Guda Sirian
2017/04/06 - 10:57
Siriako eraso kimikoaren irudi gogorrak
Siriako Idlib herrian izandako eraso kimikoak 100 hildako baina gehiago eragin dituzte. Mundu guztian ikusi dira erasoaren irudi gogorrak.
2017/04/05 - 23:51
Siriako eraso kimikoak zatiketa ekarri du NBEn, potentzien artean
Blokeoak jarraitzen badu Ameriketako Estatu Batuak Sirian izandako ustezko eraso kimikoari erantzuteko neurriak hartuko dituela esan du.
2017/04/05 - 18:34
Sirian izandako eraso kimikoa 'gerra krimena' dela esan du NBEk
Nazioarteko komunitatearen zati handi batek Bashar al Assaden Gobernuari leporatu dio Jan Sheijungo (matxinoek kontrolatzen dute) erasoaren atzean egotea.
2017/04/05 - 10:14
Arma kimikoak berriro Sirian
Assaden gobernuak ez du bete arma kimikoak deuseztatzeko konpromisoa, eta horrek ondorio larriak ditu.
2017/04/04 - 20:45
Ehunka lagun hil dituzte Sirian, arma kimikoekin egindako eraso batean
Nazio Batuen Erakundeak Jan Shijun hirian izandako bonbardaketa "lazgarriaren" egilea nor izan den argitzeko ikerketa ireki du. Momentuz ez dute baieztatu erasoan erabilitako gas mota.
2017/04/04 - 14:59
Gutxienez 58 lagun hil dira Sirian izan den bonbardaketa kimiko batean
Gutxienez 58 lagun hil dira, horien artean 11 haur, Siriako Jan Shijun hirian izan den ustezko bonbardaketa kimiko batean.
2017/03/18 - 14:24
Hondakinen artean bizi dira Alepo ekialdeko auzoetara itzuli direnak
Borroka luze eta gogor baten ostean, armak isildu egin dira Alepon, Sirian, eta orain beste borroka bat hasi da bertako biztanleentzat.
2017/03/16 - 15:22
Homs errautsetatik berriro eraiki beharko da
Borrokaren ondoren, zenbait auzo eraitsi eta berriro altxatu behar dira Homsen. Izugarrizko lana dago oraindik egiteke.
2017/03/15 - 15:10
Homs, 'iraultzaren hiriburua'
Borroka gogor baten ostean, armadak talde armatua kanporatzea lortu zuen. Mikel Ayestaranek erakutsi digu nola gelditu den altxamenduaren jaioterria.
2017/03/15 - 11:02
Erasoek ez dute etenik Sirian, guda hasi zela sei urte bete ostean
Siriako gudaren ondorioz, 321.000 pertsona hil dira eta 12 milioi siriarrek herrialdetik ihes egin behar izan dute.
2017/03/15 - 10:52
Gizonezko bat atxilotu dute Gironan, ISIS finantzatzea egotzita
Sirian eta Iraken borrokan ari diren Estatu Islamikoko kideei diru partidak bidaltzea leporatzen diote.
2017/03/11 - 15:02
59 hildako Damaskon, erromes xiiten kontrako atentatuetan
SANA albiste agentzia ofizialak ''terroristei'' egotzi die atentatua, baina ez du xehetasun gehiago eman.
2017/03/02 - 19:14
Siriako Armadak Palmiraren kontrola berreskuratu du
Armadaren esanetan, jihadistak hondakin historikoetatik botatzea, "Daesh talde terroristarentzako kolpe gogorra izan da eta euren atzerapena eta kolapsoa hasi dute".
2017/03/02 - 10:15
Estatu Islamikoak Palmira minatu du, atzera egin aurretik
Estatu Islamikoak Palmiratik alde egin du, Siriako armadaren erasoaren aurrean. Atzera egin aurretik hiriko hainbat puntu minatu dituzte terroristek.
2017/02/15 - 12:40
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, jihadistak biltzen zituelakoan
Tolosaldean aritzen omen zen gazteak erakartzen, eta Sirian entrenamendu militarra jaso ei zuen.
2017/02/09 - 12:11
Baionako bi bizilagun atxilotu dituzte Eslovenian, jihadismoa egotzita
Estatu Islamikoaren kide berriek Siriara bidean zeharkatzen duten igaroleku batean atzeman zituzten.
2017/02/07 - 11:23
Siriako kartzela batean 13.000 pertsona urkatu dituztela salatu du AIk
GKEak azaldu duenez, hildako gehienak Baxar al Assaden aurkakoak ziren. Hilketak 2011 eta 2015 bitartean egin zituzten, Saydnaya espetxean, taldeka.
2017/01/25 - 13:18
Alepoko biztanleak normaltasunera itzultzen saiatzen dira egunero
Guztiz txikitutako hiri batean bizi diren arren, Alepoko biztanleek normaltasunera itzuli nahi dute lehenbailehen.
2017/01/23 - 10:42
Siriako Gobernuaren eta errebeldeen arteko negoziazioa hasi da
Bilerak bi egun iraungo du eta ateak itxita egingo dute. Osama Abu Zeid ELS armadako bozeramailearen esanetan, ez dute zuzenean hitz egingo.
2017/01/23 - 06:29
Siriako Gobernuak eta matxinoek gaur hartuko dute parte konferentzian
Errusiak eta Turkiak bultzatu dute batzarra. Oposizioko ordezkaritza hainbat fakziotako 39 pertsonek osatzen dute.