Gastronomia
2019/03/31 - 18:00
Eder Montero sukaldaria, James Beards sarietarako hautagai
Sukaldari bilbotarrak lau jatetxe ditu New Yorken, eta euskal sukaldaritzaren enbaxadore bihurtu da bertan. Estatu Batuetako sukaldari garrantzitsuenekin lehiatuko da, ostalari onenaren kategorian.
2019/03/31 - 15:50
SEVATUR Gipuzkoako turismo-azokak azken eguna du gaur
Ostiraletik 20.000 lagun inguru pasa dira handik. Aurtengo azoka lekuz aldatu dute, eta aukera gehiago eskaini dituzte.
2019/03/30 - 19:13
Agour gaztandegian egiten dute munduko bigarren gaztarik onena
Munduko gazta txapelketan bigarren geratu da Nafarroa Behereko Agour gaztandegian egiten dena, Norvegiako gazta baten ondoren. Peio Etxeleku Agour gaztandegiko lehendakaria oso pozik dago sariarekin.
2019/03/30 - 13:44
Unai Paulis, Estatuko parrillerorik onena
Unaik 24 urte ditu, Irungo Ana Mari erretegiko parrilleroa da, eta txuletarik onenak prestatzen ditu.
2019/03/26 - 17:21
'Arzak bere saltsan'', Juan Mariren ibilbidea 12 mahaitan
Arzak jatetxean 1897tik gaur arte izan diren 12 mahai egituratu dituzte San Telmo museoan, sukaldari familiaren historia eta batez ere Juan Mari Arzaken ibilbidea jasotzen duen erakusketarako.
2019/03/24 - 14:41
Janariaren benetako itxura duen purea sortzeko proiektua abiatu du Bizkaiko Aldundiak
Janaria irensteko arazoa duten pertsonentzat zuzenduta dago, itxura erakargarriagoa duen purea jan dezaten.
2019/03/10 - 14:21
Goi mailako gastronomian loreak ikusten ditugu gero eta gehiago
Elena Arzak sukaldari ospetsuak, esaterako, erabili ohi ditu platerak politago egiteko.
2019/03/10 - 10:55
Arabako enpresa bat kilker eta larbekin egindako elikagaiak sortzen ari da
Tazebaez enpresa arabarrak Insekt Label Biotech proiektua jarri du martxan, kilker eta kakalardo larbekin egindako produktuak Europako elikagaien merkatuan sartzeko. Urte amaierarako prest egongo dira
2019/02/22 - 15:09
Uda hasierarako irekiko dute Tabakaleran LABe
Gastronomia eta teknologia berriak uztartuko dituen LABe laborategia hartuko du Tabakalerak udatik aurrera. Ikerketa laborategia izateaz gain, dastalekua ere izango da.
2019/01/29 - 21:47
Eneko Atxa sukaldari bizkaitarra, urteko sukaldari onena
Hala aitortu dute Madrilen, Madrid Fusion gastronomiaren azokan. Epaimahaiak Atxaren ibilbidea nabarmendu du, baserritarren alde egin duen lana eta ingurugiroarekin duen konpromisoa.
2019/01/29 - 16:20
Eneko Atxa, Urteko Sukaldaria ekoizle artisauekin egiten duen lanagatik
Bizkaitar sukaldariak Madrid Fusión jaialdian jaso du saria, eta The Best Farmers ekoizle artisau onenak goi sukaldaritzarekin lotzeko sarea aurkeztu du.
2019/01/29 - 15:59
300 sukaldaritik gora izango dira Donostian, Repsol Gidako eguzkiak banatzeko galan
Otsailaren 25ean emango dituzte Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan gastronomia gidaren 40. edizioko sariak.
2019/01/29 - 10:02
Bestfarmers.eco, ekoizle onenak ezagutzera ematea helburu duen Atxaren proiektua
Eneko Atxak eta Xabi Uribe-Etxebarriak gidatutako proiektuak nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak merezi duten tokian jarri nahi ditu. Joan Roca eta Gaston Acurio sukaldariek ere babestu dute.
2019/01/12 - 15:37
Nafarroako txokolategile batek urrezko bonboiak egin ditu
Bonboi horiek arrakasta handia izan dute. Hori bai, ez dira batere merkeak: 40 euro ale bakoitzak.
2019/01/05 - 13:52
Errege-opila, jaun eta jabe egunotan etxe gehienetan
Gabon garaiari itxiera ematen dion gozo preziatuena dugu. Dirudienez, erromatar garaian, Saturnoren omenez egindako jaietan du jatorria, baina Frantziako errege batek zabaldu zuen.
2018/12/23 - 21:33
Zer gertatzen da Gabon afarian begano bat esertzen denean?
Eskaintza zabalagoa egin beharko dute hainbat etxetan Gabon gaueko afarian, senitartekoren bat beganoa den kasuetan.
2018/12/16 - 21:50
Mariskoa hamar aldiz gehiago saltzen da Gabonetan
Eguberrietan ia-ia mahai guztietan egoten da mariskoa. Sasoi honetan gehien erosten diren mariskoak txangurroa eta otarrainxkak dira. Poltsiko guztietarako eskaintza dago.
2018/12/15 - 15:44
'Gilda eguna' ospatu dute Gipuzkoan
Duela 72 urte sortu zen Gilda eta omenaldia egin diote mokadutxo honi Gipuzkoako 133 tabernak pintxoa euro batean jarriz.
2018/12/04 - 17:19
Martin Berasategui da munduko bigarren jatetxe onena, Tripadvisorren arabera
Bestalde, Travellers' Choice sariek hemeretzigarren tokian sailkatu dute Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea.
2018/11/29 - 13:19
Iberiko etiketa faltsua zuten 4.200 txerri-beso erretiratu dituzte, batzuk Nafarroan
Operazioan sei pertsona atxilotu eta horietatik bi auzipetu dituzte, hainbat delitu egotzita.