Gasteizko jaiak 2025
2017/08/07 - 15:10
Zeledon eta Neska Txikik festara gonbidatu dituzte Gasteizko ume guztiak
Erlantz Zabalak eta Amaia Ramirok, aurtengo Zeledon Txikik eta Neska Txikik, aurresku hunkigarria dantzatu diote Zaindariari, eta, gerora, saltoka agurtu dituzte Gasteizko milaka ume.
2017/08/06 - 23:36
Altsasuko gazte auzipetuak babesteko elkarretaratzea egin dute Gasteizen
Ehunka lagun bildu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan "justiziaren gehiegikeria" salatzeko. Bilboko eta Donostiako Aste Nagusietan elkarretaratze gehiago egingo dituztela iragarri dute.
2017/08/06 - 19:52
ETAko presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak Gasteizko txosnetatik
"Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera!" presoen eskubideen alde lan egiten duen taldearen eta "Gazte Karpa" hainbat gazte taldek osatutako elkartearen txosnetan zeuden jarrita argazkiak.
2017/08/04 - 22:51
Zer egiten du Gorka Ortiz de Urbinak Zeledon bihurtu baino lehen?
Gorka Ortiz de Urbina Zeledon bihurtzen da urtero abuztuaren 4ko 18:00etan. Nola bizi ditu, baina, jaiak hasi aurreko orduak? Bideo honetan ikus dezakegu.
2017/08/02 - 15:08
Zeledon festari hasiera emateko prest dago
Gasteizko jaiak iristear daude, eta Zeledon dagoeneko prest dago: Gaur goizean, Gorka Urtaran alkateak ohiko bota eta aterkia eman dizkio.
2017/08/01 - 21:12
Amaia eta Erlantz, Gasteizko jaietako Neska Txiki eta Zeledon Txiki
Amaia Ramirok Arantzabelan ikasten du, eta Olentzerok jakinarazi zion Neska Txiki izango zela. Erlantz Zabalzak, berriz, Ikasbidean ikasten du, eta aitak eman zion albistea.
2016/12/14 - 12:09
2017ko Andre Maria Zuriaren jaietan ez da zezenketarik izango
Udalak deitutako lehiaketara ez da enpresa bakar bat ere aurkeztu, eta, ondorioz, datorren urtean zezenketarik ez egitea erabaki du.
2016/12/09 - 14:23
Gasteizko zezen-plazaren etorkizuna, kolokan
Plaza kudeatzeko lehiaketan interesatutako zortzi enpresetatik batek ere ez ditu Udalaren baldintzak onartu.
2016/08/10 - 10:33
Zeledon San Miguel elizako dorrera bueltatu da
Gasteizek agur esan die Andre Maria Zuriaren jaiei. Urtero bezala, Zeledon San Miguel elizako dorrera bueltatu da gauerdian.
2016/08/09 - 20:15
21 urteko neska bat bortxatzen saiatu dira Gasteizko parke batean
Bi gizonezko 21 urteko neska bat bortxatzen saiatu ziren, San Martin auzoko parke batean. Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan jarri du. Jaietako bederatzigarren erasoa da.
2016/08/09 - 15:04
Arabako bola-joko erakustaldia, Gasteizen
Gaur goizean, Foru plazako udal bolatokian, Arabako bola-joko erakustaldia ospatu da.
2016/08/08 - 23:20
Gasteizek 'ezetz' irmoa eman die eraso matxistei
Mugimendu feministak deituta, ehunka pertsona bildu dira Andre Maria Zuriaren plazan, erasook salatzeko.
2016/08/08 - 18:36
8 eraso matxista egin dituzte Gasteizen, jaiak hasi direnetik
Mugimendu feministak elkarretaratzea egin du, eta kontzertuak 5 minutu gelditzeko deia egin dio Udalari.
2016/08/08 - 15:10
Blusa eta neska beteranoen eguna da gaur Gasteizen
Andre Maria Zuriaren jaien barruan, gaur blusa eta neska beteranoen eguna da. Hiriko patroiari lore eskaintza eginez hasi dute askok eguna.
2016/08/08 - 12:42
Emakume batek sexu eraso saiakera salatu du Gasteizen
Gasteizko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du 20:30ean Andre Maria Zuriaren plazan, orain arte jaietan izan diren eraso sexistak salatzeko.
2016/08/07 - 17:12
Gasteizko jaiak, Gorka Urtaran alkatearen ikuspuntutik
Egitarauak zehazten du egun hauetan bere jarduera. Aitzitik, egunero ordu pare batez bulegoan da, festaz ulertzen ez duten burokrazia arduretan.
2016/08/05 - 23:29
Presoen sakabanaketa bertan behera uztea eskatu dute Gasteizen
Deitzaileen esanetan, "euskal preso politikoek urratsak eman dituzte normalizaziorantz, eta prest daude ematen jarraitzeko".
2016/08/05 - 15:13
Zezenketak diruz laguntzen ez jarraitzeko eskea, Gasteizko Udalari
AnimaNaturalis elkarteak deituta, zezenketen kontrako performancea egin dute Andre Maria Zuriaren plazan.
2016/08/05 - 14:32
Zezenketen aurkako protesta bilkura, Gasteizen
Gaur ospatuko da aurtengo Gasteizko jaietako lehen zezenketa. Horren aurka protesta egiteko bilkura egin dute hainbat taldek.
2016/08/05 - 14:01
Andre Maria Zuriari lore-eskaintza
Gasteizko jaietako egun handian, urtero ohitura den bezala, blusek eta neskek lore-eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari.