Gasteizko tranbia, zazpi urte eta 48 milioi bidaiari baino gehiago
Euskotrenek kudeatutako Gasteizko tranbia zerbitzuak dagoeneko 48 milioi bidaia gainditu ditu bere zazpigarren urtemuga bete baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak jakitera eman duenez. Urtemuga asteazken honetan izango da.
Urte honetan jadanik zazpi milioi bidaiari gainditu dira. Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua den Ana Oregik gaur goizean Euskal Herriako Boulevardeko nasetan “milaka ibilgailuen erabilera ekidinez Arabako hiriburuak mugikortasun arina eta iraunkorra izaten laguntzeko milaka lagun garraiatzearen orduan zerbitzuaren kalitatea, puntualtasuna eta eraginkortasuna” azpimarratu ditu.
Ana Oregik Antonio Aiz Garraio sailburuordearekin, Almudena Ruiz de Angulo Azpiegituretako zuzendariarekin eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendariarekin batera, Euskal Herria Boulevardeko geralekua bisitatu du.
Abian jarri zenetik, Euskotreneko tranbien zerbitzuak Arabako hiriburuan 48.051.412 bidaien eskaera lortu du. 2015eko ekitaldi honetan, azaroaren 30era arte pilatutako eskaera, 6.995.547 bidaietan kokatuta dago, horrek esan nahi du 2014ko urtarrila - azaroa aldiarekin konparatuz gero % 5,57ko hazkundea egon dela.
Urte honetako datuek Gasteizko tranbien zerbitzuaren historia laburrean mugarri berri baten lorpena aurreratzen dute, izan ere 2009-2014 (653.423 bidaia) urteen artean abenduan erregistratutako bidaien batezbesteko gehikuntzak, eta aurtengo ekitaldian urtarrila – azaroa aldian pilatutako eskaerak, 2015. urtearen bukaeran 7.650.000 bidaia baino gehiago emango luke, 2011. urtean lortutako aurreko errekorra gaindituz (7.425.646 bidaia).
Abendua eta urtarrila
Zerbitzua gehien erabili diren hilabeteak direla eta, ondorengo hauek azpimarratu behar dira: abendua, hilabeterik onena ondorengo urteetan 2009, 2010 eta 2011 eta urtarrila hurrengo hiru urteetan.
Halere, gaur egun arte, 2015ean erabilera gehiengo hilabetea urria izan da 701.607 bidaiekin. Horien guztien artean, errekorra 2013ko urtarrilak dauka, 706.232 bidaiekin.
Geraleku bakoitzeko bidaiari kopuruen arabera, Angulema bidaiari kopuru handiena daukan geralekua da, eta horren ondoren Legebiltzarra, Europa, Antxo Jakituna eta Honduras.
Aipatu beharra dago autobusen geltoki berria abian jarri zenetik Euskalherria geralekuak erabiltzaile kopurua gehitu egin duela, horrela 2014. urtearekin konparatuz gero, % 94an gehitu da, eta 150.000tik 290.000 bidaiari baino gehiagora igaro da.
Zure interesekoa izan daiteke
Pirinioetako abeltzainek hartzak mugatzeko eskatu dute, abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarriak" izan arte
Ezkarotz eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan izango dituen ondorioen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.
ZUZENEAN: Etekin Ekonomia Topaketak
Lehiaren Batzordeak espedientea ireki die Ibexeko sei bankuei, hipotekekin lehiaren kontra jardun dutelakoan
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.
Medikuen Greba Batzordeak baieztatu egin du greba mugagabea abiatuko dutela irailean
Medikuen Sindikatuak azaldu duenez, erabakia "hartuta" du jada Greba Batzordeak, eta, orain, "hasiera data" zehaztea falta da.