Albiste dira
Andre Mari Zuriaren jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zeledonen Jaitsieran plazara beira sartzea debekatuta izango da beste behin

Neurria 2017tik izan da indarrean Andre Mari Zuriaren jaietako hasiera-ekitaldian, hautsitako botilek eta ontziek eragin ditzaketen zauriak ekiditeko. Hala, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Andre Mari Zuriaren plaza itxiko dute, eta ezarriko dituzten hamar sarbide-kontroletatik soilik sartu ahalko da.
Zeledonen Jaitsiera, 2016an; orduan, oraindik, debekua ez zegoen indarrean
Zeledonen Jaitsiera, 2016an; orduan, oraindik, debekua ez zegoen indarrean. Argazkia: EFE.

Gasteizko Udalak ostegun honetan jakitera eman duenez, aurten ere debekatuta izango da Zeledonen Jaitsieran beira sartzea Andre Mari Zuriaren plazara, hautsitako botilek eta ontziek eragin ditzaketen zauriak eta ebakiak ekiditeko. Hortaz, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak plaza itxiko dute, eta jendea ezarriko dituzten hamar sarbide-kontroletatik soilik sartu ahalko da. Neurria 2017tik izan da indarrean, baina gogora ekarri behar da 2020an eta 2021ean ez dela egin Zeledonen Jaitsiera, pandemia tarteko.

Testuinguru honetan, Udalak zehaztu duenez, Zeledon Andre Mari Zuriaren Plazara itzuliko da datorren abuztuaren 4an, milaka herritarren aurrean. Aurreko urteetan bezala, herritarrek ezingo dute beirarik sartu, eta, horretarako, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak plaza itxiko dute; hamar sarbide-kontroletatik soilik sartu ahalko da barrura: Hedegile kaletik, Zapatari kaletik, Errementari kaletik, Aldunditik, Prado kaletik, Dato kaletik, Posta kaletik, Olagibel kaletik, San Frantzisko aldapatik eta Loma Jeneralaren plazatik. Udalak azaldu duenez, 2019an jaiak eten aurretik ezarri zen plan bera da.

Jaietan segurtasuna bermatzea

Neurri horrez gain, bi polizia-taldeak elkarlanean arituko dira jaietan zehar herritarren segurtasuna bermatzeko. Kaleko lana areagotuko dute, bai eta airekoa ere Ertzaintzaren droneen sailarekin, "betiere, delituak ekiditeko, batez ere, sexu-askatasunaren, sexu-ukigabetasunaren, ondarearen eta pertsonen aurkakoak".

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak modu berezian jardungo dute sexu-askatasunaren aurkako delituak prebenitzeko. Jende gehien pilatzen den tokiak, parkeak (bai hiri erdialdekoak, bai kanpoaldekoak) eta trenbidearen azpian dauden oinezkoentzako pasabideak zainduko dituzte, Udalaren esanetan. Gainera, dio iturriak, talde horrek zaintza bereziak egingo ditu etxera itzultzeko orduetan. Bi Poliziek salaketen bulegoa partekatuko dute aurten ere Olagibel kalean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X