Gasteizko Udala
2024/10/03 - 08:00
Herritarrek 6ko nota jarri diote udalen kudeaketari, eta Asironek eta Aburtok puntuaziorik altuenak dituzte
Joseba Asiron Iruñeko agintaria da alkateen artean notarik onena lortu duena. Iruñeko agintariak 6,3ko nota jaso du, Juan Mari Aburtok 6koa, Maider Etxebarriak 5,7koa eta Eneko Goiak 5,1ekoa.
2024/09/28 - 14:13
EH Bilduk salatu du Guardia Zibilak Gasteizko Plaza Berrian ospatuko duela Hispanitatearen eguna urriaren 12an
Euskal Herrian "torturen arduradun nagusi" izan dena "zuritu" nahi dutela kritikatu du. Orain arte Sansomendiko kuartelean egin dute ekitaldia.
2024/09/24 - 21:57
Gasteiz Txikik salatuta, Udalak Erdi Aroko azokatik Dabiden izarra zuten bandera batzuk kendu ditu
Arabako hiriburuko Alde Zaharreko bizilagunen elkartea haserre agertu da bandera txiki horiek hainbat kaletan jarri dituztelako, Israel Gaza eta Libano erasotzen ari denean.
2024/09/23 - 20:00
Gasteizko Udal gobernuak zergak % 6,34 igotzea proposatu du
Zabor-tasaren igoera are handiagoa izango da, Europako zuzentaraua eta hondakinei buruzko Espainiako legea betetzeko. Horien arabera, udalek tasaren bidez finantzatu behar dute zaborra bildu, garraiatu eta tratatzeko zerbitzuaren % 100.
2024/09/21 - 17:25
Frankismoaren biktimak omendu dituzte gaur Arabako erakundeek
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Nerea Melgosa sailburua izan dira bertan, eta erakundeak eta oroitzapen demokratikoa defendatzearen garrantzia nabarmendu dute eskuin-muturrari aurre egin ahal izateko.
2024/09/21 - 13:55
Erakundeek bosgarren urtez gogoratu dituzte EAEn covid-19aren ondorioz hil ziren 8.000 pertsonak
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Gasteizko Sempervirens parkean biktima guztien omenez landatutako sekuoia gaztearen aurrean, "galdu dugunaz" hausnartu nahi izan du, baita "aurrera egitera bultzatu gintuena balioetsi ere".
2024/09/13 - 15:27
Gasteizko kaleetako azken armarri frankista kentzen hasi dira
Ostiral honetan hasi dira kentzen Gasteizko kaleetan ikusgai zegoen azken armarri frankista. Justizia Jauregi zaharrean dago, eta eraikina berritzeko lanak aprobetxatuz hasi dira kentzen.
2024/09/10 - 14:37
Lehendakaria EAEko hiru hiriburuetako alkateekin bildu da
Imanol Pradalesek Ajuria Enea Jauregian hartu ditu Juan Maria Aburto eta Eneko Goia Bilboko eta Donostiako alkate jeltzaleak, eta Maider Etxebarria Gasteizko alkate sozialista, kargua hartu zuenetik abiatutako bilera-sortaren baitan.
2024/09/10 - 09:56
Albiste izango dira: Harris-Trump debatea, Suizidioa Prebenitzeko Eguna, eta Pradales hiriburuetako alkateekin
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/06 - 14:48
Maider Etxebarriak goizaldean Gasteizen izandako emakume baten hilketa saiakera gaitzetsi du
"Onartezina da emakumeak gizon batzuentzat helburu izaten jarraitzea. Horregatik, lehentasunezkoa da indarkeria matxista errotik moztea, kontzientziatzea eta aurre egitea", azpimarratu du alkateak. Halaber, babes osoa helarazi die biktimaren inguruko pertsonei.
2024/09/03 - 16:51
Azken indarkeria matxista kasua gaitzesteko bilkura egin dute eguerdian Gasteizen
Ertzaintzak eginbideak ireki ditu gizon baten aurka, ikertu gisa, iragan ostiralean, abuztuaren 30ean, emakume bati ustez egindako sexu-eraso batengatik.
2024/08/09 - 10:29
Gasteizek agur esango dio gaur Zeledoni, sei eguneko jaien ostean
Azken eguna iritsita, Zeledonen Igoerak ekarriko du Arabako hiriburuko jaien amaiera. Ekitaldi osoa, zuzenean, 00:30etik aurrera eitb.eus-en.
2024/08/08 - 20:24
Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan
Udalak indarkeria matxista kasuei erantzuteko protokoloa jarri du martxan, eta elkarretaratzea deitu du ostiralerako, 11:00etan, Plaza Berrian.
2024/08/07 - 15:40
24 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita
Eraso matxista bart jazo da Andre Maria Zuriaren plazan. Gizonak ukituak egin dizkio neskatoari.
2024/08/06 - 15:42
Zeledonen Jaitsieran Palestinako banderak debekatzeko saiakera salatu dute
Palestinarekin Elkartasuna plataformatik adierazi dutenez, udal langileek eta udaltzainek plazako sarbideetan boluntarioek banatu zituzten paperezko banderatxo ugari konfiskatu zituzten. Gainera, pertsona bat identifikatu zutela ere salatu dute.
2024/08/05 - 10:09
Albiste izango dira: Terrorismoaren biktimen zentroari domina, Ekialde Hurbila eta Gasteizko jaiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/04 - 20:20
Lehertu da festa Gasteizen Zeledonen etorrerarekin
Zeledon berria, Iñaki Kerejazu, giro jendetsu eta eguzkitsuarekin estreinatu da, gasteiztar eta bisitari guztiei sei eguneko jaiaz gozatzeko deia eginez, errespetua ahaztu gabe.
2024/08/03 - 20:26
Dena prest Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko
Arabako hiriburuak Zeledon berria izango du aurten, Iñaki Kerejazu, eta 400 ekitaldi baino gehiago izango dira abuztuaren 4tik 9ra.
2024/08/03 - 16:52
Jaiez gozatzeko deia egin die herritarrei Maider Etxebarriak
Gasteizko alkateak Andre Mari Zuriaren jaiez errespetuz gozatzeko deia egin die gasteiztarrei eta bertaratzen direnei. (Jatorrizkoa gaztelaniaz).
2024/08/03 - 01:02
Memoria Osoa plataformak salatu du "umiliazioa eta iraina" dela Gasteizko Memorialari Urrezko Domina ematea
15 kolektibo eta elkarte biltzen dituen plataformak kritikatu duenez, Memoriaren Zentroaren helburua da "kontakizun ofizial bat ezartzea, aitortzen ez dituen biktima gehiago daudela ukatzen dutenak oinarri hartuta”.