Gernika Lumo
2024/04/22 - 16:04
Memoria demokratikorako leku gisa izendatu dute Gernika-Lumo
Iñigo Urkulluk Gernikako memoriarekiko konpromisoa berretsi du, eta biktimen omenezko mausoleoa edo Bakearen Museoa konpromiso horren isla direla nabarmendu du.
2024/04/13 - 22:31
Gernika-Lumoko hirigune osoaren 'Memoria Demokratikoaren Leku' izendapena argitaratu du BOEk
Estatuko Aldizkari Ofizialak larunbat honetan argitaratu du 2023ko abuztuaren 1ean iragarri zen erabakiaren adierazpen ofiziala.
2024/04/10 - 12:36
Azken agurra, Jose Antonio Ardanza lehendakariari
Hileta-elizkizuna 19:00etan izango da Elorrioko (Bizkaia) Sortzez Garbiaren Basilikan. Meza Gasteizko, Bilboko eta Donostiako gotzainek emango dute.
2024/04/09 - 20:32
Horrelakoa izango da Jose Antonio Ardanza lehendakariari emango dioten azken agurra
Ertzaintzak hilkutxa Gernikatik Ajuria Eneara eramaten lagunduko du. Segizioa 08:00etan hasiko da. Hil-autoa 09:45 aldera iritsiko da Gasteizko jauregira.
2024/04/09 - 14:41
Errege Kopak Gernikako Batzar Etxea bisitatu du
Athleticek gaur goizean eraman du Errege Kopa Gernikako Batzar Etxera. Bertan izan dira, besteak beste, Jon Uriarte presidentea, teknikariak eta Iker Muniain, Oscar de Marcos, Iñaki Williams, Iñigo Lekue eta Raul Garcia jokalariak.
2024/03/30 - 17:20
Javier Aguirre Mallorcako entrenatzailearen euskal senideek bihotza erdibituta dute Kopako finalaren aurrean
Aguirretarrek eta onaindiatarrek Mallorcako entrenatzailearentzat hitz onak baino ez dituzte. Athletic eta Mallorcaren arteko finalak eragindako urduritasuna elkarrekin gozatzeko bildu dira Gernika-Lumon.
2024/03/08 - 06:00
Aurrez aurrekotik onlinera: sarean eskaintzen diren zerbitzuen malgutasuna
Gontzal Urionabarrenetxea entrenatzaile pertsonalak eta Ana Zendegi psikologoak aurrez aurreko saioak eskaintzen dituzte Gernikan eta Arrasaten, hurrenez hurren, baina euren eskaintza onlinera ere eraman dute, eta gazteen artean malgutasuna eskaintzen duen aukera arrakastatsu bat da.
2024/02/28 - 21:24
Manifestazio batek Gernikan eta elkarretaratze batek Madrilen Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu dute
Euskal kazetariak bi urte bete ditu Polonian atxilotuta, eta elkarretaratzeak eta ekintzak antolatu dituzte hainbat hiritan, bere egoera salatzeko, errugabetasun-presuntzioa eskatzeko eta bidezko epaiketa aldarrikatzeko.
2024/02/28 - 13:17
Pradales: ''Ohore handia izan da Bizkaiaren alde lan egitea eta Euskadi hobe bat eraikitzen laguntzea''
Bizkaiko Batzar Nagusietan bere azken agerraldia egin du Imanol Pradales, EAJren hautagaiak lehendakari izateko. Alderdikideei eta gainerako alderdietako ordezkariei eskerrak eman dizkie 12 urte hauetan elkarrekin egin duten lanagatik.
2024/02/26 - 17:48
Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Turtziozen
Memoriarekiko duen konpromisoa indartuz, Jaurlaritzak Gernikako arbolaren kimu bat landatu du Turtziosen, bere garaian Jaurlaritzak erbesteratu aurretik izan zuen azken egoitza Jauregian.
2024/02/21 - 17:50
Bakearen Aldeko Borrokalariak eta Mediterraneo Itsasoko Zintzoak elkarteek jasoko dute Bakearen Gernika Saria
Gernikako bonbardaketaren 86. urteurreneko ekitaldiak apirilaren 26an egingo dira, eta egun horretan banatuko dira Gernika sariak ere.
2024/02/14 - 20:50
David Perez Sañudo 'Azken erromantikoak' pelikula filmatzen ari da Laudion, Miren Gaztañagarekin
David Perez Sañudo zuzendaria bere bigarren pelikula filmatzen ari da eta, egokitzapen lanetarako, Marina Pares izan du berriro ere gidoilari lanetan. Miren Gaztañaga da protagonista, euskaraz filmatzen ari dira eta EITBren partaidetza du lanak.
2024/02/10 - 12:52
Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia hil da
Bat-batean hil da, 57 urterekin, Mexikon. 20 urtez Gatibun ibili ostean, Caballerok 2022an utzi zuen taldea. Aurretik, Cartoon Band, Noiz?, Maxia eta Insert Beat taldeetan aritu zen. EraBatera supertaldeko kide ere izan zen eta gaur egun Peatones taldean aritzen zen.
2024/01/27 - 15:53
Egun osoko festa Gernika-Lumon, Bertso Eguna tarteko
Lurralde ezberdinetako bertso-eskolak tabernaz taberna ibili dira, ibilbidea osatuz. Muxikan abiatu dute eguna, bertakoa baita Garriko bertso-eskola, aitzindarietako bat. Arratsaldean, bertso-saioa izango da, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinarekin, besteak beste.
2024/01/26 - 09:08
Bertso Eguna, larunbatean Gernika-Lumon
10:30etik ordu txikietara arte gozatuko dute bertsozaleek programazioaz. Oholtza gainean, saio nagusian, Sustrai Colina, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saio Alkaiza.
2024/01/23 - 09:18
Albiste izango dira: Urdaibaiko Guggenheim; greba itunpeko hezkuntzan; eta euskal Zinema, Oscarretara begira
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/22 - 20:33
Bi urteko hausnarketa egingo dute, Guggenheim Urdaibaik aurrera jarraituko duen ala ez erabakitzeko
Guggenheim Bilbao Museoaren patronatuak bi urteko hausnarketa egingo du, aurten eta 2025ean, Urdaibaiko (Bizkaia) azpiegiturak aurrera jarraituko duen ala ez erabakitzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu duenez.
2024/01/22 - 15:28
Bizkaiko urtegiek erreserbak dituzte 15 hilabetez ur-hornidura bermatzeko
Ur Partzuergoko gerentearen esanetan, iaz baino 17 puntu gehiago daude, baina "ohikoak" diren datuak direla azpimarratu du.
2023/12/23 - 18:30
Gernikako Sare Feministaren ustez, Lointekeko zuzendaritzak "ezin du egun bakar bat ere segitu"
"Egin duten gauza bakarra Mario Lopez babestea izan da, publikoki zein pribatuki, erasoaren tamaina gutxietsiz, ezjakintasun faltsuaren atzean ezkutatuz", salatu dute. Gainera, Gernika-Lumoko Udalaren ardura falta kritikatu dute.
2023/12/23 - 13:20
Gernikako Mugimendu Feministak gogor jo du Lointek Gernikaren zuzendaritzaren aurka
Ustezko erasotzailea babestu besterik ez duela egin salatu du, eta ez duela ezer egin biktima babesteko eta eraso gehiago izatea eragozteko. Horregatik, Gernikan gaur egindako elkarretaratzean, zuzendaritzaren dimisioa eskatu du eta erakundeei esku hartzeko galdegin die.