RADIO EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manu Ayerdiren dimisioa eskatu du, beste behin, Navarra Sumak

18:00 - 20:00
Manu Ayerdiren dimisioa eskatu du, beste behin, Navarra Sumak
Nafarroako Parlamento en las Ondas saioan 'Davalor' kasuaren inguruan aritu dira. Auzitegi Gorenak bigarren auto bat kaleratu du, eta honen interpretazio desberdinek hautsak harrotu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Laura Garridoren esanetan, Santurtziko, Getxoko eta Osakidetzako kasuek erakusten dute EAJk "legezkotasuna urratzen" duela bere mesedetan

Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak salatu duenez, Santurtziko lan-eskaintza publiko baten azterketaren ustezko filtrazioak, Getxoko jauregiaren kasuak eta Osakidetzako segurtasuneko buru ohia kargura titulu faltsu bat aurkeztuta iritsi izanak agerian uzten dute EAJk "prozedurak aldatzen dituela eta legezkotasuna urratzen duela Administrazioa bere eta bere lagunen zerbitzura jartzeko".

Lander Martinez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lander Martinezen arabera, ezkerreko aliantzarako lehen urratsa Gobernuan dauden alderdien artekoa izan den arren, zabala da eta nahi duen oro dago gonbidatua

Sumarreko diputatuaren iriziz, "begi onez" ikusi behar dira ezkerra batzeko sortzen diren egitasmo guztiak, "hori beti izango da ona ezkerrarentzat". Halaber, bere ustez, Yolanda Diaz da "gaur egun duen profil politiko onena", baina ezkerreko aliantza berri horren lidergoa nork eramango duen ez dute oraindik eztabaidatu ere egin.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ ez den beste alderdi batek Santurtzin agintzeko aukera "ez du ikusten" Ansolak

Karmele Tubilla Santurtziko alkate jeltzaleak dimisioa eman ondoren, EH Bildu lantzen ariko litzatekeen gehiengo alternatiboari buruz galdetuta, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan du ez duela  alkatetza galtzeko arriskurik ikusten. Aurreratu du jada jarri direla PSE-EEkin harremanetan. "Ikusiko dugu zer ematen duten negoziazioek", zehaztu du, 'Ganbara' saioan egin dioten elkarrizketan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X