Gasteizko Udala
2024/07/08 - 16:27
Plaka bat jarri dute Gasteizen, 1980an ETAK hildako Eugenio Lazaro polizia-komisarioaren omenez
Plakaren inaugurazioa egin du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. ETAko biktimei eskainitako plakak berritzeari ekin dio Udalak, ez baitzegoen jasota ETAren biktimak zirenik.
2024/07/04 - 14:59
Maider Etxebarria, Gasteizko alkatea: ''Tren bidezko merkantzien garraioa lehenetsiko dugu''
Maider Etxebarriak (PSE-EE) adierazi du Gasteiz intermodalitatean oinarritzea garrantzitsua dela jasangarri izateari utzi gabe. Horretarako, merkantzien trafikoa hiritik ateratzeko asmoa erakutsi du Jundizko terminalean ezartzeko.
2024/07/04 - 14:18
Gasteiztik trafiko astuna aterako duen tren-sahiesbide bat proposatu du Maider Etxebarriak
Gasteizko alkateak Udal Politikaren Eztabaida Orokorrean iragarri du proposamena. Horrez gainera, Jundizko trenbide-loturaren garrantzia eta Zabalganako tranbiaren obren hasiera azpimarratu ditu.
2024/06/28 - 14:46
LGTBIQ+ banderak jarri dituzte hainbat erakundetan
Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzan eta Gasteizko Udalean LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatu dituzte.
2024/06/17 - 15:32
Elena Martinez de Madina Salazar filologo gasteiztarrak jasoko du 2023ko Urrezko Zeledon saria
Saria beste inorekin partekatuko ez duen lehen emakumea da. Euskal Filologian lizentziatua da eta 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du Gasteizko toponimiaren inguruan.
2024/06/14 - 14:38
Eudelen ordenantza berria: EAEn etxeko animalia bat baduzu jakin beharreko guztia
Euskadiko Udalen Elkartearen etxeko animalien inguruko ordenantza berriak 100.000 eurorainoko isunak aurreikusten ditu arau-hauste oso larrien kasuan. Halaber, aurrerantzean udalak izango dira katu komunitarioen populazioa kontrolatzeko arduradunak.
2024/06/14 - 14:19
Maider Etxebarria: ''AHTaren informazio azterlana onartzea aurrerapauso nabarmena da''
AHTa Gasteizera heltzeko eta bertatik ateratzeko proiektuaren azterketa informatiboa onartzeak dakarren "aurrerapen esanguratsua" azpimarratu du alkateak, eta Oscar Puente ministroari gogorarazi dio "onartutako protokolo bat" dagoela geltokia lurperatzeko lanak ordaintzeko.
2024/06/11 - 20:11
Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak baikortasunez hartu du Udalarekin lortutako akordioa
Hilabeteetan egon dira ez atzera ez aurrera, eta datozen egunetan hitzarmena sinatu bezain laster, giltzak eskuratu, eta programazioarekin hasiko dira Ruiz de Bergara jauregian.
2024/06/10 - 23:57
Gasteiz Antzokiaren inguruan akordioa adostu dute Lazarraga elkarteak eta Gasteizko Udalak
Lazarragako bazkideek gaur arratsaldean eginiko Batzar Orokorrean aho batez onartu dute Udalaren azken proposamena, "lor zitekeen akordiorik onena" dela iritzita.
2024/06/04 - 18:48
Elisa Rueda izango da 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria
Poeta, irakasle eta aktore bizkaitarrak Gasteizi eta, oro har, kulturari egindako ekarpena nabarmendu du Udalak. Pregoia abuztuaren 2an, 21:30ean, irakurriko du Plaza Berrian.
2024/05/31 - 15:16
Garcia Tobalina komisarioaren kargu-uztea ''datorren astelehenean gauzatuko da'', Etxebarriaren esanetan
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak jakinarazi duenez, ostiral honetan sinatu dute Roberto Garcia Tobalina udaltzainburuaren kargu-uztea, eta "datorren astelehenean, ekainaren 3an, sartuko da indarrean". Etxebarriak kargugabetutako udaltzainburuaren ''lan bikaina'' goraipatu du.
2024/05/29 - 18:51
Miguel Angel Blancoren omenezko plaka kendu dute
Gasteizko Udalak Miguel Angle Blancoren omenez jarri zuen plaka kendu egin dute ezezagunek. Urtarrilean jarri zuen plaka eta udalak iragarri du berri bat jarriko duela.
2024/05/13 - 18:16
E9ko hauteskunde mahaiak osatzeko kideak aukeratu dituzte Gasteizen eta Iruñean
Ostiralean Bilboko eta eta Donostiako Udalek egin zuten zotz; gaur Arabako eta Nafarroako hiriburuen txanda izan da.
2024/05/10 - 11:01
Noiz jakingo dut hauteskunde-mahaian egon beharko dudan?
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako udalek maiatzaren 10etik 13ra bitartean egingo dituzte zozketak, ekainaren 9ko Europako hauteskundeetako mahaiak osatze aldera.
2024/05/09 - 16:07
Gasteizek "barrurantz haztearen" aldeko apustua egin du eta ez du lurzoru industrial gehiago aurreikusten
Hala jasotzen da PSE-EEk, EAJk eta Podemosek adostutako Hiri Antolamenduko Planean, hiri "trinko", kohesionatu eta joera "espantsionista" desagerraraztearen aldeko apustua egiten baitu.
2024/05/08 - 19:12
Gasteiz Antzokiaren egoera desblokeatzeko Gasteizko hainbat euskaltzalek plataforma bat sortu dute
Gasteizen, duela urtebete zabaldu behar zuen Gasteiz Antzokiak itxita jarraitzen du, bere bultzatzaileak, Udala eta Lazarraga elkartea blokeo egoeran baitaude 112.000 eurorengatik. Euskararen gune izan behar duen antzokiaren irekiera eskatzeko plataforma bat aurkeztu dute.
2024/05/04 - 14:20
Bart Gasteizko Olarizu auzoan lau auto erre dituen sutea zerk eragin ote duen ikertzen ari da Udaltzaingoa
Sua 21:40an piztu da Jose Luis Isusi kalean eta Gasteizko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, sua itzali eta inguruan segurtasuna bermatzera. Zorionez, kalte materialez aparte, ez da inongo kalte pertsonalik izan.
2024/05/04 - 13:14
Gasteizko Olarizu auzoan lau auto erre dituen sua zerk eragin zuen ikertzen ari da Udaltzaingoa
Sua 21:40an piztu zen Jose Luis Isusi kalean eta Gasteizko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Egoki aparkatuta zeuden lau kotxe dira erretakoak, eta ez da bestelako kalte pertsonalik izan.
2024/05/04 - 13:04
Espaloi eta oinezkoentzako guneetan patinete elektronikoak debekatu dituzte Gasteizen
Gainera, kaskoaren erabilera derrigortu dute, eta patinete elektrikoak erabiltzeko gutxieneko adina 15 urtean ezarri dute.
2024/04/24 - 11:50
15 urteko txirrindulari bat zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta
08:00ak inguruan izan da istripua, Zabalgana auzoan. Ibilgailuaren azpian harrapatuta geratu da gaztea.