Guda Sirian
2018/03/19 - 11:08
6.000 pertsona baino gehiago atera dira gaur Ekialdeko Ghoutatik, Errusiaren arabera
Bestalde, gutxienez 11 pertsona hil dira Afringo eremu kurdu siriarrean gertatutako leherketan.
2018/03/18 - 17:38
Turkiak bere gain hartu du Siriako eskualde kurduko Afrin hiria
Kurduek ez diote aurre egin eta Turkiak berehala aldarrikatu du garaipena. Egonkortasunaren ikurrak jarriko dituztela iragarri du Erdogan Turkiako lehen ministroak.
2018/03/15 - 15:21
Gaur zazpi urte hasi zen Siriako gerra
Duela zazpi urte gerra zibil moduan hasi zenak egun mundu-gerra kutsua dauka. Gerra Hotza amaitu zenetik lehen aldiz Errusia eta Estatu Batuak aurrez aurre jarri ditu.
2018/03/14 - 13:35
Gutxienez 23 lagun hil dira azken 24 ordutan Ghoutan izandako erasoetan
Otsailaren 18an erasoak hasi zirenetik 1.204 lagun hil dira Ghoutan, horien artean 246 haur. Atzo ehun lagun inguru atera zituzten hiritik.
2018/03/12 - 12:54
Ghoutatik zaurituak ateratzeko Errusiarekin akordioa iragarri du matxino talde batek
Hala ere, ez Siriako Gobernuak eta ezta Nazio Batuen Erakundeak ere ez dute akordioa baieztatu. Duela hiru aste Gobernuaren erasoaldia hasi zenetik, 1.100 zibil baino gehiago hil dira.
2018/03/10 - 17:01
Ia 1.000 lagun hil dira Goutharen kontrako erasoaldia hasi zenetik
Aldeek elkarri leporatzen diote su-etena ez errespetatzea. Negoziatzen jarraitzen dute, eta azken orduetan laguntza humanitarioa sartu ahal izan da, eta lehen matxinoak irten dira eskualdetik.
2018/03/06 - 15:05
9 orduz laguntza bideratu dute Nazio Batuek eta Gurutze Gorriak Ghoutan
Bederatzi orduz aritu dira Nazio Batuak eta Gurutze Gorria laguntza bideratzen eta hurrengo konboia ostegunean bidaltzen espero dute. Lan baldintzak oso zailak dira.
2018/03/05 - 15:49
Ghoutan lehenbizikoz konboi humanitario bat sartu da
Batez ere, sendagaiak eta jakiak eraman dituzte. Oraindik 400.000 zibil daude atera ezinik.
2018/03/05 - 12:17
Laguntza humanitarioa daraman konboia Gutako ateetan da
Konboi humanitarioa 46 kamioiez osaturik dago eta helburua 27.500 lagunei laguntza eskaintzea da. Azken bonbardeaketetan 695 lagun hil dira ekialdeko Gutan.
2018/03/04 - 19:20
Al Asaden tropek Ekialdeko Ghoutaren laurden baten kontrola eskuratu dute
400.000 zibilek harrapatuta jarraitzen dutela salatu dute Nazio Batuek, eta 600 lagun hil direla azken egunetan. Emmanuel Macronek Siriari presioa egiteko eskatu dio Irani, erasoak etetea lortzeko.
2018/03/02 - 07:50
Larrialdiko bilera egingo dute gaur NBEn Ghoutako egoera aztertzeko
Bestalde, Errusiak korridore humanitarioak ahalbidetzeko egindako proposamena "txantxa" dela esan du AEBk.
2018/03/01 - 10:53
Bonbardaketak Ghoutan, su-eten humanitarioaren hirugarren eguna hasi aurretik
Teorian, 09:00etatik 14:00etara egongo da indarrean.
2018/02/27 - 15:27
Putinek agindutako su-etenaren lehen eguna ez da bete Sirian
Goizeko lehen orduan lasaitasuna egon bada ere, gerra hegazkik zeruria itzuli dira, eta Nazio Batuek baieztatu dutenez, borroka ez da ixildu eta zibilak ez dira atera Goutatik.
2018/02/27 - 12:44
Emakume siriarrei laguntzaren truke sexu-abusuak egin dizkietela salatu dute
Sexu-jazarpena hain dago hedatua, emakume siriar batzuek elikagaien zentroetara joateari uko egiten diotela, jendeak pentsatuko lukeelako sexua eskaini dutela laguntzaren truke.
2018/02/27 - 10:37
Etenaldi humanitarioa bertan behera Sirian
Gutxienez adingabe bat hil da eta beste zazpi pertsona zauritu dira. Teorian, 09:00etatik 14:00ak arte egon behar zuen indarrean.
2018/02/27 - 00:24
Ekialdeko Ghoutan su-eten humanitario bat indarrean sartzeko agindua eman du Putinek
Su-etena egunero izango da indarrean, 09:00etatik14:00etara, Douman eta Arbilen.
2018/02/26 - 12:59
Gutxienez 25 zibil hil dira Sirian koalizioak egindako bonbardaketa berri batean
Hildakoen artean zazpi adingabe eta sei emakume egongo lirateke. Gune horretan, Eufrates ibaiaren ekialdean, Estatu Islamikoak lau hiri ditu kontrolpean.
2018/02/26 - 08:23
Hainbat lagun ondoezik kloro-gasa arnastu ostean Sirian, bonbardaketa batean
Gutxienez 18 biktima artatu dituzte oxigeno langargailuekin, jakinarazi dutenez. Gainera, 14 pertsona hil dituzte bonbardaketetan.
2018/02/25 - 16:51
NBEren Segurtasun Kontseiluak 30 eguneko su-etena adostu du Siriako gerran
Hainbat egun negoziatzen eman ostean, Errusiak konpromiso-testua babestu duenez, NBEko kide diren hamabost estatuek aho batez onartu dute.
2018/02/25 - 11:04
Bonbardaketa gehiago Ghoutan, NBEren Segurtasun Kontseiluaren su-etena eskatu ostean
NBEren Segurtasun Kontseiluak bart onartutako ebazpenaren arabera, gerrako alde guztiei erasoak uztea eskatu die herrialde osoan 30 egunez.