Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sanchezen erabakia, Gernika Combatants for Peace eta kanpaina hasiera Katalunian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Begoña Gomez eta Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean
Begoña Gomez eta Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pedro Sanchezen erabakiaPedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du bere agenda publikoa bertan behera utziko duela astelehenera arte, presidente izaten jarraitu behar ote duen ala ez aztertzeko, Begoña Gomez emaztea ikertzen ari direla jakin ondoren. X sare sozialean argitaratutako eta herritarrei zuzendutako gutun batean, datorren astelehenean agerraldia egingo duela iragarri du, erabakiaren berri emateko.

- Gernika Combatants for Peace: Aurten Bakearen Aldeko Gernika saria jasoko duen Gernika Combatants for Peace erakundea aurkeztuko dute, 13:00etan. 2006an sortua, Israelgo eta Palestinako borrokalari ohiek osatzen dute eta elkarrekin lan egiten dute bakea sustatzeko.

- Kanpaina hasiera Katalunian: Gaur gauerdian abiatuko da hauteskunde kanpaina Katalunian eta, ohi bezala, 15 egun izango dituzte alderdiek euren programak aletzeko eta herritarrei botoa eskatzeko. Zalantzarik gabe, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen azken erabakiak astinduko du kanpaina hasiera; karguan jarraitu edo ez hausnartzeko, bere agenda bertan behera utzi du gobernuburu espainiarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X