Gastronomia
2023/02/06 - 17:29
Zenbat janari botatzen dugu Hego Euskal Herriko etxebizitzetan?
Urtero, milioika tona janari zakarrontzira doaz mundu osoan. Zati bat ekoizpenean eta merkaturatzeko prozesuan galtzen da, baina gehiena, % 70, jatetxeetan eta gure etxeetan botatzen da. Zenbat xahutzen dugu Hego Euskal Herrian?
2023/02/06 - 11:07
Zer egin dezakegu janaria ez botatzeko?
Kepa Loizaga OCU erabiltzaileen elkarteko EAEko bozeramaileak etxean janaria ez botatzeko aholkuak eman dizkigu. Erosketak egiten ditugun momentuan hasi behar gara arduratzen, eta kontuz gorde beharko dugu janaria hozkailuan.
2023/01/26 - 15:58
Inguruko ekoizle txikiekin lan egiten dute Tolosako AMA jatetxe sarituan
Tolosako AMA jatetxeko Javier Riverok eta Gorka Ricok sukaldari gazterik onenaren saria jaso dute Madrid Fusion nazioarteko kongresu ospetsuan. Orain bost urte ireki zuten jatetxea, bertako produktuak eta egiteko modua nabarmentzeko asmoarekin, eta arrakasta izan dute.
2023/01/19 - 18:04
Arzakek menu bat proposatu digu San Sebastian bezperako afarirako
Juan Mari Arzak gure sukaldari handienetakoa da, eta berarentzat ere berezia da, oso, San Sebastian Eguna. Festa hasi baino ordu batzuk lehenago, bere sukaldeko ateak ireki dizkigu.
2023/01/14 - 21:35
Giro paregabea txotx sasoiaren lehen asteburuan
Jendea gogotsu zegoen sagardo berria dastatu eta sagardotegiaren giro bereziaz murrizketarik gabe gozatzeko.
2023/01/09 - 09:33
Spoiler: dieta guztiek porrot egiten dute
Gabonetako gehiegikerien ondoren zure burua "zaintzen" hasteko dieta egitea pentsatzen ari bazara, hobe duzu mirakuluen ideia baztertu eta benetan elikagaiekin harreman ona izaten ikastea.
2023/01/03 - 14:49
Ideia ona al da dieta egitea?
Leire Izagirre nutrizionistak azaltzen duenez, dietek arriskuan jartzen dute gure ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala. Horregatik uste du, dietaren kulturatik haratago, elikadura zaintzen ikasi behar dela.
2022/12/30 - 21:18
Hilario Arbelaitzen azken bazkaria
Zuberoa jatetxeak ateak itxi ditu gaur. Eguerdian eman diete azken otordua mahaia hartzeko zortea izan duten 60 bezeroei. Apaltasunez, 52 urteko ibilbidean ondutako ofizioa erakutsi du, beste behin, Hilario Arbelaitzek. EITBk azken ordu horiek zuzenean jarraitzeko pribilejioa izan du.
2022/12/30 - 17:26
Bere kideen artean bereziki estimatua da Hilario Arbelaitz
Hilario Arbelaitz ez da gure inguruko beste sukaldari batzuk bezain mediatikoa izan, baina beti egon da euskal sukaldari onenen artean. Haietako batzuekin hitz egin ahal izan dugu.
2022/12/30 - 12:41
EITBk Zuberoa jatetxeko sukaldean sartzeko pribilegioa izan du, bere azken zerbitzuan
Hilario Arbelaitzek bere etxeko ateak ireki dizkigu, jatetxearen azken egunean. Erreportaje osoa ETB1eko eta ETB2ko gaueko albistegietan ikusi ahal izango da.
2022/12/30 - 12:37
EITB Zuberoa jatetxean sartu da, bere azken zerbitzuan; erreportajea, 20:00etan Gaur Egun albistegian
EITBk Zuberoa jatetxeko sukaldean sartzeko pribilegioa izan du, bere azken zerbitzuan. Erreportaje osoa, Hilario Arbelaitzekin, 20:00etan ikusi ahalko da ETB1eko Gaur Egun albistegian.
