Gasteizko jaiak 2025
2022/06/30 - 14:17
Zeledonen Jaitsieran plazara beira sartzea debekatuta izango da beste behin
Neurria 2017tik izan da indarrean Andre Mari Zuriaren jaietako hasiera-ekitaldian, hautsitako botilek eta ontziek eragin ditzaketen zauriak ekiditeko. Hala, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Andre Mari Zuriaren plaza itxiko dute, eta ezarriko dituzten hamar sarbide-kontroletatik soilik sartu ahalko da.
2022/06/23 - 13:16
Bi urteko etenaren ostean, droga kontsumitzen bat-batean hastearen arriskuaz ohartarazi du Ai Laket!ek
Pandemia tarteko, ia geldituta egon da Ai Laket! droga kontsumoan arriskuak txikitzeko elkartea. Jaiak bueltan diren honetan, elkarteak testing guneak jarriko ditu berriro. Pandemiaren ondorioez mintzatu gara Irati Olaziregi testing programako arduradunarekin.
2022/06/01 - 13:26
Gasteizek dagoeneko badu 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietarako kartela
Luis Carlos Orduz diseinatzaile grafikoaren 'Ha vuelto' kartelak irabazi du abuztuaren 4tik 9ra Gasteizen ospatuko diren Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko Kartel Lehiaketa.
2022/06/01 - 13:21
Luis Carlos Orduzek egin du Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartela
2022ko Andre Maria Zuriaren jaiek badute kartel iragarlea. Egilea Luis Carlos Orduz diseinatzaile grafiko eta musikari kolonbiarra da. Orduzek 17 urte daramatza Arabako hiriburuan bizitzen.
2022/04/15 - 17:33
Zeledonen aterkiak egiten eta saltzen zituen dendak ateak itxiko ditu
Datorren abuztuaren 4an Zeledon Sanmigueleko dorretik jaisten denean aterkia eramango du eskutik helduta. Baina Gasteizko Albareda aterki dendatik ateratako azkenetariko euritakoa izango da.
2021/10/09 - 19:38
Luis Mari Sanchez Iñigo hil da, Zeledonen sortzaileetako bat
Kultur-ekimen ugariren bultzatzaile izandakoa Zeledonen "aiten" artean bizirik zirauen azkena zen, eta 94 urte zituen.
2021/08/07 - 22:27
Jende pilaketak izan dira Gasteizko "ez-jaietan"
Udaletik behin eta berriz errepikatu dute aurten ere ez dagoela jairik eta, beraz, erantzukizuna eskatu die herritarrei; bereziki, larunbateko gauari begira.
2021/08/05 - 16:56
Egunsentiko Arrosario jendetsurik ez da izan aurten
Meza xume batek ordezkatu du goizeko zazpiretan Egunsetiko Arrosario jendetsua. Hala ere, Ama Zuriari lore eskaintza egitera gerturatu dira gasteiztarrak.
2021/08/05 - 12:03
Andre Maria Zuriaren eguna Gasteizen, segurtasun neurriekin eta festa girorik gabe
Bart ez da pilaketa edo istilurik izan Arabako hiriburuan, Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.
2021/08/04 - 22:51
Polizia dispositibo zabala ezarri dute Gasteizen ospakizunak eragozteko
Gasteizen, bigarren urtez, ez da Zeledon jaitsi eta Ama Zuriaren Plaza berriro itxita eta hutsik ikusi dugu. Segurtasun dispositiboa jaietarako prestatu beharrean, jairik ez dela egiten ziurtatzeko ezarri da.
2021/08/04 - 18:46
Andre Maria Zuriaren plaza itxi dute Gasteizen, pilaketak saihesteko
Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertako sarrera-irteerak kontrolatzen ari dira, Zeledonen jaitsiera eta igoera izan beharko luketen aurreko eta ondorengo orduetan; izan ere, pandemia dela eta, bertan behera utzi dituzte ospakizunok.
2021/08/02 - 14:15
Odola emateko deia egin dute Gasteizen
Odola emateko kanpaina abuztuaren 4an eta 6an izango da, hiriburuko erdigunean. Era berean, Olagibeleko osasun-etxean ere horretarako puntu finko bat egongo da.
2021/07/25 - 17:15
Gasteiztarrak blusa eta neska jantzita atera dira kalera, jairik egon ez den arren
Gasteizeko Blusa eta Nesken eguneko ospakizunak bertan behera gelditu dira covid-19are krisiarengatik, bigarren urtez. Hala ere, jendea kaleetara atera Santiago egunaz gozatzeko.
2021/07/09 - 18:37
Gasteizko Andre Maria Zuria plazaren sarrera "blindatuko" du abuztuaren 4an
Hala iragarri du Gorka Urtaran hiriko alkateak, iaz bezala, herritarrei pasatzen ez uzteko eta ospakizunak egitea saihesteko.
2021/05/24 - 16:35
Festarik ez hiriburuetan, baina egitarau kultural alternatiboak prestatzen ari dira
Iaz ez zen jairik izan EAEn eta aurten ere ez dira ospatuko. Hala ere, udan egoera hobea izango delakoan, zer egin pentsatzen hasi dira udaletako arduradunak.
2020/08/10 - 10:23
Polizia dispositibo zabala, Zeledonen ''ez igoeran''
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 11 kontrol gune ezarri dituzte bart Gasteizko hainbat kaletan, Andre Maria Zuriaren plazarako eta San Migeleko balkoirako sarbideak mugatzeko.
2020/08/07 - 15:41
Andre Maria Zurirako sarbidea mugatuko dute igande honetan, abuztuaren 9an
Segurtasun indarrek prebentzio-antolaketari eutsiko diote, hiri osoan araudia betearazteko.
2020/08/05 - 16:52
Protokolo zorrotz bati jarraituz, gasteiztarrek omenaldia egin diote Ama Zuriari
Pandemiak ez ditu gelditu eta ohiturari eutsi diote gasteiztarrek. Meza eta lore eskaintza dira gaurko programatu dituzten ekitaldi bakarrak.
2020/08/05 - 15:32
Gasteiztarrek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari, neurri zorrotzekin
San Migeleko balkoira 10 pertsona sar daitezke gehienez zazpi minutuz.
2020/08/05 - 15:27
Gasteizek Andre Maria Zuriari omenaldia egin dio, edukiera eta denbora mugatuta
San Migueleko balkoirako sarrera 10 lagunera mugatuta dago, eta gehienez zazpi minutu eman ditzakete balkoian.