Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen adin txikiko bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen adin txikiko neska bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Joan den ostiralean Andre Maria Zuriaren jaiak hasi zirenetik salatutako bigarren eraso sexista da.
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Iñaki Gurtubai Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak baieztatu du bigarren eraso hau ere joan den larunbatean izan zela. Erantsi duenez, biktima adin txikikoa da eta horregatik gertatutakoari buruzko informazio gehiago ez dute zabaldu. Ustezko erasotzailea "herritarren elkarlanari esker" atxilotu zutela jakinarazi du.
Larunbatean, baita ere, 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, Arabako hiriburuko festetan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Epailearen aurrean deklaratu ostean, karguekin aske utzi zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda