Gasteizko Udala
2022/10/17 - 16:45
Gasteiz Europako hiriburu berde izendatu zutenetik jasandako aldaketak liburu batean bildu dituzte
10 urte dira aurten Gasteiz Europako hiriburu berde izendatu zutela eta, gaur, Udalak urte hauetan guztietan hiriak jasandako aldaketak eman ditu jakitera. Liburuxka batean Gasteizek izandako aurrerapenak jaso dituzte, bai eta etorkizunera begira egitekoak direnak ere.
2022/10/17 - 15:00
Urtaran: ''Ingurumenarekiko politikak lehiakortasun ekonomikoarekin lotzea da orain erronka nagusia''
Gasteiz 'Europako Hiriburu Berdea' izendatu zeneko hamargarren urteurrenaren baitan Gorka Urtaran alkateak adierazi du ondorengo urteetarako erronka nagusiena dela ingurumenarekiko politikak lehiakortasun ekonomikoarekin lotzea.
2022/10/16 - 15:05
Natos eta Waor abeslariek Gasteizko Foruen Plaza rapeatzen jarri dute
Munduko rap abeslari ezagunenak dira, eta atzo 10.000 pertsona baino gehiago bildu zituzten Arabako hiriburuan, 'Vital Eguna' programaren barruan eskaini zuten kontzertuan.
2022/10/14 - 16:13
EAJk irabaziko luke hiru hiriburuetan; Gasteizen, PSE-EErekin berdinduko luke zinegotzi kopuruan
Maiatzeko hauteskundeei begira, Soziometroaren datuak jaso ditugu eta aldaketa gutxi iradoki du egungo egoerari dagokionez. EAJk irabaziko luke EAEko hiru hiriburuetan. Lehiarik handiena Gasteizko Udalean espero da.
2022/10/13 - 12:25
Urtaran: ''Neurriokin % 10-15eko energia aurreztea lortuko dugu''
Gasteizko Udalak energia aurrezteko plan bat aplikatuko du udal-eraikin, -instalazio eta -espazioetan, eta, horren ondorioz, tenperatura gradu bat murriztuko da horietako batzuetan, igerilekuetan, adinekoen zentroetan eta abarretan.
2022/10/03 - 16:40
Garbiñe Ruiz eta David Rodriguez Podemosen primarioetara aurkeztu dira Gasteizerako eta Arabako Diputaziorako
Bestalde, Elkarrekin Donostia koalizioak hiri horretako Udalean duen uneko bozeramailea, Aitzole Araneta, ez da aurkeztuko Podemos Euskadik Gipuzkoako hiriburuko udal hautagaitza aukeratzeko egingo dituen primarioetara.
2022/09/25 - 16:55
Bihar abiatuko da Sansoheta kasuaren epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian
Akusatuen aulkian 10 gizon eseriko dira Arabako Aldundiaren tutoretzapean Sansohetako zentroan bizi ziren adin txikikoei ustez sexu harremanak izateko ordaintzeagatik. EITB Mediak jakin ahal izan duenez, gutxienez bi akusatuk akordioa lortu dute Fiskaltzarekin, karguak onartuta.
2022/09/21 - 16:16
Mercedes-Benzek Gasteizko lantegia Zabalganatik 23 hektareatan handitzea proposatu du
Emilio Titos lantegiko zuzendaria Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin bildu da goizean, eta instalazio berrien nondik norakoak aurkeztu dizkio. Nabarmendu duenez, egitasmoak hiriaren Eraztun Berdea eta udal araudia "errespetatuko" ditu.
2022/09/20 - 12:36
Gizon bat ikertzen ari dira Gasteizen, bi alaba adingabeak bortxatzeagatik
Udaleko iturrien arabera, susmagarriaren bikotekide ohi eta neskatoen amak salatu ditu adingabeen aurkako sexu eraso jarraituak. Ostiralean atxilotu zuten, eta aske utzi, ikerketapean.
2022/09/20 - 12:01
Gorka Urtaran, ustez bi alabak bortxatu dituen gizonari buruz: ''Nazkagarria eta gaitzesgarria da''
Gaur jakin denez, Gasteizko gizon batek bi alaba adingabeak bortxatu dituen ikertzen ari da Gasteizko Udaltzaingoa. Urtaran alkateak babes osoa eman die biktimei eta gertatutakoa gaitzetsi du.
2022/09/12 - 13:00
Udalbatzak Gasteiz mugatzen duten mugarriak bisitatu ditu
Udalerriko mugarrietara duela 5 mende baino gehiagotik egiten da bisita, eta Olarizuko erromeria hasi aurretik egiten da.
2022/09/02 - 16:37
Hainbat ospakizun Gasteizen, Green Capital izendatu eta 10 urtera
Aurten 10 urte izendatu zuten Gasteiz Green Capital eta mugarri izan zen hiriaren garapenean. Arantxa Tapia sailburuak iragarri du gainera, urritik aurrera ikasleak ekonomia zirkularrean formatzeko zentro berria zabalduko dela Gasteizen.
2022/08/22 - 13:21
Euskadiko hotel establezimenduek pandemia aurreko okupazio-mailak gainditu dituzte uztailean
Hain justu, hoteletarako sarrerak % 31 gehitu dira Euskadin eta gaualdiak % 34,8, Eustatek argitara eman dituen datuen arabera. Jatorri atzerritarra duten pertsonen egonaldiak nabarmen hazi dira.
2022/08/22 - 12:48
Espainiako Vueltako astearteko etapa Gasteiztik irtengo da; nola eragingo dio zirkulazioari?
2022ko Espainiako Vueltako laugarren etapa Gasteiztik aterako da. Publizitate-karabana 12:00ak aldera hasiko da igarotzen, eta lasterketa 13:40ean hasiko da arabar hiriburuan. Etapa Guardian amaituko da, Arabako zati handia zeharkatuta.
2022/08/10 - 14:46
Urtaran: "Jai bikainak izan dira, baina indarkeria matxistaren puntu beltza egon da"
Gasteizko alkateak zehaztu duenez, sei ziztada izan dira, azkena, bart. Gainera, bi eraso homofobo izan dira, eta adingabe batzuei egindako ukituengatik hiru gizon atxilotu dituzte gaur gauean.
2022/08/10 - 10:18
Zeledonen igoerarekin bukatu dira Andre Maria Zuriaren jaiak
Ohiturari jarraiki, San Migel elizako kanpandorrera igo da Zalduondoko baserritarra, eta su ikusgarriekin datorren urtera arte esan diote gaur gasteiztarrek.
2022/08/09 - 15:27
Gasteizko jaietan izandako bi eraso homofoboak salatu dituzte erakundeek eta LGTBI+ elkarteek
Besteak beste, Gasteizko Udalak, Jaurlaritzak, Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak eta EH Bilduk gaitzetsi dituzte bi gizon homosexualek azken egunotan pairatutako erasoak.
2022/08/07 - 16:53
Giza eskubideen aldeko lana aitortu dio Gasteizko Udalak demokraziako bere lehen alkateari
Estatuan aitzindari izan diren politika sozialak bultzatu zituen Jose Angel Cuerdak. Hunkituta jaso du Francisco de Vitoria domina Urtaran alkatearen eskuetatik.
2022/08/05 - 15:33
Egun handia dute gaurkoa Gasteizen
Goizean, Andre Maria Zuriaren estatuari loreak jarri dizkiote neskek eta blusek. Jai giro aparta dago Arabako hiriburuan, festen egun handian.
2022/08/05 - 13:38
Hiru emakumek ziztadak jasan dituzte Gasteizko jaien txupinazoan
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ohartarazi duenez, "oso irmo erantzungo diegu jaiak izorratu nahi dizkiguten matxito predatzaileei".