Gazteak
2023/05/09 - 15:44
Hipotekaren % 20ri aurre egiteko ICOren abalak ematea onartu du Espainiako Gobernuak
Raquel Sanchez ministroak zehaztu duenez, gainera, portzentaje hori % 25ekoa izan daiteke etxebizitzak D motako energia kalifikazioa badu.
2023/05/08 - 23:09
Espainiako Gobernuak etxebizitzak erosteko ICOren abalak onartuko ditu gaur
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak asteburuan iragarri zuenez, seme-alabak dituzten familien eta 35 urterainoko gazteen hipoteka-kredituaren % 20raino estaliko dute abalek.
2023/05/08 - 23:00
Zer esan nahi du ICOk gazteei etxe bat erosteko abala emateak?
Espainiako Gobernuak gazteei emango dien abalaren nondik norakoak azaldu dizkigu Niko Cuenca ekonomialariak.
2023/05/08 - 17:04
Sped Up fenomenoak musikaren sektorea hankaz gora jarri du
Abestiak abiadura bizkorragoan entzutean datza sare sozialen bidez zabaldu den Sped Up fenomenoa. Askok ez dute begi onez ikusten, baina beste askok tresna ona dela uste dute promoziorako.
2023/05/08 - 14:15
EAEko Lanbide Heziketak 3.920 leku gehiago eskainiko ditu datorren ikasturtean
2023-2024 ikasturterako aurretiko matrikula egiteko epea ireki dute astelehen honetan, maiatzaren 26ra arte. Orotara, 58.910 leku eskainiko ditu Lanbide Heziketak aurten.
2023/05/07 - 23:11
35 urtetik beherakoei eta haurrak dituzten familiei hipotekaren % 20 bermatzeko abalak iragarri ditu Sanchezek
Kreditu Ofizialaren Institutuak emango ditu abalak. Neurria asteartean onartuko dute Ministroen Kontseiluan, eta Espainiako Estatuko "bizitoki-larrialdia" konpontzeko beste neurri batzuei gehitzen zaie "etxebizitza babestua handitzea" eta "lehendik dagoen etxebizitza birgaitzea", esaterako.
2023/05/04 - 12:24
Belgraden bederatzi ikasle hil zituen adingabeak biktimen zerrenda bat zeukan
Tiroketaren harira, serbiar presidente Aleksandar Vucicek proposatu du armen lizentziak mugatzea eta zigorrak ezarri ahal izateko gutxieneko adina hamabi urtera jaistea.
2023/05/02 - 16:32
Suizidio kopurua egonkor mantendu da azken hamarkadan EAEn, baina gero eta saiakera gehiago daude
112 telefonoak, batez beste, 10 suizidio saiakera dei jasotzen ditu egunean eta 2021az geroztik taktika bera erabiltzen dute dei horiei behar bezala erantzuteko.
2023/05/02 - 16:23
Ankerra musika taldeak bullyingaren kontra aldarrikapen indartsua egin du bideoklip batekin
Jaiotzatik zuen desgaitasunagatik egiten zioten bullyinga Mikeli. Arazoari ikusgarritasuna emateko helburuarekin sortu zuten Ankerra musika taldea. "Lehoi bilakatzen" bideokliparekin beste biktimei lagundu nahi diete.
2023/05/02 - 16:14
''Zeuk Esan'' zerbitzuak jasotzen dituen deien % 20 bullyingarekin lotuta daude
"Zeuk Esan" zerbitzuko Kepa Torrealdearen ustez, gaur egun, eskola jazarpena inoiz baino gogorragoa da. Biktima babestea ezinbestekoa da, sare sozialekin 24 orduz jasaten dutelako erasoa.
2023/04/30 - 16:32
Eskola jazarpena salatuta bere buruaz beste egin duen 21 urteko neskaren heriotza, ikerketapean, Gijonen
Asturiasko presidenteak ere iragarri du bere Gobernuak gertatutakoa sakon ikertuko duela. Gaur zabaldu dute gaztearen hil kapera eta bihar izango da hileta, Gijonen. Hil aurretik eskutitz bat argitaratu zuen sare sozialetan; haren ikastetxean bulliynga egin zioten klasekideei leporatzen die ardura.
