Gaubea
2016/07/22 - 09:45
Pertsona bat hil da goizean Armiñonen izandako istripu batean
Istripua A-1 autobian gertatu da, Burgosera bidean. Furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute, eta lagun bat hil eta beste bat zauritu da.
2015/12/09 - 16:22
Suhiltzaileen zerbitzua 'hobetzeko beharra' aitortu du Gonzalezek
Gaubeako sutearen harira Arabako ahaldun nagusiak esan duenez, 'agerikoa' da suhiltzaileen parkeen kudeaketa 'hobetu' egin behar dela, baina 'ondorio okerrak' ez direla atera behar azpimarratu du.
2015/12/09 - 15:19
Ika-mika sortu da Gaubean, suhiltzaileen zerbitzua dela eta
Gaubeatik 3 kilometrora suhiltzaileen egoitza bat dago, baina 12 orduz bakarrik dago irekita. Ondorioz, Mirandatik eta Gasteiztik etorri behar izan zuten.
2015/12/08 - 18:05
Gizonezko bat zendu da Gaubeako mendi batean
Biktimak 36 urte zituen eta Abadiñoko bizilaguna zen. Bihotzekoak jota hil da.
2015/12/08 - 09:58
Gizon bat hil da Gaubean, bere etxebizitzan piztutako sutean
Beste gizonezko bat zauritu da ezbehar horretan. Zumaian, bestalde, emakume bat artatu behar izan dute, bere etxebizitzan piztutako beste sute batean.
2015/11/29 - 16:32
Gizonezko bat hil da Lantaronen, autoarekin Sobrongo urtegira erorita
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, autoa A-2122 errepidetik atera eta urtegira erori da.
2015/11/17 - 14:14
Aernnovak atzera bota du 130 langile kaleratzeko lan espedientea
Enpresa batzordea pozik agertu da, baina zuhurtzia eskatu du enpresaren etorkizunari buruzko hainbat kontu argitzeke daudelako.
2015/11/12 - 20:55
Euskadin zutik dirauen egurrezko presa bakarra, desagertzeko arriskuan
Euskadin zutik segitzen duen egurrezko presa bakarra da, XVIII mendekoa. Monumentu izendatuta dago. Uribarri Gaubeako bizilagunek uste dute laster eroriko dela, eta laguntza eskatu dute konpontzeko.
2015/11/06 - 11:52
Aernnovak 130 langile kaleratzeko plana aurkeztu die sindikatuei
Kaleratzeak egin ahal izateko xedez, enpresak azken urteotan lan-zama enpresatik kanpo eraman duela salatu dute langileen ordezkariek.
2015/11/05 - 21:08
Desagertzeko arriskuan monumentu izendatutako presa
Euskadin zutik gelditzen den egurrezko presa bakarra oso hondatuta dago, eta laster eroriko dela uste dute Uribarri Gaubeako biztanleek. Horregatik laguntza eskatu diote Aldundiari eta Jaurlaritzari.
2015/10/18 - 18:44
Artisauak, ekoizleak eta gurasoak bildu ditu Gaubeako azokak
Arabako patata omentzeko festa egin dute. Artisau eta merkatarien azoka, dastaketak eta patata zakuak erosteko aukera izan da Gaubeako azokan.
2014/12/27 - 21:21
Araba eta Gipuzkoako hainbat errepide moztuta geratu dira, euriagatik
Gipuzkoan, Arrasateko eta Alegiako errepide batzuetan izan dira arazoak. Araban, berriz, Kuartangon.
2014/10/16 - 20:22
Lehen euskal westerna saritua Almeriako zinemaldian
Kuartangoko herritarrek eginiko pelikulak Almeriako zinemaldiko hiru sarietatik bi irabazi ditu. Zortzi urtean egin dute filma eta harrituta daude lortutako arrakastarekin.
2014/06/18 - 13:46
Añanako Gatz Harana, '2014ko txokorik onena' lehiaketako lehen postuan
Bozka emateko epea uztailaren 8an amaituko da, eta babes gehien jaso duten zortzi tokiak bigarren fasera igaroko dira.
2014/05/01 - 16:42
UNESCOko adituak, Añanako Gatz Harana ondare izendatzearen aurka
Erabakia baina ez da behin betikoa, eta fundazioak eta erakundeek lanean jarraituko dute hautagaitzak aurrera egin dezan.
2013/11/02 - 20:08
Bi lagun hil dira Araban autoa zubi batetik behera erorita
Istripua AP-68an jazo da, bi bidaiari zeraman ibilgailua 15 metroko altuera duen zubi batetik erori denean. Suhiltzaileek gorpuak bertatik atera behar izan dute, harrapatuta geratu direlako.
2013/05/28 - 19:42
Frackinga dela-eta erreferenduma egiteko baimena eskatu du Kuartangok
Arabako udalerri horretako alkateak eta Fracking Ez Kuartango plataformak egin dute eskaera. Erreferenduma legezkoa eta loteslea izatea nahi dute.
2013/05/08 - 18:56
'Fracking'ari buruzko herri galdeketa egingo dute Kuartangon
Hainbat herritan egingo diren herri galdeketen emaitzak errespetatuko dituzten argitzeko eskatu dio 'fracking'aren kontrako Arabako plataformak Eusko Jaurlaritzari.
2013/02/15 - 17:31
14 urteko zigorra eskatu dute, bi langile hil ziren lan-istripuagatik
Istripua Berantevilla udalerrian gertatu zen, araztegi baten funtzionamendua aztertzen ari zirenean.
2012/07/19 - 09:52
Gaubean (Araba) piztu den sutea, egonkor
Zaragozatik iritsitako ur-hegazkin bat eta suhiltzaileak Gaubean piztutako basoko sutea kontrolatzen saiatzen ari dira. Dirudienez, sutea 14:00etan hasi da, Valluerca eta Acebedo herrien artean.