Gasteizko tranbia
2016/10/17 - 11:55
Gasteizko tranbiak zerbitzua indartuko du astelehenetik aurrera
Horrez gain, bi linea berri izango ditu: Gernikako Arbolatik Angulemara bat, eta Lovainatik Abetxukora bestea.
2016/06/28 - 14:36
Zauritu bat Gasteizen tranbiak eta furgoneta batek talka egin ondoren
Istripua hiriburuko Wellintongo Dukearen kalean gertatu da. Zauritutakoa Santiago Ospitalera eraman behar izan dute.
2016/05/11 - 15:57
Hil egin da Gasteizen tranbiak harrapatutako txirrindularia
Joan den astean Gasteizen tranbiak harrapatutako txirrindularia hil egin da, Radio Euskadik jakinarazi duenez.
2016/05/03 - 22:30
Txirrindulari batek konortea galdu du Gasteizen, tranbiak harrapatuta
Tranbiak 36 urteko txirrindularia jo du, antza denez, oinezkoentzako pasabidetik igarotzen ari zela. Gizonezkoa Santiago ospitalera eraman dute.
2016/04/06 - 13:26
Gasteizko tranbiak 4 geltoki berri izango ditu unibertsitatera bidean
Angulematik abiatuko den zati berriaren geltokiak Florida, Intermodo, Hegoalde eta Unibertsitatea izango dira.
2016/01/25 - 12:07
Ibilgailu batek katenaria jo eta tranbia geldiarazi du Gasteizen
Arabako hiriburuko erdiguneari eragiten dio matxurak, eta eguerdirako konponduta egongo dela espero dute.
2015/12/22 - 12:27
Gasteizko tranbia, zazpi urte eta 48 milioi bidaiari baino gehiago
“Arabako hiriburuak mugikortasun arina eta iraunkorra izaten laguntzeko milaka lagun garraiatzearen orduan zerbitzuaren kalitatea, puntualtasuna eta eraginkortasuna”, azpimarratu ditu Oregik.
2015/11/19 - 19:11
Hiru pertsona zauritu dira Gasteizen, bi tranbia istriputan
Lehen istripua Wellingtoneko Dukearen kalean jazo da, eta, bigarrena, Gasteizko Etorbideak eta Gurutze Zuriaren kaleak bat egiten duten tokian.
2015/11/02 - 19:55
Salburua auzora eta unibertsitatera luzatuko dute tranbia-zerbitzua
Gasteizko alkateak azaldu duenez, igarotze azkarreko autobusen sistema bat jarriko dute martxan, eta horrekin, hiriko 14 auzori zerbitzua emango diete.
2015/01/26 - 21:20
Tranbia trenbidetik atera da furgoneta baten kontra talka egin ostean
Kolpearen ondorioz, tranbia trenbidetik atera da baina bertan zihoazenek ez dute minik hartu. Istripua Forondako atea eta Gabriel Zelaia kaleek bat egiten duten tokian gertatu da.
2014/12/26 - 13:37
Bi emakume larri zauritu dira Gasteizen, tranbiak harrapatuta
Istripua ostegun gauean jazo zen, 22:00ak jo baino apur bat aurretik. Zaurituak prestatuta dauden pasabideetatik kanpo saiatu ziren bideak gurutzatzen.
2014/12/22 - 11:23
Gasteizko tranbiak BAT eta Bizkaiko Barik txartelak onartzen ditu jada
Sei urte beteko ditu bihar Gasteizko tranbiak. Denbora honetan berrogei milioi baino bidaia gehiago egin dira garraiobidean.
2014/07/30 - 22:15
Garraioko txartel bakarra Bilboko tranbian erabiltzen hasi dira
Bestalde, Bizkaiko Barik eta Gipuzkoako Mugi txartelen probak hasiko dira Gasteizko tranbian zein Dbus hiri autobusetan 2014. urtea baino lehen.
2013/12/23 - 17:49
Gasteizko tranbiak bost urte egin ditu
Puntuala, isila eta jasangarria da. Gasteiztarrek eurena egin dute, eta hori datuek egiaztatzen dute. Bost urte horietan 32 milioi bidaiarik erabili dute.
2013/07/29 - 18:55
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizko tranbian masturbatzen aritu ondoren
56 urteko gizonezkoak ez zuen bere burua identifikatu nahi izan, eta agintariei jarkitzea egotzi diote.
2013/05/04 - 11:11
Auto batek Gasteizko tranbia zerbitzua eten du, ordubetez
Errailetan ez atzera ez aurrera gelditu da, eta gidariak ihes egin du, gertatutakoaren berri inori eman gabe.