Gernika Lumo
2025/04/15 - 10:09
Albiste izango dira: II. Mundu Gerraren bukaeraren 80. urteurrena, autokarabanen gorakada eta Copernicus
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/14 - 21:15
Gernikak bonbardaketa oroituko du, "etsipenaren aurrean, berriz ere itsasargi morala izateko asmoarekin"
Foru hiribilduko Udalak eta NBEk 1937ko apirilaren 26ko eraso faxista gogora ekartzeko ekitaldiak antolatu dituzte. 'Bakearen, gerren amaieraren eta nazioarteko legezkotasunaren errespetuaren aldeko oihua' ekimena abiaraziko dute egitarau barruan.
2025/04/05 - 19:40
''Gernika Batailoia. Askatasunaren ametsa'' liburua plazaratu du Franck Dolosor kazetari lapurtarrak
Agirre lehendakariaren ametsa zen Gernika Batailoia nazien aurka borrokatu zen Frantzian. 1945eko apirilean, Graven gotortuta zeuden Alemaniako 4.000 soldadu portuko sarrera blokeatzen aritu ziren, eta okupatzaile horien aurka borrokatu zen Gernika Batailoia. Bost gudari hil ziren.
2025/04/05 - 18:16
Gernika Batailoia omendu dute Graveko guduaren 80. urteurrenean
Gernika Batailoia Euskadiko behin-behineko gobernuak sortu zuen, Kepa Ordoki Eusko Abertzale Ekintza EAE-ANVko militanteak gidatuta. Batailoi hau garaiko alderdi eta sindikatuetako gudariek osatu zuten, eta ideologikoki plurala zen.
2025/04/05 - 15:03
Graveko borrokan faxismoari aurre egin zion Gernika Batailoia omendu dute gaur
Eusko Jaurlaritzako, Legebiltzarreko, EAJko eta Gogora Institutuko ordezkari nagusiak izan dira bertan. Lehendakariaren esanetan, Europak "elkartuta jardun behar du bere askatasuna, segurtasuna eta fundazioaren balioak babesteko".
2025/03/31 - 15:36
Lehen legebiltzarkideak omendu dituzte, "une erabakigarri hartan" hartutako "konpromisoagatik"
Ekitaldia Gernikako Juntetxean egin dute, duela 45 urte Legebiltzarra eratu zen lekuan. Euskal erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak bertan izan dira.
2025/03/31 - 14:21
Lehen legebiltzarkideak gogoratu eta omendu dituzte Gernikako Juntetxean
Egungo legebiltzarkideak, Ganberak urte horietan guztietan izan dituen presidenteak, lehendakariak eta Jaurlaritzako sailburu guztiak izan dira bertan. Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena betetzen den egunean egin dute omenaldia.
2025/03/31 - 09:41
Albiste izango dira: Eusko Legebiltzarrak 45 urte, EAJren Batzar Nagusia eta Durangoko bonbardaketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/29 - 15:24
Lehen legebiltzarkideak omenduko dituzte astelehen honetan Gernikako Juntetxean
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena ospatzeko antolatu dute ekitaldia. Euskal ganbera 1980ko martxoaren 31n eratu zen.
2025/03/24 - 09:18
Aparkaleku handiago batera aldatu dute Gatiburen "Azken zoramena" kontzertua
Gatibu taldeak Gernika sorterrian emango duen azken kontzertua Astrako aparkalekuan zen egitekoa, ekainaren 7an, baina 10.000 lagunentzako eremu batera eraman dute, eskaria ikusita.
2025/02/28 - 14:46
''Beldurrezko pelikula bat bezalakoa izan zen, baina zoritxarrez ez zen pelikula bat izan''
36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako zentroetan ospitaleratuta covid-ak jota, eta horietako 3.000k zainketa intentsiboetako unitateetan bukatu zuten. Aitor eta Iker izan ziren hiltzetik gertu egon zirenetako bi. Rufinak, Txaroren amaginarrebak, ez zuen zorte bera izan.
2025/02/25 - 22:30
Gernikako Sare Feminista baikor azaldu da Mario Lopezen aurkako epaiarekin
Arlette Apraiz Gernikako Sare Feministako kideak uste du oraindik "biktimaz inguratuta" bizi garela, eta uste du epaiaren ostean emakume asko salaketa jartzera animatuko direla.
2025/02/25 - 17:06
Mario Lopezi 13 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, adingabe bati sexu-eraso jarraituak egiteagatik
Saskibaloi-entrenatzaile ohiak hiru urte eta erdiz 50 bat aldiz elkartu zen saskibaloiko jokalari adingabe eta bereziki zaurgarri batekin.
2025/02/25 - 13:13
13 urte eta 6 hilabeteko espetxea ezarri diote Mario Lopez entrenatzaile ohiari, sexu-eraso jarraituengatik
Epaileak probatutzat eman du gutxienez 50 alditan elkartu zela Lopez adin txikikoarekin, eta horietan "sexu-izaerako jokabide ugari" izan zituela entrenatzaileak. Gainera, probatutzat jo da gero eta sarriago egiten zizkiola erasoak, eta gero eta bortziagoak zirela.
2025/02/19 - 22:37
Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak jasoko du Bakearen Gernika Saria
Era berean, Argentinako Auzitegi Antropologiako Taldea (EAAF) sarituko dute. Sariak apirilaren 26an banatuko dira, bonbardaketaren 88. urteurreneko ekitaldietan.
2025/01/31 - 17:10
Gernikako gerrako presoen ospitale zaharra ''memoria leku'' izendatu dute
1938 eta 1940 bitartean, gutxienez 269 preso errepublikano hil ziren bertan gaixotasun infekziosoen ondorioz. Bigarren Hezkuntzako Institutua da gaur egun.
2025/01/16 - 14:56
Mario Lopezen kontrako epaiketa epaiaren zain geratu da, akusazioek 14-18 urteko kartzela eskaerari eutsita
Adin txikiko neskato bati sexu eraso jarraitua egiteagatik epaitu dute Gernika taldeko entrenatzaile ohia. Lopezek azken alegatuan nabarmendu duenez, neskatoarekin "kariño eta errespetuzko harremana" zuen.
2025/01/15 - 18:14
Bi aldeetako 20 bat lekukok deklaratu dute Mario Lopezen aurkako epaiketaren bigarren saioan
Bost ordu inguru iraun duen saioan, biktimaren dozena bat taldekide ohik, Gernika saskibaloi taldearen entrenatzaileek eta zuzendariek, Epaileen Federazioko ordezkariek eta Mario Lopezen emazte ohiak deklaratu dute. Auzia ostegunean geratuko da epaiaren zain.
2025/01/15 - 09:55
Lopezen aurkako epaiketaren bigarren saioa hartuko du Bizkaiko Auzitegiak, lekuko gehiagoren deklarazioarekin
Atzo, lehen saioan, Gernika taldearen entrenatzaile ohiak azaldu zuen "harreman platonikoa" zela adin txikiko neskarekin izan zuena, "sexu-harremanik gabekoa".
2025/01/14 - 16:41
Mario Lopezek "sexu-harremanik gabeko zerbait platonikoa" izan zela esan du epaiketaren lehen saioan
Lehen saioa ia bost orduz luzatu da, eta bitartean, Bilboko Justizia Jauregiaren kanpoaldean, mugimendu feministak deituta, emakume taldeek elkarretaratzea egin dute biktimari babesa adierazteko eta "biktimak babesten ez dituen" sistema judiziala salatzeko.