Geroa Bai
2017/09/11 - 21:16
AHTren inguruko desadostasunak jarraitzen du lauko Gobernuaren baitan
Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek bilera egin dute. Abiadura handiko trena proiektuaren inguruan adostasuna bilatu nahi zuten, baina batzarra akordiorik gabe bukatu da.
2017/09/05 - 10:50
AHTari eutsiz gero, EH Bildu, Podemos eta I-Ek ez dituzte kontuak onartuko
Orain arteko egitasmoari eusten bazaio, kontuak ez babestearekin egin dute mehatxu EH Bilduk, Nafarroako Podemosek eta I-Ek.
2017/08/10 - 16:27
PSNko Yolanda Gonzalez, Vianako alkate berria
UPNko Jose Luis Murguiondoren lekua hartu du, sozialistek, Podemosek eta Geroa Baik aurkeztutako zentsura-mozioa aurrera aterata. Saioa tentsio handikoa izan da.
2017/08/10 - 14:18
Yolanda Gonzalez da Vianako alkate berria, zentsura mozioa onartu ostean
Gaur eguerdian eztabaidatu eta onartu dute UPN alderdiko Jose Luis Murguiondo alkatearen aurka aurkeztutako zentsura mozioa.
2017/07/05 - 15:22
Fiskalaren zigor-eskaera 'gehiegizkoa' dela esan du Nafarroako Gobernuak
"Iruñean epaitu beharko lituzketela" pentsatzen jarraitzen dutela adierazi du. Geroa Baik, EH Bildu, Podemosek eta Ezkerrak adierazpen instituzionala adostu dute Fiskaltzaren eskaeraren aurka.
2017/06/22 - 13:39
Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro dira
Lauko gobernua osatzen duten alderdiek Euskararen Legearen moldaketa onartu dute. 44 udalerri eremu ez-euskaldunetik atera dira, eta Atez herria eremu euskaldunean izango da.
2017/06/19 - 18:45
Altsasuko gazteen kartzelaldia baliogabetzea eskatu du Foru Parlamentuak
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaile Batzordeak Altsasun egin dute gaur bilera, eta Altsasuko gazteei babesa agertzeko adierazpen instituzionala onartu dute.
2017/06/08 - 18:49
LGTBI kolektiboaren berdintasunerako legea adostu du Foru Parlamentuak
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerra taldeek alde botatu dute, UPN abstenitu egin da eta PPNk aurkako boza eman du.
2017/06/04 - 16:00
'Aldaketaren gobernua' sendotu egingo litzateke Nafarroan zein Iruñean
EiTBren inkestaren arabera, handitu egingo luke gehiengoa eta gobernatzen jarraituko luke hiriburuko udalean zein Foru Gobernuan. UPNk lehen indarra izaten jarraituko luke, baina eserleku bat galduta.
2017/05/31 - 12:06
Maiorga Ramirez, Ultzamako zentroari buruzko ikerketa batzordearen buru
Kontuen Ganberak "irregulartasun oso handiak" atzeman zituen Ultzamako biometanizazio instalazioaren kudeaketan. Fiskaltza ere ikertzen ari da.
2017/05/11 - 15:59
Iruñeko udal gobernuan 'konfiantza krisia' dago, Aranzadi eta I-Eren ustez
Joseba Asironek gogoratu die "konfiantza taldean lan eginda sortzen" dela eta "ezberdintasunak talde barruan konpontzen" direla.
2017/05/08 - 15:18
Nafarroako Parlamentuak Ultzamako biometanizazio instalazioa ikertuko du
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdien proposamena osteguneko osoko bilkuran eztabaidatuko dute. Lauko Gobernuaren babesaz gain, PSN eta PPN alde agertu dira.
2017/04/05 - 09:30
Gehiengo politiko eta sindikalak armagabetzea babestuko du
Ortuzar eta Otegi buru dituztela, sindikatuetako eta ia alderdi guztietako ordezkariek (PP eta UPN salbu) agiria irakurriko dute Bilbon.
2016/12/29 - 18:39
EH Bildu, Geroa Bai eta PSNko kideak, Nafarroako Sareren taldean
Ideologia politiko eta pentsaera ezberdinetako pertsonek presoen eskubideen aldeko plataforma osatu dute Nafarroan.
2016/11/03 - 13:59
Errenta Bermatua onartu dute Nafarroan, oposizioaren aurkako botoekin
Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Nafarroak eta I-Ek aldeko botoa eman dute, eta UPNk, PSNk eta PPNk aurkako botoa eman dute.
2016/09/20 - 13:21
Europako bandera berriz eskegitzea baztertu du Nafarroako Parlamentuak
Bozeramaileen Batzordeak berriro zintzilikatzea onartu zuen atzo, baina erabakia ganberako mahaiari dagokio. EH Bilduk eta Nafarroako Podemosek kontra bozkatu dute; Geroa Bai abstenitu egin da.
2016/09/17 - 15:37
Nafarroako Gobernuak 'funtzionatzen' duela esan du Barkosek
Geroa Bai alderdiak ikasturte berria aurkezteko ekitaldia egin du gaur goizean Iruñean.
2016/07/20 - 16:10
Uxue Barkosek legealdiko lehen urtebetearen balantzea egin du
Nafarroako presidenteak duela urtebete hartu zuen kargua bere gain. EiTBk elkarrizketatua, Barkosek zehaztu du zeintzuk diren hamabi hilabete hauetako alderik onenak eta txarrenak.
2016/06/20 - 18:01
Nafarroako Parlamentuak ETB ikusteko eskubidea aldarrikatu du
Adierazpen instituzionalaren alde Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta Izquierda-Ezkerra agertu dira. PP eta UPN abstenitu egin dira.
2016/06/09 - 16:08
A20ko porrota bizkarrean, gauerdian ekingo diote alderdiek kanpainari
Estatuan, Unidos Podemosek PSOE gaindituko ote duen da zalantza nagusia. EAEn, Unidos Podemosen eta EAJren arteko lehia estua aurreikusi dute.