2022/12/24 - 16:08
Foie begano honek arrakasta handia izan du
Hegazti gripeak dezente jaitsiarazi du foie bezalako produktuen eskaintza. Horren aurrean, produktu aitzindari bat sortu dute Biarritzen: foie beganoa. Anakardoekin eginda dago eta arrakasta handia izan du, stock guztia saltzera iritsi arte.
2022/12/07 - 18:06
Emakundek ikerketa zabaldu dio Bilboko txoko zaharrenari, emakumeak sartzea galarazteagatik
Bilboko txoko honetara ostiral eta larunbat gauetan bakarrik sartu daitezke emakumeak, eta beti gonbidatu modura. Txoko honetako hainbat bazkide estatutuak aldatzea eskatzen ari dira, baina Zuzendaritzak ez du nahi.
2022/12/01 - 22:41
Angulak % 23 merkatu dira eta ostrak % 17, aurreko urtearekin alderatuta
Gehien garestitu direnak: Aza gorria: % 32, legatza: % 16 etta horiekin batera, indioilarra, lanpernak, txahal biribilkia eta langostino egosiak. Baina, badira merkatu direnak: angulak eta ostrak, %23 eta 17, hurrenez hurren.
2022/11/23 - 15:50
Edorta Lamo sukaldari arabarraren Arrea! jatetxeak lehen Michelin izarra eskuratu du bart
Joandako aita eta aiton-amonak izan zituen gogoan Edorta Lamok Michelin izarra jaso zuenean. Kanpezuko Arrea! jatetxeak bertako sukaldaritza eta historia ditu oinarri.
2022/11/22 - 22:16
Kanpezuko Arrea! jatetxeak bere lehenengo Michelin izarra eskuratu du
Elena Arzakek jantzi dio jaka Edorta Lamori, hunkituta. "Eskerrik asko, mila esker, aitari eta aitona-amonei, arrebari, seme-alabei, emazteari eta nire lantaldeari eskaintzen diet", eskertu du chefak. "Aupa Araba!" batekin bukatu du.
2022/11/08 - 17:35
Euskadik "Minitature Cooking Championship"eko pintxo onenaren saria irabazi du
Joan den astean Gasteizen egindakoa taldekako lehen pintxo lehiaketa izan da. Txapelketan, Gasteizko hainbat jatetxetan pintxo afariak eman dituzte, guztien artean hoberena zein den jakiteko.
2022/11/05 - 15:48
Beasaingo Olano harategiak irabazi du 37. Odolki Txapelketa
Azken bederatzi urteetan bezala, Olano harategiak eskuratu du txapela. Guztira, 16 aldiz izan da irabazle. Eroso nagusitu da gainera: 90 puntu jaso ditu, bigarrena urrun utzita, 76 punturekin. Beasaingo Olano harategiak pozik jaso du saria.
2022/11/02 - 22:18
Euskadi irabazle Estatuko lehen taldekako pintxo lehiaketan, beste bederatzi erkidegotako taldeen gainetik
'Kobika' durangarreko Iñigo Kortabitartek, 'Galerna' donostiarreko Rebeca Baraincak eta 'Borda Berri' gasteiztarreko Mitxel Suarezek sortu dute. Pintxo irabazlearen osagai nagusia hegalaburra da; atun gorriaren zaporea freskatzeko, izozki berezi bat gaineratu diote.
2022/11/02 - 17:46
Kortariko Gasna baztandar gaztandegiko Julen Arburuak Ordizia Txapeldun lehiaketa irabazi du
Urrezko Gazta ere lortu du. Lehiaketan, ardi latxaren esnearekin egindako Gazta Lehiaketaren azken hamar urteetako irabazleek parte hartu dute; Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu (Segura) eta La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi (Ilarduia) bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.