GASTEIZKO JAIAK 2026
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
2022/08/03 - 14:30
Kalez jantzitako agenteak jaigunean egongo dira ziztadak atzeman eta azkar jarduteko
Josu Bujanda Ertzaintzaren arduradunak azaldu duenez, oraindik ez dakite zein helburu duten ziztadek edota zein tresnarekin egiten dituzten. "Ez dakigu xiringak ote diren ere", azaldu du.
2022/08/03 - 00:16
2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoi osoa Joseba Fiestrasen eskutik
FesTValeko zuzendaria, kazetaria eta aurkezlea Joseba Fiestras izan da Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria.
2022/08/02 - 21:20
Elaia Berganzo eta Unax Ferrera izango dira aurten Edurne eta Zeledon Txiki
Gasteizen, Zeledon zerutik jaisten berriz ikusteko atzerako kontaketa hasi da. Gauean, jaietako pregoia izango da, Joseba Fiestras Festval telebista jaialdiko zuzendariaren eskutik. Goizean, berriz, Edurne eta Zeledon txiki nortzuk izango diren jakin dugu.
2022/08/01 - 17:46
Urtaranek esan du Gasteizko jaietan ziztaden ''izurrite matxistaren'' aurkako baliabideak jarriko dituztela
Arabako hiriburuko Andre Mari Zuriaren jaiak ate joka daude, eta Udala kezkatuta agertu da festa eremuetan gertatzen ari diren ziztadekin. Hori dela eta, indarkeriaren aurkako kanpaina jarriko dute martxan.
2022/07/25 - 17:50
Upelen lasterketa eta baratxuriaren feria, protagonista nagusiak Gasteizko Blusaren eta Neskaren egunean
Santiago egunean baratxuriaren feriak eta upelen lasterketak garrantzia handia dute Gasteizko Blusaren eta Neskaren egunean. Upelekin trebeenek eguna ospatzeko berrehun litro ardo baino gehiago eskuratu dituzte.
2022/07/22 - 14:19
Joseba Fiestras izango da Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria
Fiestras FestTValen zuzendaria, kazetaria eta aurkezlea da. Pregoia abuztuaren 2an, 21:30ean, irakurriko du Espainia plazan.
2022/07/14 - 18:57
Bost emakumek botako dute Andre Maria Zuriaren jaietako txupinazoa abuztuaren 4an
Aurten Elena Loyo eta Ruth Brito kirolariek, Maria Jose Saez de Cortazar ostalariak, Jaione Prado merkatariak eta Arantza Navarro ikerlariak emango diete hasiera jaiei.
2022/07/12 - 17:47
Gasteizek 400 ekitaldi baino gehiago ditu prest Andre Maria Zuriaren jaietarako, Zeledonen itzuleran
2019ra arte beti egiten zuenez, Zeledon abuztuaren 4an iritsiko da arabar hiriburura: "Berriro ere itzuliko dira kolorea eta kalean pilatzen den jendearen berotasuna, eta blusen eta nesken kuadrillak", esan du Gorka Urtaran alkateak.
2022/07/12 - 17:18
Martxan da Zeledonen jaitsiera balkoitik ikusteko 50 sarrera bikoitzen zozketa
Udalak 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditu San Migel elizako balkoitik abuztuaren 4an Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko Zeledonen jaitsiera ikusi nahi duten herritarrentzat.
2022/06/30 - 14:17
Zeledonen Jaitsieran plazara beira sartzea debekatuta izango da beste behin
Neurria 2017tik izan da indarrean Andre Mari Zuriaren jaietako hasiera-ekitaldian, hautsitako botilek eta ontziek eragin ditzaketen zauriak ekiditeko. Hala, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Andre Mari Zuriaren plaza itxiko dute, eta ezarriko dituzten hamar sarbide-kontroletatik soilik sartu ahalko da.
2022/06/23 - 13:16
Bi urteko etenaren ostean, droga kontsumitzen bat-batean hastearen arriskuaz ohartarazi du Ai Laket!ek
Pandemia tarteko, ia geldituta egon da Ai Laket! droga kontsumoan arriskuak txikitzeko elkartea. Jaiak bueltan diren honetan, elkarteak testing guneak jarriko ditu berriro. Pandemiaren ondorioez mintzatu gara Irati Olaziregi testing programako arduradunarekin.
2022/06/01 - 13:26
Gasteizek dagoeneko badu 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietarako kartela
Luis Carlos Orduz diseinatzaile grafikoaren 'Ha vuelto' kartelak irabazi du abuztuaren 4tik 9ra Gasteizen ospatuko diren Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko Kartel Lehiaketa.
2022/06/01 - 13:21
Luis Carlos Orduzek egin du Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartela
2022ko Andre Maria Zuriaren jaiek badute kartel iragarlea. Egilea Luis Carlos Orduz diseinatzaile grafiko eta musikari kolonbiarra da. Orduzek 17 urte daramatza Arabako hiriburuan bizitzen.
2022/04/15 - 17:33
Zeledonen aterkiak egiten eta saltzen zituen dendak ateak itxiko ditu
Datorren abuztuaren 4an Zeledon Sanmigueleko dorretik jaisten denean aterkia eramango du eskutik helduta. Baina Gasteizko Albareda aterki dendatik ateratako azkenetariko euritakoa izango da.
2021/10/09 - 19:38
Luis Mari Sanchez Iñigo hil da, Zeledonen sortzaileetako bat
Kultur-ekimen ugariren bultzatzaile izandakoa Zeledonen "aiten" artean bizirik zirauen azkena zen, eta 94 urte zituen.
2021/08/07 - 22:27
Jende pilaketak izan dira Gasteizko "ez-jaietan"
Udaletik behin eta berriz errepikatu dute aurten ere ez dagoela jairik eta, beraz, erantzukizuna eskatu die herritarrei; bereziki, larunbateko gauari begira.
2021/08/05 - 16:56
Egunsentiko Arrosario jendetsurik ez da izan aurten
Meza xume batek ordezkatu du goizeko zazpiretan Egunsetiko Arrosario jendetsua. Hala ere, Ama Zuriari lore eskaintza egitera gerturatu dira gasteiztarrak.
2021/08/05 - 12:03
Andre Maria Zuriaren eguna Gasteizen, segurtasun neurriekin eta festa girorik gabe
Bart ez da pilaketa edo istilurik izan Arabako hiriburuan, Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.
2021/08/04 - 22:51
Polizia dispositibo zabala ezarri dute Gasteizen ospakizunak eragozteko
Gasteizen, bigarren urtez, ez da Zeledon jaitsi eta Ama Zuriaren Plaza berriro itxita eta hutsik ikusi dugu. Segurtasun dispositiboa jaietarako prestatu beharrean, jairik ez dela egiten ziurtatzeko ezarri da.
2021/08/04 - 18:46
Andre Maria Zuriaren plaza itxi dute Gasteizen, pilaketak saihesteko
Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertako sarrera-irteerak kontrolatzen ari dira, Zeledonen jaitsiera eta igoera izan beharko luketen aurreko eta ondorengo orduetan; izan ere, pandemia dela eta, bertan behera utzi dituzte ospakizunok.