Geroa Bai
2016/06/05 - 16:32
Euskal Herriko alderdi politikoak, kanpainaurrean murgilduta
Araban izango dituen Senaturako hautagaiak aurkeztu ditu EAJk. EH Bildu, berriz, kanpainarako iragarkia grabatzen egon da.
2016/05/27 - 23:59
Barkos: 'Keinu bidezkoa baino, sakona da eraiki dugun aldaketa'
Nafarroako presidenteak Foru Gobernuaren lana baloratu du, bere alderdiak antolatutako hitzaldi bati ekin aurretik, 2015eko maiatzeko hauteskundetatik urtebete igaro denean.
2016/05/13 - 15:37
Daniel Innerarity, Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburua
Koldo Martinezen lekua hartuko du Innerarityk. Ana Lujan, bestalde, Geroa Baiko Senaturako hautagaia izango da.
2016/05/10 - 17:43
Geroa Bai eta EH Bildu ez dira elkarrekin aurkeztuko orokorretara
Podemos eta I-E alderdiek koalizioa osatzeari ezetza eman ondoren, Geroa Baik eta EH Bilduk ere bakarka aurkeztea erabaki dute Nafarroan.
2016/05/06 - 23:15
Podemos Nafarroak ezetz esan die Geroa Bairi eta EH Bilduri
Militanteek errefusatu egin dute koalizioa egitea, bai Kongresurako, bai Senaturako.
2016/05/05 - 18:07
ETB ikusteko dauden baliabideak erabiltzea eskatu du lautarikoak
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alderdiek aurkeztu duten mozioak gaitzetsi egiten du ETBren emisioa eteteko Industria Ministerioaren agindua.
2016/05/04 - 14:26
Geroa Bai eta EH Bildu, kexu; UPNk dio Legea bete behar dela
Aldaketaren gobernuko kideek erregionalisten jarrera kritikatu dute. UPNk eta PPNk lege kontua dela defendatu dute.
2016/04/30 - 15:19
Zerrenda bateratu baten alde egin du Geroa Baik
Batzarra egin du herrietako ordezkariekin, Iruñean, eta bertan defendatu duenez, Nafarroan gauzatu den aldaketa izan daiteke bidea, Espainian ere beste horrenbeste lortzeko.
2016/04/25 - 23:25
Geroa Baik eta EH Bilduk ez dute baztertzen koalizioa orokorretarako
Bi indarretako parlamentu-bozeramaileak prest agertu dira elkar ulertzeko formulak aztertzeko Nafarroan; biek hitz egin dute koalizio horretan Podemos eta Izquierda-Ezkerra egoteko aukeraz ere.
2016/04/16 - 18:42
1936ko estatu-kolpean fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean
Justizia eskaera izan da ekitaldian entzun ahal izan den aldarrikapen nagusiena. Ekitaldi horretan Foru parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiek parte hartu dute, PPk izan ezik.
2016/04/09 - 19:28
Barkosek eta Errejonek Nafarroako Gobernuaren garai ona egiaztatu dute
Foru Erkidegoko presidenteak eta Podemoseko agintariak Gobernuaren balantzearen balioa azpimarratu du; Podemosek Nafarroan gobernatzeko akordio programatikoan parte hartzen du.
2016/04/08 - 02:01
Nafarroako Kutxaren auzia ikertuko du Parlamentuak
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerra taldeen botoekin egin du aurrera ekimenak. UPN eta PPN, berriz, ikerketa-batzordea eratzearen kontra agertu dira.
2016/02/12 - 12:09
Barkosek pentsio-sistema propioa eratzeko aukerak ikusten ditu
Modu horretan egin dio erreferentzia EAErako eta Nafarroarako Gizarte Segurantza eta pentsio-sistema propioa eratze aldera EAJ alderdiak landu duen txostenari.
2016/01/29 - 07:44
Nafarroak kontuak onartu ditu azken urteetan aurrekoa luzatu ostean
Azken aurrekontuak 2012an onartu zituen Foru Erkidegoak, UPNren eta PSNren babesarekin, Gobernu koalizioa hautsi baino lehen. 4.005.305.026 euroko proiektua onartu du Parlamentuak.
2016/01/25 - 13:31
Presoen sakabanaketa baztertu du Nafarroako Parlamentuak
Adierazpen instituzionala aurrera atera da Nafarroako Foru Gobernua sustengatzen duten lau alderdien babesarekin.
2016/01/19 - 10:46
Akordiorik ez irakaskuntzako lan-eskaintzaren inguruan, Nafarroan
Foru Gobernua osatzen duten lau alderdien arteko bilera akordiorik gabe amaitu zen atzo. Mendoza Hezkuntza kontseilariak esan du Nafarroako Gobernuak hartuko duela azken erabakia.
2016/01/15 - 13:13
Barkosen ustez, 'nahi izanez gero, badago aldaketarako tarterik'
Nafarroako presidentearen iritzian, Estatuan "erronka zaila da gobernagarritasuna, baina ez ezinezkoa, eskema zaharrak atzean utzi eta aniztasunaren alde eginez gero".
2015/12/22 - 13:24
Zerga erreformari buruzko legea onartu du Nafarroako parlamentuak
Legeak jasotzen dituen neurri sortek eragina izango dute 2016ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenetan eta 2017ko errenta aitorpenean.
2015/12/18 - 19:37
Kanpainaren azken eguna Nafarroan
Geroa Baik, EH Bilduk, Orain Baterak eta Ahal Duguk hainbat festa antolatu dituzte arratsaldean, eta horrela emango diote amaiera kanpainari.
2015/11/27 - 10:08
Erabakitzeko eskubidea 'kontzeptu-tranpa' dela uste du PSNk
Nafarroan erabakitzeko eskubideaz eztabaidatzea beharrezkoa ez dela uste du UPNk. “Autodeterminazio” hitza “leundu” nahi dute, azpimarratu du. Erabakitzeko eskubidea “irmo” defendatu du Geroa Baik.