EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan
2023ko abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduetako sarrerak % 3,5 igo dira, eta ostatu-gauak % 6,9, urtetik urterako ehunekoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Erregistratutako 411.372 sarrerek 896.915 ostatu-gau ekarri dituzte.
Sarreren % 51,9 eta ostatu-gauen % 48,6 atzerritar jatorrikoak izan dira; Hala, sarrerek % 9,6 egin dute gora, eta ostatu-gauek % 15,2, Eustat - Euskal Estatistika Erakundeak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Lurraldez lurralde, Araban, 58.815 sarrera eta 118.406 gau-ostatu erregistratu dira, aurreko urteko abuztuan baino % 5,2 eta % 12,4 gehiago. Bizkaian, aldiz, sarrerak % 1,7 hazi dira eta % 5,4 gau-ostatuak. Guztira, 190.784 sarrera eta 408.804 ostatu-gau izan dira abuztuan. Gipuzkoan, 161.773 sarrera erregistratu dira 2023ko abuztuan, 202ko abuztuan baino % 5,0 gehiago, eta 369.705 ostatu-gau, iazko hil berean baino % 6,9 gehiago.
Hiriburuz hiriburu, sarrera kopurua % 7,8 igo da Gasteizen, % 4,7 Donostian eta % 1,4 Bilbon. Era berean, iazko abuztuarekin alderatuta, ostatu-gauak % 17,8 gehitu dira Gasteizen, % 94,3 Donostian eta % 3,3 Bilbon.
EAEko hiru hiriburuetan jaiak ospatzen dira abuztuan, eta turistek nabarmen egiten dute gora egun horietan. Hala, Andre Maria Zuriaren jaietan 9.119 sarrera eta 18.932 ostatu-gau zenbatu dira, Donostiako Aste Nagusian 26.852 sarrera eta 62.432 gau-ostatu eta Bilboko Aste Nagusian 36.743 sarrera eta 77.801 ostatu-gau izan ziren.
EAEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,18 egunekoa izan da 2023ko abuztuan, iazko hil berean baino gehiago, orduan 2,11 egun izan baitziren. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez EAEn guztira zenbat egun ematen dituzten.
Betetze-maila % 80,3 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 87,5, gelaka neurtuta. 2022ko uztailarekin alderatuta, igoerak ehuneko 1,9 eta 2,2 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Eguneko batez besteko tarifa edo ADRa 135,96 euro izan da ("logela bakarrik" erregimenean gela bikoitz bainugeladunari aplikatua). Horrek esan nahi du % 9ko igoera izan dela iazko abuztuaren aldean. ADRa 170,56 euro izan da Gipuzkoan, 117,40 euro Bizkaian eta 94,56 euro Araban.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.