Zenbat janari botatzen dugu Hego Euskal Herriko etxebizitzetan?
Urtero, milioika tona janari zakarrontzira doaz mundu osoan. Zati bat ekoizpenean eta merkaturatzeko prozesuan galtzen da, baina gehiena, % 70, jatetxeetan eta gure etxeetan botatzen da. Zenbat xahutzen dugu Hego Euskal Herrian?
Guztira, Hegoaldeko etxeek 63.000 tonatik gora elikagai galtzen dituzte urtean. Zehazki, 63.465.596 kilogramo dira (edo litro, produktua likidoa bada), Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 2021eko datuen arabera ("Nortecentro" eskualdeko datuak dira, EAEra eta Nafarroara estrapolatuak). Elikadura alferrik galtzeari buruzko txostenean biltzen ditu datuok. Hala eta guztiz ere, janari kopuru izugarri hori 2020koa baino txikiagoa da: 5.400 tona gutxiago. Pandemiako urtean nabarmen egin zuen gora etxeko kontsumoak.
Batez beste, etxe bakoitzak 70 kg inguru botatzen ditu urtean. Baina etxe guztiek ez dute berdin egiten. Estatu espainiarrean, familien laurdenek ez dute elikagairik alferrik galtzen. Hego Euskal Herrian, 1.182.795 etxetan botatzen da janaria.
Batez ere, ukitu ere egiten ez ditugun elikagaiak botatzen ditugu. % 78 erosketatik zaborretara doazen produktuak dira, eta gainerako % 22 kozinatu ditugun eta jaten amaitzen ez ditugun platerak dira. Baina, zer botatzen dugu?
Ikusten dugunez, gehienak, alde handiz, frutak dira: 19.000 tona baino gehiago zaborrera doaz. Ondoren, janari fresko gehiago, oso urrutitik bada ere: Hegoaldeko etxeek ia 7.000 tona barazki botatzen dute. Jarraian, freskoa erosten dugun ogia dator (ustez, gogor dagoenean botatzen dugu), era guztietako esnekiak eta esnea bera.
Haragia da gehien botatzen dugun beste produktu bat. Aurreko taulan ikus daitekeen bezala, haragi freskoaren eta izoztuaren artean, 1.800 tona inguru doaz zakarrontzira. Baina, gainera, prestatzen dugun okelaren zati handi bat ere ez dugu jaten, eta bota egiten dugu. Errezeten araberako sailkapenean, haragia oinarri duten platerak dira alferrik gehien galtzen direnak: ia 3.000 tona.
Argi dago: elikagaiak alferrik galtzea gizarte osoari eragiten dion gaitza da, adina, klase soziala edo familiaren konfigurazioa edozein dela ere.
Alferrik galtzen den janari gehiena seme-alabak dituzten bikoteen etxeetan botatzen da (% 46,2), batez ere seme-alaba txikiak dituzten bikoteen etxebizitzetan (% 19,8).
Klase sozialari dagokionez, erosteko ahalmen gutxien duten pertsonak izan arren, klase baxuko edo ertaineko etxebizitzetan botatzen da hondakinen % 52,2.
Zer egin dezakegu janaririk ez botatzeko?
Etxeetan botatzen dugun janari kopurua gutxitzeko bidean, OCU kontsumitzaileen elkarteko Kepa Loizagak hurrengo aholkuak eman dizkigu.
Egoera kezkagarria munduan
Zer gertatzen da beste lurraldeetan? Munduko etxebizitzetan alferrik galtzen den janari kopurua oraindik zenbatuta ez badago ere, kezka batez ere dago ekoizpen prozesuan xahutzen diren elikagai tonetan. Hego hemisferioaren datu kezkagarria nabarmentzen zaie guztiei.
Elikagaiak alferrik galtzeko tasarik handienak Afrikako eskualdeetan daude. Aipagarria da kontinentearen mendebaldea: elikagaien ekoizpenaren laurden bat galtzen da, etxeetara iritsi baino lehen. Goseak munduko herritarren % 10 ingururi eragiten die; batez ere, eskualde horietan.
Europan, ordea, badirudi elikagaiak ekoizteko prozesuak eraginkorragoak direla, eta "soilik" % 7 inguru galtzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Tuteran, auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, gaur arratsaldean. Hildako emakumeak gidatzen zuen autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.
Landa eremuetako mugikortasuna aztertuta, EAEko herriguneetako 3 kotxeko 2 daude hiriguneetan
Saretzen txostenean aztertu dituzten Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa eremuetan metropolietan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta toki batzuetan bizilagunak baino gehiago dira kotxeak.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.
Saretzen txostenaren bitxikeriak: bizilagun baino auto gehiago dituzten herriak eta emakumezko gidaririk gabeko udalerriak
Hegoaldeko mugikortasunaren berezitasunak azaleratu ditu Saretzen txostenak, besteak beste, Bizkaia motorren kopuruaren hazkundean nagusi dela, eta Nafarroak Hegoaldeko autorik zaharrenak dituela.
Genero-arrakala, Euskadiko mugikortasunean: Gizonezkoen joan-etorrien % 46k autoa erabiltzen dute eta emakumezkoen % 50 oinez
Eguneroko joan-etorrien % 40 autoz egiten dira. 19 urtetik beherakoak mugikortasun jasangarriaren buru dira, haiek baitira bizikleta eta garraio publikoa gehien erabiltzen dituztenak.
Autoa, Hegoaldean: gero eta zaharragoa, dieselak nagusi jarraitzen du eta elektrikoen presentzia oso txikia da
Euskadiko eta Nafarroako turismoen batez besteko adinak bi urte baino gehiago egin du gora (ibilgailuek 12 urte dituzte, batez beste). Errekuntzakoak (diesela eta gasolina) nagusitzen dira, eta ibilgailu elektrikoen kopurua oso txikia da (% 2tik beherakoa).