Albiste izango dira: Puigdemonten ihesa, Peronaren hileta eta Zeledonen igoera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Puigdemonten ihesa: Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren berririk ez dago, atzo Bartzelonan denbora tarte labur batez azaldu ostean. Joan Ignasi Elena Kataluniako Gobernuko jarduneko Barne kontseilariak eta Esquadra Mossoen buruzagitzak agerraldia egingo dute gaur (11:00) huts egin duen polizia dispositiboaren inguruko argibideak emateko.
- Jokin Peronaren hileta: Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatuari azken agurra egingo diote gaur, 18:00etan. Orioko, bere jaioterriko, San Nikolas Bari parrokian egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna. Atzotik senideak eta ordezkari politikoak agur esaten ari zaizkio Donostiako Rekalde tanatorioan paratutako beilatokian.
- Zeledonen igoera: Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiek azken eguna dute gaur, ostiralarekin. Ohi bezala, 01:00etan, Zeledonen panpinak, aterkia eskuan, San Migel dorrerako bidea egingo du, abuztuaren 4an kontrara egin zuen bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"