Gasteizko jaiak 2025
2023/08/07 - 15:08
Jendez gainezka egon da Andre Mari Zuriaren plaza Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera ikusteko
Egun handia dute gaur Gasteizko etxeko txikienek. Aurten Amets Busto 13 urteko Nekazariak taldeko blusa eta Iratxe Calvo 11 urteko Siberiarrak taldeko neska izan dira Zeledon eta Edurne Txiki.
2023/08/07 - 12:24
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen adin txikiko bati sexu-erasoa egitea egotzita
Andre Maria Zuriaren jaietan salatu den bigarren sexu-erasoa da. Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak jakinarazi duenez, "herritarren elkarlanari esker" atxilotu dute ustezko erasotzailea.
2023/08/06 - 15:58
Goitibeheren 6. edizioak ikusmin handia sortu du Gasteizen
Blusek eta neskek antolatutako ekitaldi ugari izan dira igande honetan Gasteizen. Besteak beste, jendetsuenetako bat Los Alegrios koadrilak antolatutakoa izan da: Goitibeherak. Hogeita hamar bat bolido maldan behera abiatu dira helmugara iristeko.
2023/08/05 - 19:10
Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi du 68 lapurreta izan direla jaietako lehen egunean
Hiru aholku ekarri ditu gogora: poltsa gorputzaren aurrealdean eramatea, itxita, poltsikoetan baliozko objekturik ez eramatea eta, diru asko eramanez gero, dena leku berean ez gordetzea.
2023/08/05 - 17:14
Blusek eta Neskek lore eskaintza egin diote Andre Mari Zuriari, ohi legez
Goiz esnatu dira gaur Gasteizko kuadrilak lore eskaintza eta aurreskua egiteko Andre Mari Zuriari, tradizioari jarraiki.
2023/08/05 - 15:43
'Los Txismes' blusa eta nesken kuadrillak ohorezko saria emango dio igande honetan Gorka Ortiz de Urbinari
Ekitaldi nagusia 12:15ean izango da, Andre Maria Zuriaren horma-hobiaren azpian.
2023/08/05 - 14:07
Egunsentiko Arrosario jendetsuarekin ekin diote bigarren egunari gasteiztarrek
07:00etan hasi eta Erdi Aroko erdigunea zeharkatu ondoren, prozesioa Andre Maria Zuriaren plazan bukatu da, non meza elizkizuna egin duten.
2023/08/04 - 23:04
Barrutik festa bizi ezin izan dutenek beste hamaika modu aurkitu diztuzte
Askok ezin izan dute Andre Maria Zuriaren plazan sartu eta horregatik Zeledonen jaitsiera ikusteko leku alternatiboak bilatu dituzte. Edozelan ere, gasteiztarrentzat bizi beharreko unea dela diote.
2023/08/04 - 23:00
Zeledonen jaitsiera kuadrillekin bizi dugu
Bi ordu lehenago bildu dira kuadrillak Andre Maria Zuriaren plazan lekua hartzeko. Plazako sarreran kontrolak izan dira plastikozko ontzietako tapoiak, latak eta beira erretiratzeko.
2023/08/04 - 20:51
Gorka Ortiz de Urbina: ''21 jaitsiera eta beti primeran tratatu nauzue, bihotzean eramango zaituztet''
"Gora Gasteiz! Gora Andre Maria Zuriaren jaiak! Gora Zeledon!" klasikoak oihukatu ondoren, 21 jaitsiera izan direla gogorarazi du Gorka Ortiz de Urbinak. "Primeran tratatu nauzue, beti eramango zaituztet bihotzean!", eskertu du.
2023/08/04 - 20:45
Horrelakoa izan da 2023ko Zeledonen jaitsiera Gasteizen
Milaka gasteiztarrek egin diote harrera Zeledoni, Gorka Ortiz de Urbinaren agurrean, 21 ediziotan jaietako ikur izan den baserritarraren papera egin ondoren.
2023/08/04 - 20:06
Milaka gasteiztarrek hartu dute Zeledon Gorka Ortiz de Urbinaren azken jaitsieran, eta festa lehertu da
Zalduondoko baserritarrak ez du hutsik egin, eta San Migel elizako kanpandorretik jaitsi da. Aldez aurretik, txupinazoak Andre Maria Zuriaren plazan zeuden milaka pertsonen poztasuna eragin du. "Primeran tratatu nauzue, beti eramango zaituztet bihotzean!", eskertu du Ortiz de Urbinak.
2023/08/04 - 17:18
Maider Etxebarriak Gasteizko lehen jaiak biziko ditu alkate karguan
Orain beste ikuspegi batetik, instituzionaletik, ezagutuko ditu festak, eta onartu du emozioz eta erantzukizunez biziko duela jaien hasiera.
2023/08/04 - 17:13
Laura Boo (Galtzagorri) eta Amaia Oroz (Bereziak), neska jantzia armairutik atera eta festarako prest
Laura Boo Galtzagorri kuadrillakoa da, eta Amaia Oroz, berriz, Bereziak taldekoa. Emakumeen presentzia asko aldatu da kuadrilletan eta Gorka Ortiz de Urbinari erreleboa hartuko diona emakumea izatea ondo ikusten dute, baina denbora beharko dela diote.
2023/08/04 - 13:30
Lagunek omenaldia egin diote Gorka Ortiz de Urbinari, Zeledon gisa egingo duen azken urtean
Gorka Ortiz de Urbinaren lagun hurbilenek omenaldi hunkigarria egin diote Gasteizko La Taskan, urtero abuztuaren 4an hamaiketakoa hartzen duten tabernan. Ohorezko aurreskuaren ondoren, "Gure Zeledon" jartzen duen txapela oparitu diote. Gorka Ortiz de Urbina oso hunkituta agertu da.
2023/08/04 - 12:00
Gasteizko jaietan galdu ezin duzuna
Heldu berria zara Gasteizen ala lehen aldiz joango zara jaietara? Ba hemen dituzu ezinbesteko hitzorduak!
2023/08/04 - 11:33
Euririk ez da espero Zeledonen jaitsieran
Giro freskoa izango da nagusi, eta termometroak 20 °C-ra iritsiko dira doi-doi. Astebururako ere ez da prezipitaziorik aurreikusten, baina zeruak hodeitsu jarraituko du.
2023/08/04 - 07:00
Gasteizen arratsaldean hasiko dira Andre Maria Zuriaren jaiak, Gorka Ortiz de Urbinaren agurrarekin
Horrela, Ortiz de Urbinak agur esango dio Zeledoni, 21 ediziotan jaietako ikurra izan den baserritarraren papera egin ondoren. Txupizanoa Alavesek jaurtiko du, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. Freskoa espero da, eta zirimiria ere egin lezake.
2023/08/03 - 21:43
Gasteizko jaietako kontzertu guztiak
En Tol Sarmiento (ETS), Los Chikos del Maiz, Huntza, Willis Drummond, Camela, Merina Gris... Hona hemen Andre Maria Zuriaren jaietako kontzertuak.
2023/08/03 - 17:01
Amets Busto eta Iratxe Calvo, aurtengo Edurne eta Zeledon txiki
Gasteizko alkatearen eskutik gaur goizean jaso dituzte abuztuaren 7an Ama Zuriaren plaza zeharkatzeko beharko dituzten aterkiak.