Gernika Lumo
2024/06/22 - 14:22
Imanol Pradales lehendakari karguaz jabetu da Gernikako batzar etxean
Demokraziaren seigarren lehendakari bihurtu da Pradales, aurreko lehendakariek bezala, Gernikako batzar etxean izandako ekitaldi solemne batean karguaren zina egin ostean. Iñigo Urkullu azken legegintzaldiaren lehendakariaren eskutik jaso du aginte makila.
2024/06/22 - 09:45
Horrela izango da lehendakari karguaz jabetzeko protokolozko ekitaldia
11:55ean, Imanol Pradales lehendakari hautatua iritsiko da Batzar Etxera. Ondoren, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria hurbilduko da, eta hark eramango du aginte-makila.
2024/06/21 - 22:16
Imanol Pradalesek larunbat honetan egingo du lehendakari karguaren zina Gernikako juntetxean
Imanol Pradalesek jakinaraziko du Eusko Jaurlaritza berriaren osaera larunbatean. EITBk jakin ahal izan duenez, 15 sail izango ditu hurrengo Exekutiboak, aurrekoak baino lau gehiago.
2024/06/21 - 19:34
Dena prest Gernikan, Imanol Pradales lehendakariak karguaren zina egiteko
Inbestidura saioaren ondoren, Imanol Pradales lehendakariak karguaren zina egingo du bihar Gernikan. Aginte makila Iñigo Urkullu azken legealdiko lehendakariaren eskutik jasoko du Gernikako arbolaren parean.
2024/06/17 - 12:47
Gernikako Arbolaren kimua jaso du Urkullu lehendakariak
Bizkaiko Batzar Nagusiek omenaldia egin diote Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariari, Eusko Jaurlaritzan egindako lanagatik, Gernikako Arbolaren kimu bat emanez.
2024/06/15 - 22:59
Udal hauteskundeetatik urtebetera, 'stand-by' egoeran jarraitzen du Gernika-Lumoko Udalak
Jose Maria Gorroño EAJren babesarekin iritsi zen alkatetzara, baina hilabetera dimititu eta anaiak hartuko zuela kargua adostuta. Ez zuen horrelakorik egin, ordea, eta alkate izaten jarraitzen du. EAJk eta EH Bilduk "paralisia" salatzen dute eta aukera guztiak dituzte mahai gainean.
2024/06/15 - 20:31
Urdaibaiko Guggenheim proiektua gauzatzeko Dalia fabrikaren instalazioak eraitsiko dituztela salatu dute
Greenpeaceren arabera, ez da kosta legea betetzen, Urdaibain paduretatik gertuegi eraikitzea aztertzen ari baitira. Inguru hori balio ekologiko handia duen eremu babestua da, eta talde ekologistak eremua berreskuratzeko eskatu du.
2024/05/17 - 16:25
Imanol Pradales lehendakari izango denaren kargu hartzea ekainaren 22an izan daiteke Gernikan
Edozein kasutan, datorren ostegunean iragarriko dute noiz izango den Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura ekitaldia.
2024/05/14 - 18:55
Pablo Gonzalezek senideen bisita jaso du, eta akusazioa "behingoz zehazteko" eskatu diote Poloniari
Euskal kazetariaren emazteak azaldu duenez, semearekin batera, bi orduz bisitatu ahal izan zuen Gonzalez Poloniako zerbitzu sekretuetako kideen aurrean, bi urte eta hiru hilabeteetako kartzelaldian jaso duen hirugarren bisitan.
2024/05/07 - 18:52
Gernikako RK Informatika enpresak langileei gimnasioko kuota ordaintzen die
Enpresaburuen arabera, inoiz egin duten inbertsiorik onena da. Enpresan langileen ongizatea handitu eta absentismoa jaistea lortu dute.
2024/05/02 - 15:53
Bullyinga: Jazartzaileari mezu positiboa bidaltzen dion bideoklipa egin dute Gernikan
Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolak eskola jazarpenaren aurka proiektu didaktikoa landu du 'Kausa bat, kantu bat' ekimenaren barruan. Gaiari buelta eman, eta bizitza beste modu batean heltzea posible badela gogoratu nahi izan diote erasotzaileari.
2024/04/27 - 17:00
Alderdi, sindikatu eta kolektibo sozialek palestinarren genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernikan
Ehunka herritar ere batu dira Gernikaren bonbardaketaren 87. urteurrenaren harira Gernika-Palestina ekimenak deitutako protestara, erasoa salatzeaz gain, nazioarteak estatu palestinarra aitor dezala eskatzeko.
2024/04/26 - 22:40
Lore eskaintza batek Gernikako bonbardaketaren biktimak gogoratu ditu
1937ko apirilaren 26an izandako bonbardaketaren biktimak gogoratu dituzte ostiral honetan Gernika-Lumoko hilerrian, eta omenaldia "Ukrainako edo Gazako biktimei" ere luzatu diete.
2024/04/26 - 19:38
Gernikak bonbardaketaren sirena hotsak entzun ditu berriro, 87. urtemugaren egunean
Goizean hasi dira ekitaldiak, George Steer kazetari britainiarrari omenaldia eginda eta Bakearen eta Adiskidetzearen Gernika sariak banatuta. Arratsaldean, sirena hotsak entzun ondoren, biktimak omendu dituzte hilerrian.
2024/04/26 - 19:06
Sirena hotsak Gernika gelditu du 15:45ean
1937ko apirilaren 26an bezala, 15:45ean puntuan, sirenak eta kanpaiak entzun dira, lau minutuz.
2024/04/26 - 14:32
Eusko Jaurlaritzak Gernikako klaratarren komentua erosi du, Bakearen Museoari bultzada emateko
Gernikako Juntetxearen ondoko eraikinak "memoriari lotutako guneak" bihurtuko dira horrela.
2024/04/26 - 09:58
Albiste izango dira: Atzerriko botoen kontaketa, Sanchezen hausnarketa eta MAKUSI, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/25 - 16:35
Leizaola lehendakaria erbestetik ezkutuan itzuli zen Aberri Eguna oroituz
Inoiz argitaratu gabeko irudien bitartez, Jesus Maria Leizaola erbesteratutako lehendakariak muga zeharkatu zuen eguna hobeto ezagutu ahal izan dugu. Fede Bergaretxe jeltzaleak, gerora Basauriko alkatea izan zena, bere autoan eraman zuen Leizaola.
2024/04/25 - 10:01
Albiste izango dira: Sanchezen erabakia, Gernika Combatants for Peace eta kanpaina hasiera Katalunian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/24 - 18:17
Itsasmendiren txakolin mota bat, 2024ko ardo zuririk onena
Itsamendi Artizar txakolinarekin, Bizkaiko upeltegiak Urrezko Bacchus Handia lortu du nazioarteko lehiaketa batean, eta 2024ko ardo zuri onena ere aukeratu dute.