TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto baten gidaria zauritu da Gasteizen, tranbiaren aurka talka eginda

Istripua Latinoamerikako plazan gertatu da, eta zerbitzua eten behar izan dute Intermodal eta Honduras geltokien artean, tranbia bere bidetik atera baita. Hori konpondu ostean, berriro ezarri dute zerbitzua, eta tranbia normaltasunez ari da martxan.

Iragarkia
Auto baten gidaria zauritu da Gasteizen, tranbiaren aurka talka eginda. Istripua Latinoamerikako plazan gertatu da, eta zerbitzua eten behar izan dute Intermodal eta Honduras geltokien artean, tranbia bere bidetik atera baita.
18:00 - 20:00

Auto baten gidaria zauritu da Gasteizen, Latinoamerikako plazan, tranbia baten aurka talka eginda, igandeko 07:00ak aldera.

Biktima Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin, Gasteizko Udaltzaingoaren iturriek jakitera eman dutenez.

Istripua 07:02an izan da, biktima gidatzen ari zen autoak tranbia bat jo duenean Latinoamerikako plazan.

Aipatu iturrien esanetan, kolpe handiaren ondorioz, tranbia bere bidetik atera da, eta garabi berezi bat behar izan dute berriro bere bidean sartzeko.

Istripuaren eraginez, Intermodal eta Honduras geltokien arteko zerbitzua eten egin behar izan dute. Hala ere, tranbia bere bidean jarri ondoren, berriro ezarri dute zerbitzua, eta tranbia normaltasunez ari da martxan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X