Albiste izango dira: Tanzaniako istripua, Jokin Perona hil da, eta Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Tanzaniako istripua: Ngorongoroko kontserbazio-eremuan (Tanzania) igandean izandako jeep istripuan zauritutako aita-semeak, Iñigo eta Ignacio Lomas getxoztarrak, Nairobiko ospitale (Kenya) batean dituzte atzotik, tratamendua jasotzen. Zorigaiztoko ezbeharrean Elena Renteria eta Ines Lomas, familia bereko ama-alabak hil ziren. Euren gorpuak aberriratzeko lanean ari dira jada.
- Jokin Perona hil da: Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatua zendu da bart, Zamoran bizikletan zihoala auto batek harrapatuta. 46 urteko politikaria 10 urteko semearekin zihoan, eta adingabea onik atera da.
- Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera: Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaietan, egun handia dute gaurkoa etxeko txikiek. Hala, umeei zuzendutako ekitaldi ugari izango dira Arabako hiriburuan; garrantzitsuena eguerdian izango da, Edurneren eta Zeledon txikiren jaitsierarekin. Aurten Alazne Rubiok eta Ioritz Esperanzak haragituko dituzte pertsonaiok.