Gasteizko jaiak 2025
2022/08/09 - 22:34
Azken hamarkadako jairik jendetsuenak izan dira autengo Andre Maria Zuriaren jaiak
Gorka Urtaran alkatea pozik agertu da gaur, azken urteetako jairik onenak izan direla adierazi du. Balantze berdina egin dute tabernariek.
2022/08/09 - 21:33
Gasteizko blusek eta neskek jaietan gertatutako eraso homofoboak gaitzetsi dituzte
Jakin denez, jai giroan gertatutako bi eraso homofobo salatu dira. Bata, taberna batean gertatu da, bestea txosna gunean. Hala jakinarazi du Urtaran alkateak. Biktimetako batek salaketa jarri du. Jazotakoa gaitzesteko, gaur arratsaldean, azken kalejiraren aurretik, elkarretaratzea egin dute.
2022/08/09 - 15:27
Gasteizko jaietan izandako bi eraso homofoboak salatu dituzte erakundeek eta LGTBI+ elkarteek
Besteak beste, Gasteizko Udalak, Jaurlaritzak, Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak eta EH Bilduk gaitzetsi dituzte bi gizon homosexualek azken egunotan pairatutako erasoak.
2022/08/09 - 11:12
Gorka Urtaran: “Azken ordu hauetan bi eraso homofobo pairatu ditugu”
Bi eraso homofobo izan dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako azken orduetan, Gorka Urtaran hiriko alkateak Euskadi Irratiko "Faktoria"n adierazi duenez. Erasoetako baten biktimak astinaldiak pairatu ditu, eta besteak, ordea, irainak.
2022/08/08 - 19:51
Neska eta blusa beteranoen txanda, Ama Zuriaren festetan
Ama Zuriaren festetako protagonistak. Goizeko mezaren ondoren, lore eskaintza egin diote Ama Birjinari. Gero, aurreskua eta kalean zehar ibili dira kalejiran.
2022/08/08 - 14:03
Esther Espinosa 100 urteko neskari omenaldia
Gasteizek maitasunez omendu du Esther Espinosa 100 urteko neskari, eta hark, hunkituta, gaur dantza egingo duela berretsi du, horrek bihar nekatuta egotea eragingo dion arren.
2022/08/06 - 17:12
Goitibeheren 5. edizioak ikusmin ikaragarria sortu du Gasteizen
Larunbat jendetsua izaten ari da, blusek eta neskek antolatutako ekitaldi ugarirekin. Aurten goitiberen ibilbidea aldatu duten arren, helmugara onik iristeko helburua mantentzen da.
2022/08/06 - 16:17
Festaz gozatzeko eta kalean lasai ibiltzeko eskubidea aldarrikatu dute emakumeek
Ziztada eta sexu-erasoengatik kezkatuta daudela onartzen dute, Gasteizko jaietan gauez egiaztatu ahal izan dugunez.
2022/08/06 - 12:45
Gozategik eta Tremenda Jauriak gaua girotu dute Gasteizen
Gipuzkoako talde historikoak Matxeta Plazan eskaini zuen bart bere zuzenekoa; regueton taldea, berriz, txosnetan aritu zen.
2022/08/05 - 23:02
Bizarrap eta Quevedoren kantak arrakasta handia izan du Gasteizko jaietan
Zeledonen jaitsieran 8.000 lagunek baino gehiago batera abestu zuten. Momentu hori birala egin da eta udako abestietako bat bihurtu da. DJaren jarraitzaileek "Quédate" izenarekin ezagutzen dute kanta.
2022/08/05 - 22:52
Jai giroa nonahi Gasteizen, Andre Maria Zuriaren egunean
Gasteizen gaur dute egun handia. Tradizio eguna izaten da, Andre Maria Zuriaren eguna. Eta bart gaua luzatu bazen ere, blusak eta neskak goizean goizetik daude kalean eguna ospatzen.
2022/08/05 - 22:44
Uda hasi zenetik 12 ziztada kasu ikertzen ari da Ertzaintza
Bi emakumek jakinarazi dute ziztadak jaso zituztela Gasteizen, Zeledonen jaitsieran. Ordiziako festetan, adingabe batek salaketa jarri du, eta beste hiruk ziztatu egin zituztela jakinarazi dute. Erasotzaileek emakumeak beldurtzea eta kikiltzea bilatzen dutela uste dute adituek eta talde feministek.
2022/08/05 - 21:26
Blusek eta neskek lehen kalejira egin dute, inoiz baino jendetsuagoa eta inoiz baino emakume gehiagorekin
Milaka blusa eta neska goizean goizetik ari dira Andre Maria Zuriaren eguna ospatzen. Kalejiran gaur 28 kudrilla Plaza berritik Iradier Arenara arte joan dira. Eta aurten lehen aldiz hainbatek erabaki dute ibilbidea alkoholik gabe egitea.
2022/08/05 - 20:24
Emakumeei egindako ziztadak: zer dira eta zer eragin nahi dute
Herri eta hirietako festaguneetan azken asteotan izandako ziztada kasuek kezka eragin dute emakume gazteen artean, lehenaz gain. Ikertutako kasuetan behin ere ez da substantzia toxikorik atzeman biktimen odolean. Feminismoan aditu direnen ustez, "izu sexuala hedatzea" dute helburu.
2022/08/05 - 17:35
Hiru emakumek ziztadak salatu dituzte Gasteizko eta Oiartzungo jaietan
Bi adingabek ziztadak salatu dituzte Andre Maria Zuriko jaien txupinazoan eta Zeledonen jaitsieran. Gainera, hirugarren emakume batek salaketa aurkeztu du Oiartzungo Xanisteban festetan.
2022/08/05 - 15:33
Egun handia dute gaurkoa Gasteizen
Goizean, Andre Maria Zuriaren estatuari loreak jarri dizkiote neskek eta blusek. Jai giro aparta dago Arabako hiriburuan, festen egun handian.
2022/08/05 - 13:38
Hiru emakumek ziztadak jasan dituzte Gasteizko jaien txupinazoan
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ohartarazi duenez, "oso irmo erantzungo diegu jaiak izorratu nahi dizkiguten matxito predatzaileei".
2022/08/05 - 01:02
Farolen Prozesioak Gasteizko kaleak zeharkatu ditu berriro
Bi urtez jairik gabe egon ondoren, Farolen Prozesio tradizionalak Gasteizko kaleak zeharkatzen ditu berriro. Milaka gasteiztarrek beren debozioa erakutsi diote Andre Maria Zuriari.
2022/08/04 - 22:57
Ai Laket elkartea: 'Beldurrak ez ditu emakumeak jaietatik, kaleetatik eta gaueko girotik aldenduko'
Festa gogoa dago, eta gauzak horrela, jendetza espero da egun hauetan Gasteizen. Hala, segurtasun dispositiboa indartu da, besteak beste, eraso matxistei aurre egiteko. Tartean emakumeen askatasunaren kontra eginez ematen diren ziztadetan arreta jarrita.
2022/08/04 - 22:29
Zeledonen jaitsiera biziki ospatu dute 50.000 lagunek Andre Maria Zuriaren plazan
Pandemia ostean lehen aldiz ikusi ditugu gaur Gasteizko kaleak jendez lepo. Zeledonek hildakoei eskaini dizkie lehen hitzak, eta neskentzako festa seguruak eskatu ditu.