Forondako aireportua 24 orduz zabalik egongo da berriro, gaurtik aurrera
24 orduko aireportua izanik, zama hegaldiez gain bidaiari hegaldi gehiago eskaintzeko aukera irekiko da.
2019/04/20 - 21:12
Loiuko aireportuko lurreko langileek ez dute azkenean greba egingo
Greba bertan behera utzi dute, patronalarekin negoziaziora itzultzeko akordioa lortu ostean.
2019/04/20 - 19:18
Loiuko aireportuan deitutako lurreko langileen greba, bertan behera
Beste alde batetik, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek laugarren greba eguna dute gaur. Lanuztearen ondorioz, zenbait hegalditan batez beste 20 bat minutuko atzerapena izan da.
2019/04/16 - 19:20
Air Nostrumeko greba bertan behera gelditu da, bi aldeek akordioa lortuta
Asteartean bertan behera gelditutako hegaldiak bere horretan geldituko dira. Asteazkenari begira, berriz, bertan behera utzitako hegaldietako batzuk berreskuratzeko lanean ari da aire-konpainia.
2019/04/12 - 19:14
Oporretako egunik jendetsuenetakoa da aireportu eta tren eta autobus geltokietan
Gaurtik jada ohi baino tren eta hegaldi gehiago egongo dira aurreikusita. Loiun esaterako gaur bakarrik 157 hegaldi daude antolatuta.