Gastronomia
2024/12/15 - 15:09
Milaka talo prestatuko dituzte talogileek San Tomas azokan
Lazkaoko Mari Karmen eta Milarekin izan gara, 40 urte daramatzatelako taloak egiten. Gutizia horretarako arto-irina Aramako Ibares errotatik ekartzen dute, egun laugarren belaunaldiaren esku dagoen errotatik.
2024/10/23 - 22:37
Andres Torresek Basque Culinary World Prize saria jaso du, elikagaien segurtasunaren alde egindako lanagatik
Torres gerrako korrespontsala izan zen sukaldari baino lehen, eta ia Hogeita hamar urte daramatza pobrezia gorrian bizi diren familiei laguntzen. Hogeita bost urtean izan da Global Humanitarioarekin (1999), Asia, Afrika eta Latinoamerikako hamar bat herrialdetan proiektuak garatzen dituen GKEarekin.
2024/10/23 - 16:15
'Naiades' izeneko pintxoa, Euskal Herriko pintxorik onena
'Naiades' izeneko pintxoa da Euskal Herriko pintxorik onena eta Kanboko Terrae jatetxeko sukaldariek egiten dute. Hala iritzi diote Hondarribin egin den txapelketan.
2024/10/08 - 22:21
San Sebastian Gastronomikak entsaladilla errusiar onena aukeratu du
Santiagoko Pampin tabernako Alen Tarrio sukaldariak irabazi du Espainiako entsaladilla errusiar Txapelketa. Irabazlearen esanetan, Galiziako patata da plater irabazlearen sekretu nagusia.
2024/09/01 - 18:25
Zea Mays, Nøgen eta Janus Lester taldeek euskara eraman dute Finlandiara, Basking Beat & Bite jaialdiari esker
Euskara eta gastronomia Finlandia erdigunera eraman du Etxepare Institutuak eta Bizkaiko Aldundiak babesten duten ekimenak. Musikaz gain, pintxorik ez da falta izan, Ricardo Perez eta Borja Etxebarria Yandiola jatetxeko chefen eskutik.
2024/08/26 - 00:17
Mundu mailako marka: 36.000 euro ordaindu dituzte urteko Cabrales gaztarik onenaren truke
Asturiasko Cabrales gazta onenaren aurtengo lehiaketan ordaindu da inoiz gazta baten truke enkantean ordaindu den preziorik altuena: 36.000 euro. Iaz bezala, El Llagar de Colloto jatetxeak erosi du. Angel Diaz Herrero gaztandegikoa izan da gazta irabazlea.
2024/08/25 - 23:51
Lekarozko Infernuko Gasnak irabazi du berriz ere Nafarroako gaztarik onenaren saria Uharte Arakilen
Artzain Eguna ospatu dute gaur Uharte Arakilen eta, bertan, Nafarroako Idiazabal gazta onenaren lehiaketa egin dute. Hirugarren urtez, Lekarozko Infernuko Gasna gaztandegia izan da irabazlea. Iruñeko Alde Zaharreko Baserriberri jatetxeak eskuratu du gazta erdia, enkantean 4.800 euro ordainduta.
2024/07/25 - 13:38
Giro ederra Aixerrotan (Getxo) Paella Eguna ospatzeko
1956tik uztailaren 25ean urtero egiten den bezala, Getxok Paellen eguna ospatzen du gaur. Festara 30.000 pertsona batzea espero da.
2024/07/16 - 19:05
Zaporeak elkartearen ekimen berriak Lesbosko 3.000 errefuxiaturen bazkaria bermatuko du hilabete batez
Cellas Art and Fashionek eta Zaporeak GKEak bat egin dute helburu solidarioa duten ardo, cava eta txakolin botila bitxiak sortzeko. Arguiñano, Subijana, Ágatha Ruiz de la Prada... dira ekimen honekin bat egin duten sortzaileetako batzuk.
