Gasteizko jaiak 2025
2023/08/04 - 13:30
Lagunek omenaldia egin diote Gorka Ortiz de Urbinari, Zeledon gisa egingo duen azken urtean
Gorka Ortiz de Urbinaren lagun hurbilenek omenaldi hunkigarria egin diote Gasteizko La Taskan, urtero abuztuaren 4an hamaiketakoa hartzen duten tabernan. Ohorezko aurreskuaren ondoren, "Gure Zeledon" jartzen duen txapela oparitu diote. Gorka Ortiz de Urbina oso hunkituta agertu da.
2023/08/04 - 12:00
Gasteizko jaietan galdu ezin duzuna
Heldu berria zara Gasteizen ala lehen aldiz joango zara jaietara? Ba hemen dituzu ezinbesteko hitzorduak!
2023/08/04 - 11:33
Euririk ez da espero Zeledonen jaitsieran
Giro freskoa izango da nagusi, eta termometroak 20 °C-ra iritsiko dira doi-doi. Astebururako ere ez da prezipitaziorik aurreikusten, baina zeruak hodeitsu jarraituko du.
2023/08/04 - 07:00
Gasteizen arratsaldean hasiko dira Andre Maria Zuriaren jaiak, Gorka Ortiz de Urbinaren agurrarekin
Horrela, Ortiz de Urbinak agur esango dio Zeledoni, 21 ediziotan jaietako ikurra izan den baserritarraren papera egin ondoren. Txupizanoa Alavesek jaurtiko du, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. Freskoa espero da, eta zirimiria ere egin lezake.
2023/08/03 - 21:43
Gasteizko jaietako kontzertu guztiak
En Tol Sarmiento (ETS), Los Chikos del Maiz, Huntza, Willis Drummond, Camela, Merina Gris... Hona hemen Andre Maria Zuriaren jaietako kontzertuak.
2023/08/03 - 17:01
Amets Busto eta Iratxe Calvo, aurtengo Edurne eta Zeledon txiki
Gasteizko alkatearen eskutik gaur goizean jaso dituzte abuztuaren 7an Ama Zuriaren plaza zeharkatzeko beharko dituzten aterkiak.
2023/08/03 - 16:54
21 urteren ondoren, Gorka Ortiz de Urbinak Zeledon izateari utziko dio
Gasteizen, ordu gutxi falta dira Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko. Gorka Ortiz de Urbina azken aldiz izango da Zeledon aurten eta datorren urtean beste norbaitek hartu beharko du lekukoa.
2023/08/03 - 12:51
''Laguntza eta errespetua'' eskatu die Gorka Ortiz de Urbinak gasteiztarrei jaiez gozatzeko
Gorka Ortiz de Urbinak 23 urte egin ditu Zeledon gisa, baina 2020an eta 2021ean, pandemia tarteko, ez zen festarik ospatu, eta, hortaz, 21 aldiz parte hartu du Zeledonen jaitsieran. Aurten itxiko du, ordea, Zeledon gisa egin duen ibilbidea. Radio Vitorian izan da bere ibilbideaz hitz egiten.
2023/08/03 - 11:19
Txaro Arrazola, Gasteizko jaietako pregoilaria: ''Ongi bizi eta bizitzen utzi''
Txaro Arrazola artista gasteiztarrari egokitu zaio 2023ko Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera ematea, eta bart pregoia irakurri du. "Gora Andre Maria Zuriaren jaiak, gora Gasteiz" esanez amaitu du hitzaldia.
2023/08/02 - 22:08
Gasteizko Blusen eta Nesken Berdintasun Batzordeak eraso matxisten aurkako protokoloa abiatuko du jaietan
Indarkeria matxista ukatu eta eskubideak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoak ere salatu dituzte. Gasteizko Koadrilek eraso matxisten aurrean erantzuteko protokoloa abian jarriko dute aurten ere, eta dei egin dute jaiak guztien gozamenerako esparrua izan daitezen.
