Gasteizko jaiak 2025
2016/05/20 - 14:07
Gaztedi taldeak jaurtiko du Andre Maria Zuriaren jaietako txupinazoa
Aurten EH Bilduk jaurti behar zuen txupinazoa baina, alderdiak antolatutako herri galdeketan Gaztedi errugbi taldeak jaurtitzeko aukerak irabazi du.
2015/08/13 - 17:26
Zeledonekin batera jaietan neska batek parte-hartzea proposatu dute
Neurri horrekin Andre Mariari Zuriko jaietan emakumeek duten jarduna ikusgai jartzea lortu nahi dute.
2015/08/13 - 12:50
Txosnetako prezioen akordioak ikertuko ditu Lehiaren Agintaritzak
Barakaldoko kuadrilla bat jai batzordetik bota egin zuten txosnetarako hitzartutako prezioak ez errespetatzeagatik, eta kuadrilla horrek jarritako salaketa baten ondorioz ireki da ikerketa.
2015/08/12 - 10:03
Emakunde: 'Atera dezagun jaietatik emakumearen aurkako indarkeria'
Izaskun Landaida Emakumearen Euskal Erakundeko presidentearen iritziz, kontzientziatzea handiagoa da eta, ondorioz, kasu gehiago salatzen dira: "Herritarrek ez dute beste toki batera begiratu nahi".
2015/08/10 - 16:13
Blusen batzordea eta Bilgune Feminista, aurrez aurre
Feministek diote dio Koadrillen komisioak eraso sexisten aurkako protokoloa sinatu zuela eta protokolo horren arabera erasotzaileak koadrillatik bota egin behar dituztela eta eta hori ez dutela bete.
2015/08/09 - 23:53
Kolektibo feministaren boikotaren aurka egin du Blusen Batzordeak
Emakume bati ustez egindako irain sexista batzuen harira, mugimendu feministak boikot egin dio Jatorrak kuadrillari, eta horren aurka manifestatu da Blusen eta Nesken Batzordea.
2015/08/09 - 16:18
Jaiak azkenerarte aprobetxatzeko asmotan dabiltza gasteiztarrak
Zeledon igotzen denean, Zea Maysek esango die agur txosnetan aurtengo Andre Maria Zuriaren jaiei.
2015/08/09 - 11:48
Loquillo, benetako rock and rolla Gasteizen
Kataluniako bakarlariak kontzertua eskaini zuen Arabako hiriburuko Foruen plazan, Ama Zuriaren jaien egitarauean.
2015/08/08 - 16:06
Beteranoen eguna da Gasteizen
Gasteiztarrek asteburua jaietan murgilduta emango dute, eta beteranoen eguna izanda, frogatu ahal izan duzu Andre Maria Zuriaren jaiek ez dutela adinik?
2015/08/07 - 16:39
Zeledon Txiki eta Neska Txiki, eguneko protagonistak Gasteizen
Etxeko txikienek hartu dute festaren aginte makila gaur Gasteizen. Zeledon Txikik eta Neska Txikik eguerdian jendaurrera egin dute jaitsiera.
2015/08/06 - 16:15
Urrezko Zeledon izandakoei omenaldia, gaur Gasteizen
Gasteizen egun handiaren ostean, gaur transizio eguna dute, indarrak hartu eta biharko umeen egunari aurre egin ahal izateko. Ekitaldiak dena den, erruz dituzte.
2015/08/06 - 15:45
Lehendabizikoz alkate moduan bizi ditu jaiak Gorka Urtaranek
Hilabete eta erdi darama Gorka Urtaranek Gasteizko alkate moduan. Aurtengo jaiak oso bereziak izaten ari dira alkate berriarentzat.
2015/08/05 - 16:36
Gasteizek bere egun handia bizi du gaur
Eguna behar bezala hasteko, Andre Maria Zuriari lore eskaintza egin diete gasteiztarrek. Txikienek buruhandiekin gozatu dute eta herri kirolak ere ikusgai izan dira.
2015/08/05 - 11:54
Arrosarioaren Egunsetiko prozesio jendetsua, Gasteizen
Arabako hiriburuak bere egun handia bizi du gaur. Hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar. Goizean goiz ospatu da Arrosarioaren Egunsentiko prozesioa.
2015/08/04 - 20:50
Zeledonen jaitsierarekin Gasteizko jaiak abian dira
Milaka lagun Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan bildu dira Zeledoni harrera egiteko eta Gasteizko jaiei hasiera emateko.
2015/08/04 - 16:36
Zeledon noiz jaitsiko, kontaketa hasi da
Arratsaldeko seietan doi-doi, Zeledonen jaitsierarekin emango zaie hasiera Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei. Berritasunez beteriko jaiak izango dira aurtengoak.
2015/08/03 - 16:35
Kulturarekiko konpromiso falta salatu zuen Ugaldek Gasteizko pregoian
Erakundeek kultur jarduerarekiko agertu duten gogo gabeziarekin kritiko, sorkuntzan inbertsio gehiago eskatu zituen Unax Ugalde aktoreak.
2015/08/03 - 15:41
Zeledon Txiki eta Neska Txiki, jaiez gozatzeko prest
Obeko Fernandez eta Maider Perez izango dira aurten Zeledon Txiki eta Neska Txiki Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan. Urduri daudela aitortu dute biek.
2015/07/23 - 17:50
Euskal Herriko hiriburuak, sexu-erasorik gabeko jaien alde
Iruñeak, Baionak, Gasteizek, Donostiak eta Bilbok zenbait ekimen eta kanpaina jarri dituzte abian, 2015eko uda honetan, kaleetan jaiegun hauetan eraso matxistarik egon ez daitezen.
2015/07/22 - 11:18
Asto-karrerak eta zezenketak, hizpide Gasteizen
20 bat taldek adierazpena egin dute Arabako hiriburuan: animalienganako tratu txarrik gabeko hiria izatea nahi dute. Asto-karrera eta zezenketen aurrean, beste aukera batzuk topatzea proposatzen dute.