Geroa Bai
2021/11/05 - 13:26
Navarra Sumak bere "eredu arrakastatsua" aldarrikatu du, eta gainerako taldeek baztertu egin dute
Koalizio erregionalista bakarrik geratu da aurkeztutako bost ebazpen proposamenen defentsan. Nafarroako erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidaren bigarren saioa da gaurkoa.
2021/11/05 - 11:13
Koldo Martinez: ''Nafarroako gizartearen gehiengoa guztiz bat dator Gobernu honekin''
Geroa Bairen senatariak adierazi duenez, bere alderdia eroso sentitzen da koalizioa gobernuaren barruan, nahiz eta gai askotan desadostasunak izan. Martinezen hitzetan "Chiviteri egiten diogun kritika gogorrena hizkuntz politikarekin duen jarrera da".
2021/11/04 - 13:35
Chivitek elkarrizketa aldarrikatu du "akordioak bilatzeko tresna gisa"
Erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidaren lehen saioan, "adierazle ekonomikoak onak" direla esan du, baina inflazioak eragindako "hodei beltzak" aintzat hartu behar direla ohartarazi. Horien aurrean, murrizketarik gabeko eta erkidegoaren aniztasuna bultzatuko duen eredu bat aldarrikatu du.
2021/10/27 - 14:53
Nafarroako Gobernuak aurrekontuen aurreproiektua onartu du, 5.273 milioi eurorekin
Iazkoarekin alderatuta, % 8,27 igoera dakar eta Europako funtsetatik helduko diren 162 milioiak ditu barne. Ekonomia eta Ogasun kontseiluak azpimarratu duenez, "susperraldirako ezinbesteko oinarria" da egitasmoa.
2021/10/25 - 22:59
Nafarroako Gobernuak eta parlamentu-talde guztiek, NA+k izan ezik, tokiko finantziazioko akordioa adostu dute
EH Bilduk adierazi duenez, hori aurrekontu-akordiorako negoziazioan lagungarria izan daiteke; Foru Gobernua eta koalizio abertzalea Aurrekontua eztabaidatzen ari dira.
2021/10/12 - 17:09
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, E-Podemos eta Geroa Bai Foro Sozialaren jardunaldietan izango dira
Foro Sozialak adierazi duenez, helburua "Aieteko espiritua berreskuratzea da, euskal bake prozesuaren irakaspenak balioesteko, bakearen eraikitze prozesuari dagozkion oztopoak eta aukerak aztertzeko eta gatazkak konpontzeko erronka globalez hausnartzeko".
2021/10/07 - 14:48
Erizaintzako Lan Eskaintza Publikoan euskara baloratzea eskatu du Geroa Baik: "Ezin da beldurrez gobernatu"
Jabi Arakama Geroa Baiko parlamentariak diskriminazio horrekin amaitzeko borondate politiko falta leporatu dio Alderdi Sozialistari. Remirez presidenteordeak erabakiak "segurtasun juridikoan" oinarrituta hartu behar direla dio.
2021/07/02 - 23:17
Nafarroan "euskaraz bizitzeko eskubidea" aldarrikatu dute herritarrek Iruñean
Nafarroako Gobernuak onartu nahi duen dekretu berriarekin kezkatuta agertu da Euskalgintzaren Kontseilua, lan-postu publikoetan jarduteko probetan euskararen puntuazioari eragiten diolako.
2021/06/14 - 13:47
Chivite: "Aurtengoa berreskuratze ekonomikoa abiatzeko urtea izango da Nafarroan"
Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, uztailetik aurrera musukoa aire librean derrigorrezko ez izatearen aldekoa da. Dena den, aitortu duenez, Espainiako Gobernuari dagokio hori arautzea.
2021/03/11 - 16:15
Martxan da Nafarroako trafikoaren eskumena, dokumentazio teknikoa jaso ostean
Ramirezen esanetan, "gertaera garrantzitsua" da, eta Blanca Regulez Geroa Baiko parlamentariak, berriz, transferentzia "uda baino lehen" egitea eskatu du.
2021/02/19 - 10:54
Nafarroako Parlamentuak pediatria lurralde osoan indartzeko eskatu dio Gobernuari
Lurralde osoan osasun-estaldura bermatzeko plan bat egin dezan eskatu diote Gobernuari, haurrentzako osasun-arreta hobetze aldera.
2021/02/02 - 09:33
NA+k ez beste guztiek babestu dute Ayerdiren dimisioa eragin duen legea aldatzea
Aipaturiko lege horren 68. artikulua anbiguoa dela irizten diote eta begi onez ikusten dute gehiago zehaztea.
2021/01/29 - 15:35
Ayerdik dimisioa aurkeztu du, Davalor auziak sortutako egoera politikoarengatik
Ayerdik oraindik ez du jaso ikertua denaren jakinarazpenik, astelehenean Gorenari bere egoera zein den argitzeko eskaera egin arren.
2021/01/29 - 14:50
Manu Ayerdik dimisioa eman du
Halere, argitu du oraindik ez duela jaso Gorenaren jakinarazpena. Mikel Irujok, orain arte Nafarroako Kanpo Ekintzako zuzendaria izan denak, hartuko du bere lekua.
2021/01/29 - 13:24
Manu Ayerdik dimisioa eman du
Manu Ayerdik dimisioa eman du Gorenak ikerketapean jarri ostean. Mikel Irujok, orain arte Nafarroako Kanpo Ekintzako zuzendaria izan denak, hartuko du bere postua.
2021/01/28 - 14:25
Mikel Irujo izango da Ekonomiaren Garapenerako kontseilaria, Ayerdiren ordez
Gorenak Davalor auzian auzipetu du Ayerdi, eta hark jakinarazpena jaso bezain laster dimisioa emango duenez, kontseilari berria orain arte Kanpo Ekintzako zuzendaria izango dela jakinarazi dute.
2021/01/23 - 17:07
Manu Ayerdiren dimisioa eskatu du, beste behin, Navarra Sumak
Nafarroako Parlamento en las Ondas saioan 'Davalor' kasuaren inguruan aritu dira. Auzitegi Gorenak bigarren auto bat kaleratu du, eta honen interpretazio desberdinek hautsak harrotu dituzte.
2021/01/21 - 15:36
Presoak gertura ditzala eskatuko dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari
Geroa Bai koalizioko Jabi Arakamak azpimarratu du Parlamentuan gaur onartutako mozioa ez dagoela ETAko presoei soilik zuzendua, "espetxeratu guztiei baizik, egindako delitua gorabehera".
2020/12/19 - 19:00
Geroa Sozialberdeak alderdia sortu eta Uxue Barkos izendatu dute idazkari nagusi
Alderdi berria Geroa Bai koalizioko kide izango da. Orain arte EAJk eta independenteek osatzen zuten koalizioa, eta independente horiek sortu dute, hain zuzen ere, alderdi berria.
2020/12/15 - 11:46
Hualde: ''UPNk min politikoa egin nahi dio Ayerdiri, EAJri eta Geroa Bairi''
Unai Hualderen ustez, Ayerdi kontseilariaren aurkako auzi penala "injusitizia handi bat da". "UPNk parlamentuan lortu ez duena, bide judizialetik lortu nahi du", esan du Hualdek.