2023/08/02 - 16:15
Ortiz de Urbinak "inoiz baino mezu aldarrikatzaileagoa" iragarri du Zeledon gisa biziko dituen azken jaietan
23 urteko ibilbidearen ostean, Gorka Ortiz de Urbina azkenekoz izango da Zeledon. Asteazken honetan jaso ditu Zeledonen jaitsieran eramango dituen aterkia eta zahatoa, eta jaiak "errespetuz" bizitzeko deia egin du.
2023/08/02 - 16:10
Zeledonen lanabesak azken aldiz hartu ditu Gorka Ortiz de Urbinak
Maider Etxebarria alkateak gaur eman dizkio Gorka Ortiz de Urbinari Zeledonen tresnak (aterkia eta zahagia) datorren ostiralean, abuztuak 4, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko. Aurten, Gorka Ortiz de Urbina azken aldiz izango da Zeledon.
2023/08/01 - 16:43
Gasteizko txosnen batzordeak TicketBai ezartzea ekiditeko alegazioak aurkeztu ditu
Ramiro Gonzalez Arabak diputatu nagusiak jakitera eman duenez, txosnen ordezkariek Aldundiari helarazi diote herritar guztiek dituztela betebehar fiskalak, baina, era berean, txosnen kasuan betekizun hori ekiditeko arrazoiak badaudela ere uste dute.
2023/07/26 - 21:16
Txaro Arrazola artista, Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria
Pregoia abuztuaren 2an izango da, Plaza Berrian, 21:30ean. Arrazola diziplina anitzeko artista da eta batez ere pinturan egiten du lan, ikus-entzunezko bitartekoekin, argazkilaritzarekin edo eskulturarekin bateratuta.
2023/07/25 - 22:37
Blusa eta nesken eguna Gasteizen, Andra Mari Zuriaren jaien atariko gisa
8.000 blusa eta neskatik gora dira Arabako hiriburuan, 29 kuadrillatan banatuta. Ardo-upel lasterketa, berakatz postuak eta abere eta etxeko produktuen azoka ez dira falta izan.
2023/07/25 - 13:42
Blusek eta neskek Gasteizko kaleetan barrena ospatu dute egun handia
Jantzi tradizionala jantzita, blusek eta neskek Gasteizko kaleak alaitu dituzte, eta baratxuri usai artean, ohiko barrika lasterketa beste behin "Basatiak" taldeak irabazi du. Jaiegunak motorrak berotzeko balio izan du, Zeledonen jaitsiera gero eta hurbilago baitago.
2023/07/24 - 14:32
Barrika lasterketa eta baratxuri azoka asteartean Gasteizen, nesken eta blusen eguna ospatzeko
Jantzi tradizionala jantzita, blusek eta neskek Gasteizko kaleak alaituko dituzte bihar, motorrak berotzen joateko; izan ere, Zeledonen jaitsiera gero eta hurbilago dago.
2023/07/12 - 12:22
2023ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietarako 400 ekitalditik gora antolatu dituzte
Jai-programaren aurrekontua 980.000 eurokoa da, 2022an baino 144.000 euro gehiago, eta berrikuntzen artean haurren programazioan egin dituzten ordutegi egokitzapenak nabarmendu dituzte.
2023/07/05 - 18:35
"Euskal presoei aplikatutako salbuespena" bukatzeko abuztuaren 5erako manifestazioa deitu dute Gasteizen
Sarek eta Etxeratek salatu dutenez, "etengabeak dira fiskaltzaren eta Auzitegi Nazionalaren erasoak, mendekuan oinarritutako jarrerak, konponbidea zapuztu eta herri hau iraganean iltzatu nahi dutenak".
2023/06/23 - 19:22
Hauek dira Tourrak Gasteizen eragingo dituen murrizketak
Autoak ibilbidetik erretiratzeko lanak ekainaren 26an hasiko dira Gasteizen. Uztailaren 2an goizeko 6etatik aurrera ezingo da ibilbidea zeharkatu, ez autoz, ez oinez. Autoa, ahal dela, ez erabiltzeko eta desplazamenduak aldez aurretik prestatzeko deia egin dute Udaletik.