Gasteizko jaiak 2025
2022/08/05 - 17:35
Hiru emakumek ziztadak salatu dituzte Gasteizko eta Oiartzungo jaietan
Bi adingabek ziztadak salatu dituzte Andre Maria Zuriko jaien txupinazoan eta Zeledonen jaitsieran. Gainera, hirugarren emakume batek salaketa aurkeztu du Oiartzungo Xanisteban festetan.
2022/08/05 - 15:33
Egun handia dute gaurkoa Gasteizen
Goizean, Andre Maria Zuriaren estatuari loreak jarri dizkiote neskek eta blusek. Jai giro aparta dago Arabako hiriburuan, festen egun handian.
2022/08/05 - 13:38
Hiru emakumek ziztadak jasan dituzte Gasteizko jaien txupinazoan
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ohartarazi duenez, "oso irmo erantzungo diegu jaiak izorratu nahi dizkiguten matxito predatzaileei".
2022/08/05 - 01:02
Farolen Prozesioak Gasteizko kaleak zeharkatu ditu berriro
Bi urtez jairik gabe egon ondoren, Farolen Prozesio tradizionalak Gasteizko kaleak zeharkatzen ditu berriro. Milaka gasteiztarrek beren debozioa erakutsi diote Andre Maria Zuriari.
2022/08/04 - 22:57
Ai Laket elkartea: 'Beldurrak ez ditu emakumeak jaietatik, kaleetatik eta gaueko girotik aldenduko'
Festa gogoa dago, eta gauzak horrela, jendetza espero da egun hauetan Gasteizen. Hala, segurtasun dispositiboa indartu da, besteak beste, eraso matxistei aurre egiteko. Tartean emakumeen askatasunaren kontra eginez ematen diren ziztadetan arreta jarrita.
2022/08/04 - 22:29
Zeledonen jaitsiera biziki ospatu dute 50.000 lagunek Andre Maria Zuriaren plazan
Pandemia ostean lehen aldiz ikusi ditugu gaur Gasteizko kaleak jendez lepo. Zeledonek hildakoei eskaini dizkie lehen hitzak, eta neskentzako festa seguruak eskatu ditu.
2022/08/04 - 20:26
Zeledonen jaitsiera
Zeledon Andre Maria Zuriko balkoira jaitsi da berriro, eta lehertu da festa Gasteizen
2022/08/04 - 20:22
Andre Maria Zuriaren egitarau osoa
Gasteizko jaiak abuztuaren 4tik 9ra izango dira, eta 400 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu Udalak.
2022/08/04 - 20:07
Zeledon Andre Maria Zuriko balkoira jaitsi da berriro: "Zuen falta nabaritu dut!"
"Aurten gurekin hemen ez dauden guztiengatik, eta neskentzako festa seguruen alde", oihukatu du Gorka Ortiz de Urbinak. "Bi urte geroago, gozatu!" eta "gora gu ta gutarrak!", erantsi du, hunkituta.
2022/08/04 - 17:16
Hiriak jai paregabeak merezi dituela uste du Gorka Urtaran alkateak, eta errespetua eskatu du
Programa zabal eta erakargarria antolatu da aurten eta ziur dago Urtaran dena bikain joango dela baina gai batek bereziki kezkatzen du: eraso matxistak. “Gauero gaude kezka horrekin eta zoritxarrez ezin dugu bermatu segurtasun osoa bermatu, baina saiatuko gara”, adierazi du.
2022/08/04 - 17:11
Jai giroa Gasteizen, Zeledon jaitsi baino askoz lehenagotik
Ostegunero Santa Barbara plazan egiten den azokak kutsu berezia hartu du gaur. 400 ekitaldi baino gehiago daude antolatuta abuztuaren 4tik 9ra. Aurten bost emakumek botako dute txupinazoa. Dena prest dago plazan. Dispositibo berezia jarri dute beirarik eta latarik sartzen ez dela ziurtatzeko.
2022/08/04 - 14:44
Gorka Urtaran: ''Izorratzera etortzeko asmoa dutenei esan nahi diegu gera daitezela etxean''
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea azken egunotan antzemandako ziztada kasuez aritu da, Andre Maria Zuriaren Jaien atarian. Gasteiztarrak "jatorrak" eta "alaiak" direla esan du, eta hala etortzen direla pertsona gehienak Euskal Herritik, baina gutxi batzuk jaiak izorratzeko prest egon daitezkeela.
2022/08/04 - 09:07
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak arratsaldean hasiko dira, pandemia aurreko ohiko formatuarekin
ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Zeledonen jaitsiera 17:35etik aurrera.
2022/08/03 - 22:32
Neskek eta blusek argi utzi dute ziztadak eraso "matxistak" direla
"Eman beharreko garrantzia eman" behar zaiela uste dute. Blusen eta Nesken Batzordeak eraso matxistarik gabeko festak aldarrikatu ditu, eta edozein erasori aurre egiteko protokoloa prestatu du.
2022/08/03 - 22:20
Gasteizko Neskek argi utzi nahi dute ziztadak eraso matxistak direla eta duten garrantzia eman behar zaiela
Andre Maria Zuriaren txupinazoaren bezperan, eraso matxistarik gabeko jaiak eskatu dituzte neskek eta blusek.
2022/08/03 - 20:07
Gasteiz jai jendetsuetarako prestatzen ari da, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren
Gaur, edari-banatzaileek eta soinu-teknikariek lan handia izan dute Gasteizko kaleetan. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta abuztuaren 4tik 9ra.
2022/08/03 - 14:34
Gasteiz jaiak prestatzeko lanean ari da
Arabako hiriburua bihar, osteguna, murgilduko da Andre Mari Zuriaren jaietan, eta plazari, txosnei eta tabernei azken ukituak eman dizkiote.
2022/08/03 - 14:30
Kalez jantzitako agenteak jaigunean egongo dira ziztadak atzeman eta azkar jarduteko
Josu Bujanda Ertzaintzaren arduradunak azaldu duenez, oraindik ez dakite zein helburu duten ziztadek edota zein tresnarekin egiten dituzten. "Ez dakigu xiringak ote diren ere", azaldu du.
2022/08/03 - 00:16
2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoi osoa Joseba Fiestrasen eskutik
FesTValeko zuzendaria, kazetaria eta aurkezlea Joseba Fiestras izan da Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria.
2022/08/02 - 21:20
Elaia Berganzo eta Unax Ferrera izango dira aurten Edurne eta Zeledon Txiki
Gasteizen, Zeledon zerutik jaisten berriz ikusteko atzerako kontaketa hasi da. Gauean, jaietako pregoia izango da, Joseba Fiestras Festval telebista jaialdiko zuzendariaren eskutik. Goizean, berriz, Edurne eta Zeledon txiki nortzuk izango diren jakin dugu.