2024/07/11 - 14:30
Carvalho Araujo estudioak diseinatuko ditu EDA Drinks & Wine Campusen egoitzak Gasteizen eta Guardian
Guardiako egoitzak ardoarekin lotutako jarduerak hartuko ditu, 2.500 metro koadroko eraikin batean. Gasteizko egoitzak, bestalde, 4.000 metro koadro izango ditu, eta gainerako edariekin lotutako prestakuntza eta jarduerak hartuko ditu.
2024/07/08 - 14:55
Bittor Arginzoniz Añanako gatzaren enbaxadore izendatu dute
Etxebarri Erretegiko sukaldariak gatzak sukaldean duen garrantzia azpimarratu du Añanako gatzaren aurtengo uztaren aurkezpen ekitaldian. "Gatz on batek naturala izan behar du", adierazi du Bittor Arginzonizek.
2024/06/19 - 21:09
Andres Torres sukaldariak Basque Culinary World Prize 2024 saria jaso du
Sukaldariburuak Global Humanitario GKEak "10 herrialdetan elikagaien segurtasunaren alde eta mundu mailako krisi-egoera ezberdinetan gastronomiaren bidez” egindako lanagatik jaso du saria.
2024/06/15 - 19:06
Munduko arrozik onenak dastatu dituzte larunbat honetan San Frantzisko auzoan
70 herrialdetako 3.000 lagunek parte hartu dute Munduko Arrozak jaian. 50 bat arroz txapelketan lehiatu dira. Jaia bukatzeko, mauka-mauka jan dituzte prestatutako arroz guztiak.
2024/06/12 - 17:26
Senegalgo gastronomia ezagutaraziz, arrakasta lortu dute Bilboko bi gaztek
Marie eta Solange Diattak, amarekin batera, Thiéb Thiéb sortu berri dute, senegaldar janaria ematen duen zerbitzua. Catering zerbitzua eta etxera eramateko kutxak eskaintzen dituzte. Ekainaren 23an, igandea, Bilbon egingo den Afrobrunch jaialdian parte hartuko dute.
2024/06/06 - 11:51
Bittor Arginzoniz: ''Hemen egotea sari bat da, postuari begiratu gabe''
"Ez naiz beste sukaldari batzuk baino hobea sentitzen", adierazi du Etxebarri Erretegiko sukaldariak munduko bigarren jatetxe onena izendatua izan ostean. Bere hitzetan, sariak "presio handia ekartzen du, baina eguneroko lana egiten jarraitu behar dugu".
2024/06/06 - 11:43
Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri Erretegia munduko bigarren jatetxe onena izendatu dute
Sariak "lan eta presio gehiago" ekarriko duela adierazi du, albistearen berri izan eta minutu gutxira. "Ezustean" harrapatu badu ere, bezero guztiak pozik mantentzea da haren erronka. Elkano jatetxea, berriz, 28. postuan aukeratu dute.
2024/06/06 - 10:41
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia, munduko bigarren onena The World 's 50 Best Restaurants zerrendan
Horretaz gain, Getariako Elkano jatetxeak 28. postua lortu du. Atxondoko erretegiak bi postu egin du gora munduko 50 jatetxe onenen zerrendan, iaz laugarren postuan sailkatu baitzen. Elkano jatetxeak sei postu egin du atzera, 22.etik 28.era.
2024/06/06 - 10:25
Albiste izango dira: Eskola-jazarpenagatik epaiketa, interes tasen jaitsiera eta Etxebarri jatetxea, bigarren
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/13 - 19:20
Gastronomiako 100 talentu gazte elkartu ditu Basque Culinary Centerrek
Sektoreko arlo ezberdinetan lanean ari diren profesionalak dira eta elkarrengandik ikasteko baliatu dute gaurko jardunaldia.
2024/04/20 - 18:04
Eroski, Bonpreu eta Alteza marketako kroketa batzuetan plastiko zatiak egon daitezkeela ohartarazi dute
Lote zehatz horietako produktuak erosi edota etxean dituztenei ez ditzatela kontsumitu aholkatu die Osasun Sailak, eta horiek merkatutik erretiratzeko prozesua martxan jarri dutela azaldu dute.