Senideek eta ordezkari politikoek agur esan diote Jokin Peronari
10:00etan zabaldu dute Rekalde beilatokian Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuaren aldeko hil-kapera, gorpua bart Donostiara iritsi ondotik. Senitartekoez gain, ordezkari politiko eta instituzional ugari gerturatu dira beilatokira Ogasun eta Finantza diputatuari azken agurra ematera, tartean, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, EAJko foru diputatuak, Maria Ubarretxena eta Noel d 'Anjou sailburuak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia.
Politikari jeltzalea astearte gauean zendu zen, 10 urteko semearekin bizikletan zihoala auto batek harrapatuta, Zamoran. Haren aldeko hilketa-elizkizuna ostiralean egingo dute bere jaioterrian, Orion, 18:00etan San Nikolas Bari parrokian.
Perona astearte iluntzean hil zen, Zamorako Peleas de Abajo herrian. Oporretara joana zen bertara familiarekin, hangoak baitira bere emaztearen gurasoak. Hiru dolu-egun ezarri zituen atzo ezbeharragatik bertako Udalak.
Felix Roncero Peleas de Abajo herriko alkateak aurreratu zuenez, diputatua harrapatu zuen ibilgailuaren gidariak berak deitu zien larrialdi zerbitzuei eta negatibo eman zuen alkoholemia-probetan. Eguzkiak ikuspena eragotzi izana jo zuen alkateak istripuaren balizko arrazoi.
Erakundeetako ordezkaritzak zabalak eta kolore guztietako alderdiek azaldu dute euren atsekabea diputatuaren heriotzagatik. Aho batez, guztiek nabarmendu dute Peronak zerbitzu publikoarekin zuen konpromisoa.
Orion jaioa, 46 urte zituen Jokin Peronak. Enpresa Zuzendaritzako Administrazioan lizentziatu zen, eta 2015ean sartu zen Gipuzkoako Foru Aldundian. Ogasuneko zuzendari nagusi izan zen orduan. Handik 5 urtera, 2020an, Ogasun eta Finantza diputatu izendatu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka lagun, senide eta ordezkari politiko hurbildu dira Garaikoetxearen hil-kaperara, azken agurra ematera
Bihar goizean, Ajuria Enean jarriko dute hil-kapera, 1980tik 1985era Carlos Garaikoetxea lehendakariaren egoitza ofiziala izan zen jauregian, eta arratsaldean, Iruñeko San Frantzisko parrokian, hileta-elizkizuna egingo da.
Garaikoetxea, azken agerraldian: "Euskal gizarteak etorkizuneko erronkak gaindituko ditu, elkartuta eta aniztasuna errespetatuz"
Carlos Garaikoetxeari 2025eko ekainean egindako omenaldian, besteak beste, haren garaiko hiru sailburu izan ziren, eta lorpenen artean bidegorriak, euskara batua eta Ajuria Enea Jauregia erosi izana azpimarratu zituzten.
Pradalesek Garaikoetxeak utzitako ondarea goraipatu du, gizartean eta politikan, "erreferente politikoa eta autogobernuaren arkitektoa" izan baitzen
Adierazpen instituzionalean, Gernikako Estatutua garatu eta euskal erakundeak sendotzeko egindako ekarpena nabarmendu du lehendakariak.
Borja Semper, politikara itzuli berri: "Ez dut zirku eta irain kontuetan parte hartuko"
Kultura eta Kirol idazkariorde eta PPren Espainiako bozeramailea politikara itzuli da, pankreako minbiziagatik hamar hilabetez erretiratuta egon ostean.
Lehendakariaren adierazpen instituzionala Garaikoetxearen heriotzaren ondoren
Imanol Pradalesek adierazpen instituzionala egingo du 11:30ean, atzo Carlos Garaikoetxea lehendakaria hil eta gero.
Albiste izango dira: Carlos Garaikoetxeari agurra, Tubos Reunidosen hartzekodunen konkurtsoa eta Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Garaikoetxearen lagun eta kolaboratzaileek goraipatu egin dituzte haren gizatasuna eta ausardia
Ondare handia utzi du Garaikoetxeak, eta bere gertuko lagun eta kolaboratzaileek askotariko mezuak zabaldu dituzte haren lana goraipatzeko. Esaterako, Pedro Luis Uriartek, harekin Ekonomia sailburu izan zenak, azpimarratu du zulo beltzean zegoen herria berpizteko ausardia izan zuela, eta “oso eskertuta” egon beharko genukeela.
Eusko Jaurlaritzak hiru dolu-egun ezarri ditu
Dolu-aldia astelehen honetan hasi da eta asteazkenean amaituko da. Gorpua bihar, asteartea, Iruñeko beilatoki batean egongo da, eta asteazkenean Ajuria Enean jarriko dute hil-kapera.
Garaikoetxea "garai zailetan ezina ekinez lortu" zuen liderra izan zela nabarmendu du Pradalesek
Mezu batean, lehendakariak eskerrak eman dizkio herriari onena emateagatik: "Eskerrik asko maite zenuen herriaren eta askatasunaren alde onena emateagatik. Ez dizugu hutsik egingo".
Euskal politikariek eta gizarteak Carlos Garaikoetxeari esker ona adierazi diote
Frankismoaren ondorengo lehen lehendakaria euskal gizarteak maite eta miretsi zuen pertsona izan zen. Sareak esker on eta omenaldi mezuz bete dira albistea zabaldu bezain pronto.