Gasteizko tranbia

2025/04/28 - 23:48
Metro Bilbaok zerbitzua berrezarri du Zazpikaleetatik Plentziara eta Kabiezesera, itzalaldiaren ondoren
Bestetik, Euskotrenek arratsaldean zehar zerbitzua ia normaltasunera itzultzea lortu du. Gasteizko eta Bilboko tranbiak ere martxan dabiltza.
2025/02/08 - 11:53
Tranbiaren zirkulazioa berrezarri dute Gasteizen, izotzagatik hainbat orduz etenda egon ostean
Izotzak arazoak eragin ditu katenarian, eta, horren ondorioz, Kañabenta eta Intermodal arteko zirkulazioa etenda egon da. 10:30 aldera berrezarri dute zerbitzua.
2025/01/15 - 17:39
Gutxienez zazpi pertsona zauritu dira Gasteizen, tranbia batek eta mikrobus batek talka eginda
Istripua 14:15 aldera gertatu da, Salburuako bulebarraren eta Varsovia hiribidearen arteko elkargunean, La Union eta Nikosia geralekuen artean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, bi garraiobideek talka egin dute.
2025/01/08 - 19:59
Gasteizko tranbia zerbitzua etenda dago argindar faltagatik
Arazoa Salburuako azpiestazio elektrikoan izandako matxura batek eragin du. Azpiestazioari kea dario, eta suhiltzaileak eta mantentze-lanetako langileak bertaratu dira, arazoaren jatorria aurkitzen eta konpontzen saiatzeko.
2025/01/08 - 19:47
Gasteizko tranbia martxan da berriro ere, hainbat orduz zerbitzuz kanpo egon ostean
17:40tik etenda egon da hornidura elektrikorik ez zegoelako, Salburuako azpiestazio elektrikoko sistema osagarriaren transformadore bat erre da eta.
2025/01/03 - 17:01
Noiztik aurrera izango dute doan garraio publikoa 12 urtez azpikoek Bizkaian eta Gipuzkoan?
Iazko abenduaren 23an adostu zuen Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea. Horrek 130.400 umerengan izango du eragina.
2024/12/31 - 11:38
Garraio publikoak gaueko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Urtezahar gauean
Oro har, arratsaldez aurreratuko dute azken zerbitzua, eta maiztasun bereziak eskainiko dituzte goizaldean.
2024/12/19 - 22:10
Gasteizko Zabalgana auzorako tranbiak 11 geraleku eta bi adar izango ditu
Obrak ez dira hasiko 2025eko amaierara edo 2026ko hasierara arte, eta 2029an martxan jartzea aurreikusten da. Kotxetegiak Betoñun egongo dira.
2024/09/29 - 22:09
Tranbiak eta autobus elektriko batek talka egin dute Gasteizen
18:15 aldera gertatu da istripua, Jose Atxotegi kaleko biribilgunean. Tranbia trenbidetik atera da autobusa jo ostean, eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte istripua izan den tokian bertan.
2024/03/12 - 11:50
Grebak atzerapenak eta ilarak eragin ditu garraio publikoan
Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena "zabala" izaten ari da pribatizatu gabeko garraio publikoan. Garraio publikoan, gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira gaur.
2024/01/04 - 15:32
Garraio publikoko erabiltzaileek % 50eko deskontua izaten jarraituko dute, baina Bizkaian otsailetik aurrera
Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza ostegun honetan bildu dira % 50eko deskontua onartzeko, EAJk eta PSEk horrela adostu ondoren.
2023/12/19 - 12:48
Grebak atzerapenak eta pilaketak eragin ditu garraio publikoan
EAEko sektore publikoko grebak bigarren lanuzte eguna du gaur, eta horrek eragin nabarmena izan du garraio publikoan goizeko lehen orduan.
2023/12/19 - 12:05
Sindikatuek ''oso zabaltzat'' jo dute grebaren jarraipena sektore publikoan
150.000 langile inguru daude deituta gaur grebara. Erosteko ahalmena bermatzea eta erkidegoko enplegu publikoa finkatzea eskatu dute sindikatuek, behin-behinekotasuna % 8ra murriztu arte.
2023/12/11 - 09:45
Gasteizko tranbia zerbitzua etenda dago, katenarian izandako matxura baten ondorioz
Matxura 07:00etan izan da, gutxi gorabehera. Gorabehera honi Arabako hiriburuko hiri-autobusetako gidariek 05:00etatik 09:00etara deitutako lanuzte partziala gehitu behar zaio; beraz, ordu-tarte horretan gutxieneko zerbitzuak baino ez daude.
2023/10/05 - 13:39
Anbulantzietako langileen protesta batek Gasteizko tranbiaren zirkulazioa eten du
Anbulantzietako langileek bidezko hitzarmena eskatzen dute. Azpikontratatutako langileak dira, eta beren baldintzak langile publikoenekin parekatzeko nahi dute.
2023/07/26 - 23:41
Kamioi batek Gasteizko tranbiaren aurka talka egin eta errailetik atera du Zadorra etorbidean
Tranbia errailetik atera da Arriaga Atearen eta Zadorra Etorbidearen arteko biribilgunean. Kamioi batek tranbiaren aurrealdea jo du semaforo gorri batetik pasa ostean.

2023/06/23 - 19:02
Tourreko bigarren etaparen irteerak bost kilometroko hiri-ibilbidea itxiko du Gasteizen, uztailaren 2an
Publizitate-karabanaren irteeratik, 10:15ean -etapa irten baino bi ordu lehenago-, lasterketako azken ibilgailua igaro arte, Tourra igaroko den hiri-ibilbidea trafikoarentzat itxita egongo da.

2023/06/22 - 11:45
Ertzainek protesta egin dute berriro Legebiltzarraren aurrean, eta tranbiaren zirkulazioa eten dute
"Ertzainak Indarbidez" mugimendu asindikalak eta ErNe, ESAN, EUSPEL eta SiPE sindikatuek elkarretaratze berri bat deitu dute gaurko Eusko Legebiltzarraren aurrean, lan baldintzetan hobekuntzak eskatzeko egiten ari diren mobilizazioen barruan.

2023/06/20 - 23:17
ErNE, ESAN, SIPE eta EUSPEL sindikatuak eta Ertzainak indarbidez kolektiboa elkarrekin mobilizatuko dira
Hala, Ertzaintzaren sindikatuak eta talde berriak bat eginda mobilizatuko dira datorren ostegunean Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta datorren asteartean Legebiltzarretik Lehendakaritzara egingo duten manifestazioan.

2023/06/09 - 20:35
Gasteizko tranbian datorren astean egitekoak ziren lanuzteak bertan behera utzi dituzte
Goizeko eta arratsaldeko txandetan batzarrak egin dira, eta horietan Euskotrenen azken eskaintza eta enpresak osteguneko bileran erakutsitako "negoziatzeko jarrera" baloratu dituzte langileek.