Gasteizko jaiak 2025
2024/08/01 - 18:33
Iñaki Kerajazuk lehen aldiz jaso ditu Zeledonen lanabesak
Maider Etxebarria, Gasteizko alkateak, Iñaki Kerezaju Zeledon berriari eman dizkio lanabesak (aterkia eta ardo-zatoa). Kerajazuk Gorka Ortiz de Urbina ordezkatuko du, azken 23 urteetan Zeledon izandakoa.
2024/07/30 - 22:44
Arabako Foru Aldundiak espero du txosnek TicketBAI erabiltzeko araua betetzea
"Araua betetzea besterik ezin dut espero", Esan du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Esan duenez, foru aldundiak araua betetzen ez dutenak zigortzeko baliabideak ditu.
2024/07/30 - 16:50
Andre Maria Zuriaren jaietarako motorrak berotzen hasi da Gasteiz
Hasi dira Andre Mari Zuriaren jairako txosnak muntatzen. Bestalde, Zeledon, Edurne eta Zeledon txiki ere prest dira dagoeneko San Migeleko dorretik Ama Zuriaren plaza zeharkatzeko.
2024/07/26 - 23:10
Gasteizen txosnak jarriko dituzte, nahiz eta Aldundiarekin TicketBAI sistemaren inguruan akordiorik ez lortu
Txosnen batzordeak abuztuaren 3an, larunbata, egingo den protestan parte hartzera deitu du. "Jai herrikoiak, gure izaeragatik, TicketBAIren aplikaziotik salbuetsita egon behar dugu", nabarmendu du berriro batzordeak.
2024/07/17 - 16:15
Jaietan txosnarik ezingo dela jarri ohartarazi dute Gasteizko Txosnek, 'TicketBAI' sistema derrigorrezkoa bada
Arabako Foru Aldundiak txosnetan 'TicketBAI' sistema jartzea derrigortzen die eta jarrera aldatzen ez badute aurtengo jaietan txosnarik ez dela egongo aurreratu dute. Hala, borondate politikoa eskatu diote Aldundiari.
2024/07/15 - 17:36
400 ekitaldi baino gehiago "adin tarte guztietarako", Andre Maria Zuriaren jaietan
Zozketa bidez, 100 gasteiztarrek balkoitik gozatu ahal izango dute txupinazoaz eta Zeledonen jaitsieraz. Herritarrek datorren igandera arte eman dezakete izena, bai udalaren webgunean, bai 010 telefonoan.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
2024/06/18 - 13:49
Gasteizek dagoeneko badu 2024ko Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartela
Epaimahaiak Amaia Arrazolaren lana aukeratu du aurtengo jaiak iragartzeko. Kartelean blusak eta neskak, txistariak, Zeledon eta Gasteizko jaiekin lotutako beste hainbat irudi ageri dira, guztiak pilatuta, Zeledonen Jaitsieran bezala.
2024/06/18 - 13:45
2024ko Andre Maria Zuriaren jaiek badute kartel irabazlea
Amaia Arrazola ilustratzaile eta sortzaile gasteiztarra da aurtengo kartel irabazlearen egilea. Irudian festetako bere unerik gustukoena islatu nahi izan du, Zeledonen jaitsiera, alegia.
2024/06/13 - 17:07
''Parte hartzeko irizpideak betetzen dituztelako'' elkarrizketa eskaini die GKSk Bilboko eta Gasteizko txosnei
Bilboko eta Gasteizko txosnetako arduradunek jai guneetan egotea ukatu zieten talde hauei, eskatutako baldintzak betetzen ez dituztela argudiatuta. Hiru taldeek, berriz, betetzen dituztela uste dute, eta elkarrizketa abiatzea proposatzen dute, jaiak igaro arte itxaron beharrean.
2024/06/10 - 22:23
Bilboko Konpartsek ukatu egin dute "betorik ezarri izana", hainbat kulturgilek salatu zuten bezela
Gasteizko Txosna Batzordeak egin bezala, Bilboko Konpartsen federazioak ere gezurtatu egin ditu duela bi aste 150 kultur eragilek sinatutako manifestuan adierazitakoak. Minduta agertu dira, gainera, sinatzaileak ez zirelako eurekin harremanetan jarri, euren iritzia jakiteko.
2024/06/04 - 18:48
Elisa Rueda izango da 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria
Poeta, irakasle eta aktore bizkaitarrak Gasteizi eta, oro har, kulturari egindako ekarpena nabarmendu du Udalak. Pregoia abuztuaren 2an, 21:30ean, irakurriko du Plaza Berrian.
2024/05/28 - 20:56
150 artista inguruk jaietan EHKSko kolektiboei jarritako "beto ulertezinekin" amaitzeko eskatu dute
"Jaietako parte-hartzeak eskubide unibertsala izan behar du, eta, beraz, ulertezina egiten zaizkigu Bilboko Luberri konpartsari eta Gasteizko GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari ezarritako betoak", adierazi dute.
2024/03/11 - 18:22
Esne Beltza, Nil Moliner, Doctor Deseo eta Zetak Andre Mari Zuriaren jaietan izango dira
Aurten sei kontzertu izango dira Foru plazan, abuztuaren 3tik 8ra ospatuko diren Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaietan.
2023/12/28 - 15:55
Iñaki Kerejazu, Zeledon berria
Gaur aurkeztu dute Gasteizen Zeledon berria. "Harrotasunez, urduritasunez eta erantzukizunez" gorpuztuko duela esan du Kerejazuk.
2023/12/28 - 09:33
Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñean, Zeledon berria eta Inozente eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/12 - 19:58
Iñaki Kerejazu izango da Zeledon berria
Gorka Ortiz de Urbinaren lekukoa hartuko. Oraindik, dena dela, ez da ofiziala erabakia. Blusen eta Nesken Elkarteak ostegun honetan, abenduaren 14an, berretsi beharko du izendapena. Kerejazuk 28 urte ditu, eta ibilbide luzea du Hegotarrak blusa koadrilan. Duela 20 urte Zeledon txiki izan zen.
2023/12/12 - 17:47
Iñaki Kerejazuk Gorka Ortiz de Urbinaren lekukoa hartuko du Zeledonena egiteko
Blusen eta Nesken Elkarteak ostegun honetan, abenduaren 14an, berretsi beharko du izendapena.
2023/09/20 - 14:28
EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan
Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.
2023/08/10 - 16:58
Andre Maria Zuriaren jaiak arrakastatsuak, jendetsuak eta hunkigarriak izan dira
Gasteizko Udalak jaien balantzea egin du: Zeledonen jaitsierak 60.000 langu inguru bildu zituen, baita igoerak ere. Kontzertuetan ere inoiz baino jende gehiago ibili omen da, 53.000 lagun. Jaien alde iluna sexu erasoak izan dira eta Gasteizko Mugimendu Feministak 11 erasoren berri izan du