2023/04/24 - 16:39
Haurtzaroan eta nerabezaroan indarkeria sufritzen dutenek heriotza goiztiarra izateko arrisku handiagoa dute
Adietuek gogoratzen dute 5 umetatik 1ek indarkeria motaren bat jasango duela bere haurtzaroan zehar, eta giza eskubideen urraketa horri aurre egiteko ezinbestekoak direla estrategia transbertsalak.
2023/04/12 - 17:17
DBHtik aurrera gazte gehienek liburuekiko interesa galtzen dutela atzeman dute ikastetxeetan
Mugikorrak eskaintzen dizkien edukietan harrapatuta, gazteenek irakurtzeari erabat uzteko arriskuaz ohartarazi dute aditu askok. Gurean, neska-mutilak liburuetara hurbiltzeko programak 25 urte bete ditu. Idazleak eskoletara joaten dira.
2023/04/10 - 18:16
Hormonadun antisorgailuen albo ondorioen beldur, gero eta gutxiago dira pilula hautatzen duten gazteak
Botiketako profesionalek ikusi dutenez, pilula antisorgailuen salmentaren beherakadarekin batera, hurrengo eguneko pilulak gero eta gehiago saltzen dira. 60 urte baino gehiago dira metodo hori kaleratu zenetik, eta emakumeen askatasunerako ikono izandakoa gazteen artean gainbeheran dago orain.
2023/04/09 - 01:05
"Biharko" Euskal Herria "gaurtik" eraikitzeko deia egin du Ernaik Gazte Topaguneko ekitaldi nagusian
Euskal Herria "independente, sozialista eta feminista" ardatz hartuta hiru egunetan Elorrion milaka lagun bildu dituen egitarauari amaiera eman diote larunbat gauean. "Sistema neoliberalaren agortzearekin", bizitza bizigarri egiteko erabakiak hartzearen premiaz aritu dira, besteak beste.
2023/03/27 - 16:50
Ia 2.000 irakasle formakuntza jasotzen ari dira Barakaldoko BECen, suizidioaren aurrean egoki jokatzeko
Gaia tabua izan da ia betidanik, baina adituek diote ez dela ezkutatu behar, suizidioaz hitz egin behar dela. Kontua da nola hitz egin bere buruaz beste egiteko zorian dagoen gaztearekin.
2023/03/27 - 13:02
Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburuordea: "Osasun mentala sustatzeko espazio naturalak dira ikastetxeak"
Hezkuntza eremuan suizidio jokabidea hautemateko, esku hartzeko eta prebenitzeko prestakuntza jasoko du Barakaldoko BECek gaurtik ostiralera bitartean, Hezkuntza Sailak antolatuta. 1.800 irakasle eta ikastetxeetako ordezkari bertaratuko dira, "egoera zaurgarrian daudenak" identifikatzen ikasteko.
2023/03/26 - 22:51
Getxoko ikasle eta irakasle talde batek Marokoko Panda Raidean parte hartuko du
Getxotik Marokora joango da Fadura Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat, apiril amaieran, Panda Raidean parte hartzeko. Eurek prestatutako ibilgailuarekin, 2.000 kilometrotik gorako zeharkaldia egingo dute basamortuan, zazpi egunean, bukatu berri dituzten ikasketak amaitzeko.
2023/03/21 - 13:59
Gazteentzako estrategia berria onartu du Jaurlaritzak, 28 urterekin emantzipa daitezen
Exekutiboaren planak hamar proiektu handi aurreikusten ditu; besteak beste, 300 euroko hileko laguntza 25-29 urteko pertsonentzat eta Gazte Enpleguaren Talka Plana, 13.500 lanpostu sortzeko.
2023/03/17 - 09:35
3 eta 6 urte bitarteko zigorrak ezarri dizkiete Alexandru Ionita Zornotzan jipoitu zuten zortzi adingabeei
Auziko epaileak frogatutzat jo du gaztea hiltzeko ahalegina egin zutela, eta, beraz, adin txikikoen zentro itxi batean sartu beharko dute. Ikerketaren arabera, 16 pertsonak parte hartu zuten 2021eko uztaileko jipoian. Gainerakoak adin nagusikoak dira eta ez dituzte oraindik epaitu.